ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten

1999-07-01
Internet komunikazio sarearen bidez hezkuntza munduan lanean gabiltzanok aukera paregabea dugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aldatzeko. Teknologia berri hauek ikastetxe guztietara iristen diren unetik aldaketa nabarmenak ikusten ari gara eta ikusiko ditugu irakaskuntzaren atal nagusienetan: irakaslearen papera, curriculumak, ikaslearen aktibotasuna, materialak, klaseak antolatzeko era, ikastetxeak diseinatzeko moduak, ikaslearen eta irakaslearen lan denboraren banaketa, ikastetxeen arteko harremanak, eta abar.
 
 
Bizi garen garai aldakor hauetan teknologia berrien erronkari uko egitea jarrera iheskorra iruditzen zait. Hori dela eta, irakasleriarentzat edota ikasleentzat Interneten aurki daitezkeen zenbait helbide interesgarri aipatzea bururatu zait. Hona hemen nire bilduma:



1.- Ince Instituko Nacional de la Calidad y evaluación (INCE)

http://www.ince.mec.es


MECen menpe dagoen erakundea da eta bere helburua hezkuntza sistemaren kalitatea ebaluatzea da. Informazio gehiago: Info@ince.mec.es



2.- Consejo superior de investigaciones científicas (CSIC)

http://www.csic.es


Estatu espainiarreko ikerketa gune garrantzitsuenetariko bat da. Informazio gehiago: Webmaster@cti.csic.es



3.- Aprender a aprender

http://pie.xtec.es/(cdorado/esp/index.htm


Orri honetan ikasteko ohitura eta tekniken inguruko informazioa ematen da: behaketa, analisiak, memorizazioa eta abar hobetzeko argibideak ematen ditu. Informazio gehiago: Cdorado@pie.xtec.es.



4.- Ministerio de educación y cultura (MEC)

http://www.mec.es


Datu base dezente eskaintzen ditu. Baliabideak, berrikuntzari buruzko informazioa, ikerketak, doktorego tesiak, LOGSEri buruzko informazioa, bekak eta abar.



5.- Espainiako autisten federakuntza

http://aut.ts.es


Astero-astero gaiari buruzko albisteak azaltzen dira: ikerketak, programa berriak, artikuluak eta abar. Autisten senideentzat ere aholkuak eskaintzen ditu. Informazio gehiago:

Anunez@ts.es.



6.- Heziketa berezia

http://iceus.usc.es/necesidadeseducativasespeciais/default.htm


Hezkuntza Zientzietako Institutuak lortu dituen helbideen bilduma azaltzen da: heziketa berezikoak, heziketa orokorra, integrazioari buruzkoak, autismoa, itsuak, dislexikoak...



7.- Logopedia online

http://www.filnet.es/freeusersofilnet/logopedia


Logopeda online programaren bidez galde-erantzunen prozesu batean sar daiteke. Informazio gehiago:

emili.s@filnet.es.



8.- Centres de recursos educativos per defecientes auditius

http://www.xtec.es/(maguirre


Logopeda eta ikasleentzat irekitako orrialdea da. Gorrak diren ikasleentzat eta hizkuntz arazoak dituztenentzat baliabideak, informazioa eta jarduerak eskaintzen ditu.



9.- Sindrome de Down elkartea

http://www.uca.es/huesped/down


Sindrome de Down delakoari buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzen du. Batez ere inguru familiarra, eskolarra eta lan eremuak jorratzen ditu pertsona hauen eskubideak aldarrikatuz.

Informazio gehiago: asociacion.sindromedown@uca.es



10.- Teknologia berrien inguruan

http://www.uned.es/estudios/pfp/ntedu/curso.htm


UNEDek antolatzen dituen teknologia berrien inguruko ikastaroez informatzen du.



11.- Confederación de centros de enseñanza

http://www.cece.es


Ikastaroak, albisteak, araudiak eta hezkuntza legediari buruzko informazioa, hitzarmenak, argibideak eta abar eskaintzen ditu.



12..- Helduen hezkuntzako elkarteen federakuntza (FAEA)

http://www.pangea.org/spie/faea


Helduen hezkuntzako elkarteen federazioak Espainiako estatu mailan funtzionatzen du. Bere helburua, noski, helduen hezkuntzaz informatzea eta bultzatzea da. Informazio gehiago: Faea@pangea.org.



13.- Gizarte-zientzietako ikasleen elkartea

http://www.usal.es/(deleccss


Salamankako Unibertsitateko elkartea da. Informazio gehiago lortzeko helbide hau kontsultatu:

Deleccss@gugu.usal.es



14.- Geologia eta ingurugiroa elkartea (AGEA)

http://www.aser.com/agea/index.htm


Bartzelonako elkartea da hau eta ingurugiroari buruzko materialak eskaintzen ditu.



15.- Matematika bultzatzeko ikasleen elkartea

http://www2.adi.uam.es/colabora/ciencias/aem


Madrilgo Unibertsitateko matematika bultzatzen duten ikasleen elkarteak arloari buruzko informazio orokorra emateaz gain, mundu guztiko web orrialdeen inguruko argibideak ematen ditu.



16.- Guraso elkarteak (CEAPA)

http://www.interbook.net/colectivo/ceapa


Erakunde honetan ikastetxe publiko eta kontzertatuen informazioa eskaintzen da: zein diren bere eginkizunak, helburuak, nola definitzen den, zer-nolako jarduerak egiten diren eta abar adierazten da.



17.- Espainiako liburutegi nazionala

http:www.bne.es


Europako liburutegi garrantzitsuenetako bat da. Zer kontsulta daitekeen, nola sartu areto bakoitzean, erakundean dauden liburuak, izenburuak, maileguak eskuratzeko baldintzak, agiriak nola lortu eta abarri buruzko informazioa ematen du. Informazio gehiago: webmaster@bne.es



18.- Estatuko eta munduko liburutegien helbideak

http:www.unileon.es/dp/abd/bibliot.htm


Helbide hauen bidez beste liburutegiekin konexioak lortzen dira. Lau kategorietan sailkatzen dira: Espainiako estatuko liburutegi ez unibertsitarioak, unibertsitarioak, estatukoak eta mundukoak.



19.- DOCE

http:www.eurosur.org/doce


Elkarte honen helburua hezkuntzari buruzko dokumentazio gune bat osatzea da. Baliabide didaktikoak, informazioa eta abar eskaintzen dira ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko asmoz.

Informazio gehiago: doce@eurosur.org.



20.- Infoestudios

http://www1.bancoempleo.es/infoestudios/indez.html


Bekak, unibertsitateak, karrerak, masterrak, graduondoko ikasketak, ikastaroak eta abarri buruzko informazioa eskaintzen da.