"Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?"

2011-07-01

Hezkuntzari buruz hausnartzeko foro berezia egingo dugu Udako Topaketetan, Eleder Aurtenetxek bideraturik eta Espazio Irekiaren Teknologia erabiliz. Parte-hartze handia bultzatzen duen teknika honekin, zer hezkuntza mota nahi dugun eztabaidatuko dugu, nola irudikatzen dugun hezkuntza-eragilea etorkizuneko gizartean, zertan ari garen asmatzen eta zertan ez horrenbeste... eta parte-hartzaileek ekarriko dituzten gai guztiak ere eztabaidatuko dira lantaldetan.