Eskola alternatiboak. Injerentziarik gabeko hezkuntzaren bila

2014-02-01

Haurren eskolatzearen inguruko kezka handitzen ari da Euskal Herriko familien artean eta gero eta gehiago dira ohiko hezkuntza-sistematik kanpo dauden zentroen aldeko hautua egiten dutenak. Eskola libre edo demokratiko gisa izendatzen dute askok euren burua, funtsa askatasuna baita. Eskola alternatibo ere deitzen zaie, azken batean, indarrean dagoen hezkuntza-sistematik kanpo ­daudelako. Euskal Herrian gero eta gehiago badira ere mota horretako eskolak, gehienak legez kanpo eta erdi-ezkutuan ari dira lanean. Guztietan darabilten pedagogia zein metodologia berberak ez diren arren, hausnarketarako balio dezaketen zenbait kritika egiten dizkiote ohiko hezkuntza-sistemari eta aintzat hartzeko moduko ­bestelako hainbat balio ­aldarrikatzen dituzte.