ANGELICA OLVERA
Pedagogo sortzaileak izeneko monografikoa eguneratzen dihardu Hik Hasi egitasmo pedagogikoak, eta datorren ikasturtean emango du argitara edizio berritua. Hainbat pedagogo liburuxkan txertatu aurretik, ordea, hik hasi aldizkarian argitaratuko du haien inguruko informazioa, adituen eta arituen eskutik. Pedagogia Sistemikoaren sortzaile Angelica Olveraren inguruko ekarpen hauxe da zerrenda horretan bosgarrena.
Angelica Olvera da eskola-testuinguruan gero eta gehiago entzuten den Pedagogia Sistemikoaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia. Bera izan zen Bert Hellinger-ek familia-konstelazioetarako (metodo terapeutiko bat) zerabilen planteamendua hezkuntza esparrura ekarri zuen aurrenekoetarikoa. Hain zuzen ere, 15 urte bete berri dira, Sabadell-en (Katalunia) emandako hitzaldi batean, estreinakoz, Pedagogia Sistemikoa terminoa erabili zuenetik. Geroztik, Pedagogia Sistemikoaren bueltako formazioa eskainiz dabil Mexikon nahiz mundu osoan zehar, eta etengabeko hezkuntza ikerketan ere badihardu.
Datu biografikoakArbaso euskaldunak (Abaltzisketa, Gipuzkoa) ditu Angelica Patricia Olvera Garciak. 1954. urtean jaio zen, Mexikon. Rufino Olvera eta Olga Garciaren bost seme-alabetan zaharrena da bera. Kimika ikasketak egin zituen UNAMen (Universidad Nacional Autonoma de Mexico) eta hantxe ezagutu zuen gero bere senarra izango zena, Alfonso Malpica. Hasieran, ingeniari lanetan aritu zen, baina ama izan ondoren, bere senarraren familiarena den hezkun-tza-proiektuan sartu zen buru-belarri, Doctor Emilio Cardenas Unibertsitate Zentroan (CUDEC). Ibilbide akademiko zabala duen profesionala da Angelica Olvera: izan ere, kimika ikasketez gain, Giza Zientzietan ere lizentziaduna da; psikologia arloari dagokionez, berriz, Gestalt terapian, Programazio Neurolinguistikoan (PNL), Familia-konstelazioetan, Psikologia Transpertsonalean, Psikologia Komunitarioan eta Terapia Labur Estrategikoan formatu da.Ezer baldin bada, ekintzailea, iker-tzailea eta iraultzailea da Angelica Olvera. Besteak beste, berak sortu zuen 1986an, CUDECen bertan, PAF delakoa (Programa de Apoyo Familiar). Lehen urte hartan, 18 gurasorekin hasi ziren, baina gaur egun, jada, 30.000 gurasok baino gehiagok parte hartu dute programa horretan. 1993an, Montessori-metodoan gidari lanetan aritzen zen bere ahizpa baten bidez, pedagogia operatorioaren edo konstruktibismoaren berri izan zuen. Hala, suitzar jatorriko bi pedagogok Bartzelonako Udaleko Institut Municipal d’Investigacio en Psicologia Aplicada a l’Educacio (IMIPAE) delakoaren berri eman zieten.1994ko apirilean, PAFen parte har-tzen zuen guraso bati esker, IMIPAE institutuko hiru kiderekin elkartzeko aukera izan zuen eta horiek Rosa Sensat elkartearen berri eman zioten. Urte horretako udan bertan, Bartzelonara bidaiatu zuen Olverak eta Rosa Sensat elkartean konstruktibismoari buruzko hainbat ikastaro egin zituen. Hor entzun zuen, estreinakoz, Bar-tzelonako Institut Gestalt delakoaren berri ere. Gerora, han ezagutuko zuen Bert Hellingerren lana.Bartzelonatik Mexikora bueltan, Rosa Sensat elkartean ikasitakoak aplikatzen hasteari begira, CUDECen bertan psikopedagogia departamentua edo saila jarri zuen martxan. 1995, 1996 eta 1998 urteetan ere Bartzelonara bidaiatu zuen. Mexikotik Bartzelonara eta Bartzelonatik Mexikora, horrelaxe ibili zen zenbait urtez Olvera.1999an, Bartzelonara bidaiatu zuten Alfonso Malpica eta Angelica Olvera senar-emazteek, oraingo honetan, printzipioz, atseden egun batzuk hartzeko asmoz. Dena den, atsedenetik gutxi izan zuen, izan ere, Olverak Rosa Sensat-eko ikastaroetan ezagutu zuen Mireia Darder-ek Institut Gestalt-era gonbidatu zituen senar-emazteak. Hantxe ezagutu zuten Bert Hellingerrek familia-konstelazioen bidez egiten zuen lan terapeutikoa. Txundituta gelditu ziren mexikarrak.Berehala konturatu zen Olvera terapia saio hartan ikusitakoak eta, batez ere, bizi izandakoak, hezkuntzarako ere baliagarriak zirela eta, hala, Bert Hellingerrek familia-konstelazioetan zerabiltzan oinarrizko printzipio filosofikoak bere egin eta hezkuntza esparrurako nola egokitu pentsatzen hasi zen. Aitzitik, helburua inolaz ere ez zen eskola-testuinguruan terapia egitea, bizitzari eta ordenari begirako printzipio filosofiko horiek pedagogiaren eta ikasleen garapen- eta ikaskuntza-prozesuen zerbitzura jartzea baizik. Halaxe sortu zuen, bada, Angelica Olverak Pedagogia Sistemikoa. Pedagogia Sistemikoaren printzipio nagusiakEsan dugunez, Angelica Olvera izan da hezkuntza proposamen honen sortzailea, baina, egiari zor, esan behar da, Marianne Frank irakasle alemaniarra izan zela familia-konstelazioen printzipioak ikasleekin aplikatzen hasi zen lehena. Bere esperientziaren berri idatzi zuen, hain justu, Eres uno de nosotros liburuan.Dena den, inor gutxik ukatuko du, Angélica Olvera dela Pedagogia Sistemikoaren bultzatzaile nagusia, Bert Hellingerren printzipio filosofikoak irakaskuntza-ikaskuntzaren zerbitzura jartzen lanik gehien egin duena, beti ere, xede argi batekin: haur zein gazteek erraztasun handiagorekin ikastea.1999tik hona etengabeko hezkun-tza-ikerketa-lanean aritu da Olvera eta aurkikuntza esanguratsuak egin ditu. Esate baterako, besteak beste, berari esker dakigu, badirela ikasleen garapen- zein ikaskuntza-prozesua baldintzatzen duten indar edo aldagai sistemiko eta transgenerazional batzuk. Adibide pare bat ematearren:Ikasle askok, inkontzienteki, euren garapen- zein ikaskuntza-prozesuari uko egiten diote guraso edota aitona-amonaren batekiko halako leialtasun edo maitasun itsu bat dutelako. Frogatu ahal izan du, esaterako, haur batek hizkuntzaren bat ikasteko nekea izan dezakeela gurasoetakoren batek aitona-amonek bizi izandako erbesteratze egoeraren bat onartu ez duelako. Gertatzen da, baita ere, ikasleren batek diziplina-arazoak izan eta eskolatik kanporatua izatea, eta barne-barneko arrazoia edo indarra hau izatea: gurasoek ikasketak ordaintzeko zailtasunak izatea.Goiko horiek bi adibide baino ez dira honako eta ez du esan nahi horrelako kasuetan beti azaldu dugun hori izango denik zergatia, ezta gutxiago ere! Kasu bakoitza bere osotasunean aztertu beharra dago, noski, eta horretarako beharrezkoa da ikasleak azaltzen duen jokabideari edo zailtasunari ikuspegi sistemikotik begiratzea, ikaslea bere osotasunean hartu ahal izateko eta bere jarrera ulertzera hurbiltzeko: “Zer zentzu dauka ikasleak eskolan azaltzen duen jokabide eta zailtasun horrek bere familia-sistemaren baitan? Zer harreman izan dezake zailtasun horrek bere sisteman bizi duten edo bizi izan dutenarekin?“.Bizitzari begira
Pedagogia Sistemikoa bizitzari begira dagoen pedagogia da; ikasleari per-tsona gisa begiratzen dion pedagogia, bere osotasunean, batez ere, bere testuingurua errespetatuz eta onartuz. Ez ditu ikaslearen jarrera eta jokabideak epaitzen; epaitu ez baino, ikaslearen beraren testuinguruan ulertzen saia-tzen da. Ikaslea bere familia-sistemaren baitan ulertzen du, sistema horrek gaur egun nahiz aurrez bizi izan duen guztia errespetatuz.Irakaslearen funtzioa edota lana aberasten eta errazten duen pedagogia ere bada, irakasleak begirada zabalagoa izatea eragiten duena eta ikasgelarako tresna eta baliabideak eskaintzen dituena. Irakaslearen presentzia lantzen duen pedagogia da, bere lekua aurkitzen lagunduko diona eta ikasgelan jazotzen diren egoerei eutsi eta horiek kudeatu ahal izateko baliabideak eskainiko dizkiona.Aldi berean, irakasle eta gurasoen artean zubiak eraikitzen dituen pedagogia da, gurasoak eta euren testuingurua kontuan hartuko duena; haurrek gurasoekiko azaltzen duten leialtasuna begi onez ikusiko duena eta leialtasun hori ikaslearen ikaskuntza-prozesua indartzeko baliatuko duena.Zubi-lana
Gurasoek seme-alabak eskolara eramatean, bizitzarako baliagarri izango zaizkien gaitasunak gara ditzatela nahiko dute, eskolan ikasitakoa barneratu dezatela beste testuinguru batzuetan ere erabiltzeko gai izan daitezen, kideekin erlazionatu eta elkarlanean ere trebatu daitezela, errespetuz, eta, aldi berean, ikastean eta elkarrekin partekatzean ahal bezainbat goza dezatela.Tutore zein gainerako irakasleek euren haurrak (ikasleak) osotasunean hartuak izatea nahi dute gurasoek. Hori gerta dadin, baina, funtsezkoa da ikasleen familiak ere kontuan hartzea; izan ere, ikasleak ez dira bakarrik joaten eskolara, norbere etxeko eta familiako bizipen eta esperientzia guztiekin baizik. Beraz, euren familia-sistema eta testuingurutik jasotzen duten guztiarekin doaz eskolara. Bizipen horiek guztiak dira haurraren parte, eta bere izaera osatzen dute.Aldi berean, gurasoek ere irakasleen lana errespetatzen eta estimatzen duten neurrian, elkarrekiko konfiantza indartuz joango da, irakasle eta gurasoak bat eginda aritzea ezinbestekoa baita haurraren ikaskuntza-prozesua indartu nahi badugu.Esker ona
Elkarrekiko esker ona ere tresna garrantzitsua da, beraz. Esker ona, gurasoei, beren seme-alabak bizi-tzarako presta ditzaten, eskola jakin batean konfiantza jarri dutelako; esker ona, irakasleari, seme-alabaren ikaskuntza-prozesua hornitzen eta indartzen ari delako; esker ona, zuzendaritza-taldeari, bere gidaritzapean ikastetxeak zehaztutako lan-ildoek seme-alaben ibilbidea eta izaera indartuko dutelako.Konfiantza
Gaur egungo hezkuntza-prozesuetan guztiz beharrezkoa dugu konfiantzatik aritzea ere. Haurrak, konfiantzaz begiratzen diogula sentitzen duenean indartu egiten da, eta bere garapen-prozesuan oso lagungarria egingo zaio helduek beregan jartzen duten begirada hori. Horrez gain, bizitzari konfiantzaz begiratzeak aukera berriak eskainiko dizkigu eta osasungarriagoa izango da, zalantzarik gabe.Bizitzak bat-batean eskaintzen dizkigun aukera eta proposamen berrien aurrean, orokorrean, zein da gure lehen jarrera? Irekitasunez eta konfiantzaz hartzen ditugu edota defentsiboki eta mesfidantzaz aztertzen ditugu, arrisku bat balira bezala? Bestalde, nola nahiko dugu jaso ditzatela gure haurrek eta ikasleek proposatzen dizkiegun aukera eta proposamen berriak? Izpiritu kritikoa lantzea beharrezkoa izanik, noski, biziarekiko konfiantza garatzeak aberastu eta indartu egingo gaitu.Gertatzen dena bere horretan hartzea
Pedagogia Sistemikoak baietzaren balioaz jabetzea proposatzen digu, bizitzak eskaintzen dizkigun hainbat eta hainbat aukeren aurrean jarrera irekia izatea. Eta egoerak eta gertakizunak ere bere horretan har-tzea; aitzitik, sarritan, gertaturikoa bere horretan gertatu dela onartzea kosta egiten zaigu eta, horren ordez, indarrak konponbideari begira jarri beharrean, kexatzera eta kritikatzera mugatzen gara.Hellingerrek eta Olverak “gertatzen dena bere horretan hartzea” proposa-tzen digute, begiak irekita begiratuz eta bere testuinguruan kokatuz. Eta egoerari azaltzen den bezala begira-tzen badiogu, konponbidea ere modu argigarriagoan aurkitu ahal izango dugu. Horretarako, gure presentzia landu beharra dugu, gure emozioak, gure aurreiritziak…, gertatzen denaren aurrean konfiantzaz joka dezagun. Eraldaketarako jarrera garrantzitsua da hori ere.Gertatzen dena bere horretan hartu eta gure presentzia landu ahala, laguntza hobea eskaini ahal izango dugu, nola esparru pertsonalean hala profesionalean. Gelan azalduko diren egoerak eta ikasleek agertuko dituzten jarrerak eusteko eta laguntzeko indarra eta lasaitasuna izango dugu. Horrela egin ezean, desatseginak eta onartezinak zaizkigun egoeren aurrean haserretik, amorrutik, beldurretik edota erresistentziatik arituko gara, eta horrek proposamen eta irtenbide osasungarriak aurkitu ahal izatea eragotziko digu.Ikaslearen testuingurua
Esan bezala, eskolara datorren ikaslea ez dator bera bakarrik, bere familia eta sistema osatzen duten pertsonek bizi izandako esperientziak ere berarekin datoz. Familian bizitzen ari diren egoerak guztiz baldintza-tzen du haur horren bizitzarekiko eta eskolarekiko jarrera. Aitzitik, orain familian bizitzen ari diren egoerak ez ezik, aurretik bizi izandakoek ere eragiten dute ikaslearengan.Zer suposatzen du haur honen-tzat eskolara etortzeak? Zer utzi du etxean? Zer bizitzen ari dira bere gurasoak? Baimenik ba al du ikasteko? Zer harreman izan zuten bere gurasoek eskolarekin? Ikasteko aukerarik izan al zuten?Galdera horiek eta antzeko beste hainbat lagungarri dira ikasleak eskolan ager dezakeen jarrera ulertzeko. Ikaslea guztiz leiala baita familiarekiko, bere sistemarekiko, eta ikasterakoan edota ez ikasterakoan, sarritan, familiako norbaitekiko leialtasun ezkutua adieraziko du.Etxean egoera zaila bizitzen ari badira, nola familia osoa hala gurasoetakoren bat, zaila izango da haur horrentzat eskolan zentratuta egotea, nolabait, bere arreta, begirada, inkontzienteki sarritan, etxera begira egongo baita. Bestalde, gurasoek euren garaian eskolarekin bizi izandako esperientziak ere eragina izan dezake haurrak ikasketekiko duen jarreran.Pertenentzia
Haur zein helduok gure familia-sistemarekiko leialak gara, modu batean edo bestean, eta gehienetan, gainera, guztiz era inkontzientean. Beraz, neurri handi batean, leialtasun horrek mugitzen gaitu bizitzan zehar. Pedagogia Sistemikoak leialtasun hori kontuan hartzea proposatzen digu, ikaslearen jarrera ulertze bidean. Norekiko leialtasuna adierazten ari da ikaslea bere jarrera eta jokabideen bidez?Hellingerrek azaltzen duenez, pertenentzia da gure sentimendurik sakonenetako bat. Eta pertenentzia behar horrek gidatzen gaitu, gehienetan, gure erabaki hartzeetan.Helduontzako gai interesgarria da pertenentziaren hau, gure garapenerako kontziente egin beharreko gaia. Bizitzan aurrera egin nahi badugu, hazten segi nahi badugu, gure kontzientziak esaten diguna baino harago joan beharko dugu zenbaitetan, nahiz eta, batzuetan, familiaren ohitura eta aginduetatik urruntzeko arriskua eta sentimendua bizi.Irakaslearen testuingurua
Ikaslearen kasuan gertatzen den bezala, irakaslea ere ez dator bakarrik eskolara. Bere testuinguru guztiarekin dator, gurasoek eta arbasoek bizi izandako esperientziak ere berarekin datoz. Guraso eta arbasoengandik jaso dugunaren ondorioa baikara gizakiok, eta baita, noski, guk geuk bizi izandako esperientzien ondorioa ere.Pedagogia Sistemikoak irakasleak bere ibilbideari eta familia-sistemari modu kontzientean begiratzea proposatzen du, ikasgelan sortzen zaizkion emozioak aztertuz eta ulertuz, bide batez, irakasle lanean presente egoteko eta ikasleen bidelagun izateko gaitasuna garatzen lagunduko diolako.Tresna oso baliagarriak dira lan horretarako bai autobiografia akademikoa bai genograma ere. Autobiografiaren bitartez, eskolan zein ikaskuntza-prozesuan bizi izandakoei begiratuko die irakasleak, eta atzera begirako hori oso aberasgarria izango zaio. Irakasleak berak ikasle garaian bizi izandako bizipenen kontzientzia hartzeak bere ahalmen eta trebetasunak indartuko ditu, orduko zailtasunak ere gaur egungo irakasle lanetarako lagungarri bihurtuz.Genogramaren bidez (zuhaitz-genealogiko modukoa), irakasleak bere jatorria eta izaera hobeto ulertu ahal izango ditu, eta, bide batez, bere familia-sisteman eta, beraz, baita eskola-sisteman ere, zer leku dagokion konturatzeko ere balio izango dio; izan ere, askotan, irakasleak bere familia-sisteman hartzen duen lekuak eskola-sisteman hartzen duenarekin lotura zuzena izaten du.Dagokigun lekua
Bert Hellingerren filosofian, ordena giltzarria da, eta Pedagogia Sistemikoaren oinarrietako bat ere bada. Gutako bakoitzari leku jakin bat dagokigu parte garen sistemetako bakoitzean. Familian, esaterako, dagokigun lehen tokia seme edo alabarena da, eta toki hau hartzea guztiz garrantzitsua da gure bizitzarako. Toki bat ere badagokigu anai-arreben artean, eta dagokigun tokian jartzeak lasaitasuna dakar sistemara.Eskolara begira ere ordena guztiz beharrezkoa da. Irakasleak bere tokia hartu behar du, zuzendariak berea, aholkulariak ere dagokiona, eta noski, gurasoek ere eurena. Batzuetan, baina, konturatu ere egin gabe gure tokitik ateratzen gara, eta borondate onenarekin irakasleak gurasoen tokia hartzen du, irakasle funtziotik harago joanez eta gurasoen jarduna aintzat hartu gabe. Ikaslearentzat ez da batere mesedegarria izango, baina ezta irakaslearentzat ere. Beste batzuetan, berriz, gurasoak irakaslearen gainetik jartzen dira, hauek ere konturatu ere egin gabe, eta hori ere ez da batere mesedegarria izango ikaslearentzat.Pedagogia Sistemikoak, beraz, dagokigun lekua zein den aurkitzen laguntzen digu, gainerakoei dagokiena errespetatuz. Gutako bakoitzari leku jakin bat dagokigulako. Amparo Pastor (g.b.) irakasle madrildarrak zioen bezala, “Hezi ahal izateko, nor bere lekuan”.Bert Hellinger-ek eta Angelica Olverak sortu eta garatu duten proposamen filosofiko eta pedagogiko honek bide eder eta zabala du aurrera begira, guztion artean gauzatu eta zabaldu dezakeguna, nor bere eraldaketa prozesutik abiatuta, eta helburu berarekin, hau da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua indartzen jarraitzea.Konfiantzaz, errespetuz eta alaitasunez. Bidean goaz.