BKZ abentura. Nafarroa Garaiko Narbarten eta Nafarroa Behereko Bidarrain

2009-06-03
Bertizko jaurerritik kilometro batera topatuko dugu BKZ abentura, Narbarten. Natur giroaz gozatuz, hainbat kirol jarduera egiteko aukera ematen du inguruak: raftinga, ur lera, piragua, kanoraft, zintzur jaitsiera, soka zirkuituak, tirolina, paintball, BTT… Eta horietako batzuk oso gertu gainera, izan ere, Lakoizketako hariztian adin guztietako soka zirkuituak, tirolinak eta paintball egiteko aukera baitago.
 
 
Kirola eta abentura bateratzen diren gunea da BKZ abentura. Ikasle taldeak urte guztian zehar hartzen dituzte, eta udalekuak ere egiten dira bertan. 1993.an jarri zuten abian proiektua hiru lagunek, naturarekin harremanetan, kirol eskaintza egiteko asmoz, eta 16 urteotan ehundaka pertsona izan dira bai Narbarten eta baita Bidarrain ere. 
Bidarraiko ur basea
Bidarrain (Nafarroa Beherea) BKZ Nafarroa Abenturak Errobi errekaren bazterrean urbizietako basea du. Aldagelak, komunak eta otordutxoak egiteko mahaiak daude.
Autobus eskaintza
Ikastetxeetatik joan-etorria egiteko 56 plazako autobusa ren zerbitzua du.
Jarduerak:
Rafting: gidari profesional batek gidatutako baltsa baten bidez, Errobi eta Bidasoa ibaien II eta III mailako jeitsiera. 2 orduko iraupena. Igeri egiten jakin behar da.
Ur lera: ur lera batez eta aleta batzuekin, errekako ur bizien indarra nabarituko duzu. Edonorentzat egokia (I-II-III mailak). 2 orduko iraupena. Igeri egiten jakin behar da. 10 urtetik gora.
Piragua: piraguan, eta gidari profesional baten eskutik Bidasoa edo Errobi ibaiko zati batzuen jeitsiera (I-II-III mailakoak). 2 orduko iraupena. Igeri egiten jakin behar da.
Kanoraft:  biko untzi bereziak dira, egonkorrak eta erosoak. II-III. mailako ibaiak jeisteko aukera ematen du.
Zintzur jaitsiera: urak mendez mende egindako zirrikitu ikusgarrietatik ibiltzeko aukera ematen du, rappel teknika erabiliz.
Soka zirkuituak: lehenik ikasketa zirkuitoan (urdina) aritzen dira eta ondoren, besteetara pasatu daiteke:  
Haur zirkuitoa (horia): 4 urtetik gorako haurrentzat. Haurrek esku-erabilera, arreta eta hausnarketa lantzen dituzte. Arduradun batek egon behar du haiekin.
Erdiko zirkuitoa (gorria): 9-10 urtetik aurrera. Joko erakargarriak eskaintzen ditu: zubi tibetarra, pasarelak, sarea, tirolina. Norberak egiten du ibilbidea.
Zirkuito luzea (beltza): fisikoki ongi prestatuta daudenentzat. Erresistentzia eta ausardia proban jartzen dituen ibilbidea.
Tirolina: zirkuitu bakoitza tirolina batekin amaitzen da (lurreratzeko). Adin guztientzat aproposa den 30 metroko tirolina dago.
Paintball: jarduerarako beharrezkoa den materiala arduradunek uzten dute: maskara, buzoa eta 200 bola dituen markadora.
BTT: bizikletaz egiteko hainbat ibilbide daude: Bertizko Natur Parkea, Bidasoako Trenbidea... nahi izanez gero gida profesional baten laguntza ere eskaintzen dute.