Santxotena Museoak. Parke-Museoa eta Tailer-Museoa

2012-12-01
 
 
Interpretazio Zentroa
Xabier Santxotena zuraren eskulangintzarekin aspalditik lotuta egon den familia baten semea da, eta gazte-gaztetatik eskulturak erakarrita sentitu da. 1970ean, Jorge Oteiza ezagutu zuen, eta harrezkero haren dizipulu esanguratsua izan da. Geroago, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, alderdi primitiboaren eta kulturalaren artean, alderdi naturalaren eta leunduaren artean. Bere lehenengo sorkuntza-lanetatik, obren sail edo multzoen formulari heldu dio. Poetei eta pilotari egindako omenaldiak, menhirrak, Gernika, Planetariuma, Basoak, Irrintzia. Pieza singular ugari egin ditu, hala nola iturriak, ur-jauziak, kanpoalderako eskulturak; altzairuz, zementuz edo brontzez eginak; instituzio edo museoentzat. Gaur egun, Artziniegan (Araba) duen tailerrean, eskulturan eta poesian soilik dihardu. 
Artearen eta naturaren arteko lotura 
Artearen eta naturaren arteko lotura sentitzea, harizti eta pagadien artean. Bere antzinako pertsonaien mitologia sentitzea, zuhaitza eta zura sentitzea, eta baita haien sentsualtasunaren indar geldiezina ere.
Santxotenaren obra ukituzko magia da idazketa poetikoan, denbora esekiaren parentesia, kontenplaziorako eta geu askeago bihurtzeko. Horrekin batera baina, adierazpen mentala eta ulermen estetikoa ere bada, hainbat abiapuntutatik. Arrazionalismoa da, espresionismoa, informalismoa, 
eta errealismo hutsean geratzen da islatuta.
Natura, artea eta adierazpena, pertsonaia kosmogonikoen, babesle panteisten 
eta elementu atmosferikoen bidez garatuak, lurraren eta zeruaren kosmosean, 
eguzkiaren eta ilargiaren nahiaren mende.
Tailer-Museoa
Tailer-Museoa ikuslearen eta artistaren arteko lotura da, obraren jatorrirainoko bidaia didaktikoa. Bolumenaren eta formaren laborategian hasten da bidaia, eta abstrakzio sinbolikoan amaitzen. Tailer-Museo bat mundu benetakoa da, artistak baso bihurtzen duen “kosmos” baten baitan, lur-eraikuntza bat da, lurrean landatua, benetako egoera baten sinbolismo abstraktua, harmoniaren aldeko apustua… eta, batez ere, gure bizilekua den munduaren bakearen aldeko apustua: Gernika, Sarajevo, Kosovo… Bizitza eta heriotza, natura-muinaren ikuspegi bat. Panteismo bat da, kosmogonia bat? Kirolaria? Naturala? Planetarioa? Edo besterik gabe da eguneroko lantokia, sorkuntzarekin harreman zuzena, espazioa eta obra ulertzeko modua? Tailer-Museo bat gaurko arteak duen lekua da, iraganean sendo sustraitutakoa kasu honetan, eta bere edukiek ikus-entzunezko baten bitartez eskainiko digute artea eta espazioa sentitzeko eta ulertzeko aukera.
Parke-Museoa 
Arizkungo (Nafarroa) Bozate auzoko Museo-Parkeak natura eta artea uztartu eta 
agoteak omendu nahi ditu. Leku hesi-gabea da noranzko guztietan, eta oso irisgarritasun handikoa. Obrak berak gidatutako ibilaldian bisitariak eskuz ukitu ahal du eskulturek erakusten duten sentsualitatea. •