Idafe: autoerrealizazio bidean<br />Balioak lantzeko programa berria

2001-06-01
Baloreei, balioei buruz asko hitz egin ohi da baina gutxi egin eta are gutxiago sistematikoki landu. Gainera, zergatik hitz egin balioei buruz, zuzenki edo zeharka bada ere, hezkuntzari buruz hitz egiterakoan balioei buruz hitz egiten bada? Hala ere, inoiz ez zen hitz egin "Balioetan oinarrituriko hezkuntzaz" gaur egun bezainbat.

Berrikuntza, une honetan, La Lagunako "Tafor publicaciones" etxeak argitaraturiko Aciego eta Hernández irakasleen IDAFE programa honetan dago. Izan ere, balioak garatzeko eta suspertzeko plangintza bat burutu baitaiteke, irakasle-tutoreari prestakuntza larriegirik eta ahalegin handiegirik eskatu gabe.
 
 
Zer da Idafe programa?

Pentsamendu kritikoaren eta balioen garapenerako ikus-entzunezko programa da. Taldean edo bakarka lantzeko programa da.

Pertsona bezala hezten lagunduz ("barnetik ederragoa egitea") eta hiritar gisa, guztiontzat mundu hobea eginez ("mundu gizatiarragoa eta bizigarriagoa eraikitzea"), nerabe eta gazteengan balioak garatzeko sortua den programa interesgarri eta atsegina da Idafe.

Taldean edo bakarka lantzeko diseinatua izan den programa interaktiboa eta ikus-entzunezkoa da. Gidaliburua, koadernoa eta 6 bideoz osatua, 16 saiotan garaturik, bertan autohobekuntza, lanaren bidez gozamena eta errealizazioa, elkar ulertzea, lankidetza, elkartasuna, lagun izatea eta maitasuna bezalako balioak eta, bereziki, droga-menpekotasunera daramaten ihesbideak saihesteak eta arazoei aurre egiteak duten garrantzia lantzen dira.



Zertarako?

- Gazteei pertsona bezala hezten eta errealizatzen laguntzeko.

- Bizikidetasuna eta harremanak hobetzeko.

- Mundu bizigarriagoa eta besteenganako ardura suspertzeko.

- Droga-menpekotasunak eta ihes egiteak sortzen dituen arazoak aurreikusteko.



Norentzat dago egokiturik material hau?

Gazteentzat orokorki eta bereziki: Bigarren Irakaskuntzako ikasleentzat, hau da, 12 urtetik 16ra bitarteko ikasleentzat.

Tutoretzatarako eta Kultur, giza jarduera edo gazte elkarteetako partaideentzat eta honelako gaiak landu nahi dituen guztiarentzat.



Zertaz da?

Bizitzan proiektuak eta ilusioak izatearen garrantziaz.

Gure proiektuak egunetik egunera nola egia bihurtzeaz.

Drogaren tranpa eta lilura saihesteaz.

Ikastearen eta lanaren garrantziaz.

Errealitatetik eta arazoetatik ihes egitearen arriskuaz.

Lanean gozatzeaz.

Benetako maitasunaz.

Mundu bizigarriago bategatik elkarlana egitearen beharraz.

Besteen beharraz.

Benetako adiskidetasunaz.

Sexualitate arduratsuaz.



Zerk osatzen du material hau?

Maletin baten barnean datozen 16 saioz osaturiko 6 bideok, Ikaslearen edo Norberaren Koadernoak eta Gidaliburuak osatzen du. Eduki hauek, 6 unitate edo multzotan taldekaturik, gutxi gorabehera ordubeteko 16 saiotan zehar agertzen dira.

Bestalde, programa honetan zehar, aurkezlea, irudi eta ideia iradokitzaileak, erreportajeak, istorioak eta laburpenak ikusten dira.



Programan zehar zer proposatzen da?

Saio guztietan zehar, adibideak ikustea, konpromisoak hartzea eta ebaluatzea, besteekin erlazionatzea, zenbait ariketa gezi bidez lotzea, gogoeta egitea, edukiez jabetzearen ebaluazioak burutzea, bakoitzaren burutapenak idaztea, emaitzen taula lantzea, lankideekin hitz egitea bezalako lanak proposatzen dira.



Nola landu?

Erraz lantzen den programa da ongi egituraturik baitago. Eskatzen den gauza bakarra da parte hartzen dutenen benetako inplikazioa.



Koadernoa

Norberaren koadernoa irakurriz hasten da saio bakoitza, bideoa martxan jartzeko "PLAY" botoia sakatzeko adierazten den arte.



Bideoa

Bideoan sekuentzia batzuk garatzen dira, jarduera bat landu behar dela adierazten den arte.



Gidaliburua

Irakasle-tutoreari lagungarri gerta dakiokeen liburuxka da hau. Irakurri eta erraz uler daiteke programa honen nondik-norakoa.



Noiz eta zergatik erabili Idafe programa?

Gizakiek, 12-13 urtetik aurrera gutxi gorabehera, bizitzaren bigarren hamarkadaren amaiera arte luzatzen den aldi psikosoziologikoa hasten dute. "Nerabezaroa" deitzen diogu, heldutasunaren eta haurtzaroaren arteko iragaite aldi honi.

Gehienbat familian oinarritzen den loturatik, bere antzeko taldeetan eta beste sexuko pertsonengan oinarritzen den loturara iragaitea bizi izan ohi du neskatoak edo mutikoak nerabezaroan. Nerabea bere adineko kulturaren (nerabe-kultura) partaide sentitzen hasten da, euren moda eta ohiturekin, euren bizitza estiloarekin, euren balioekin.

Beraz, jada haurtzarokoak ez diren kezka, larritasun eta galdera ugari sortzen zaizkie adin honetan.

Idafe programa nerabeek dituzten interesak eta kezkak modurik egokienean bideratzen, euren gaitasunak suspertzen, gogoeta egitera bultzatzen eta galdera horiei erantzuna aurkitzen saiatzen laguntzeko pentsaturik dago, hain zuzen ere. Idafe programa, egiten dutena ilusio handiagoz egiteko, mundu bizigarriagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa eraikitzeko prest egoteko, azken batean, euren buruarekin ziurtasun gehiago izateko laguntza da.



Idafe programa zertan datza?

- Adiskidetasuna, maitasuna eta sexualitatea lantzen ditu.

- Proiektuei eta lortu nahi genituzkeen gauzei buruz dihardu eta berauek egia bihurtzeko egunez egun lana nola egin jorratzen ditu.

- Lanak eta ikasketek duten garrantziaz eta gure asmoak burutuz nola goza dezakegun ikusten laguntzen du.

- Beste gizakien beharraz eta mundu bizigarriagoa eta gizatiarragoa eraikitzeko lana elkarkidetzan egitearen beharra aztertzen ditu.

- Edonolako drogekiko loturak, alkohol-ohiturek eta gehiegizko hedonismoaren eraginak herrestaka ez eramateko agertu behar den adimena eta indarra aztertzen ditu.



Nor dira egileak?

Pedro Hernández Hernández, La Lagunako Unibertsitatean Hezkuntzaren Psikologiako Katedraduna da. Euskal Herrian hainbat urtetan psikoterapeuta eta psikologo kliniko gisa aritua. Norberaren laguntzaren eta aberastasunaren programetan oinarriturik dauden Molde Kognitiboen teoriaren sortzailea eta ikertzailea da. Eskolatik abiatuz pertsona gizartean egokitzeko eta errealizatzeko edukiak lantzeko estrategia eraginkorren garapenean eta identifikazioan zentraturiko ikerketa-lerro handi baten zuzendaria eta egilea ere bada. Bere argitalpenen artean, liburu eta artikulu mordo batez gain, "PIELE" eta "PIE-CAP" balioen garapen eta hazkuntza pertsonalerako heziketa programak eta "TAMAI", pertsonalitate testa nabarmentzen dira.

Ramón Aciego de Mendoza Lugo, La Lagunako Unibertsitatean Hezkuntzaren Psikologiako Irakasle Titularra da. Pedro Hernándezekin batera, hainbat artikuluren eta "Diseñar y Enseñar" bezalako zenbait kapituluren eta "PIECAP" programaren egilea. Bere lanak, batez ere, nerabeen proiektu eta interesen azterketan, programa sozioafektibo hezitzaileen ebaluaketan eta tratamendu hauen ondorio bereizleen azterketan oinarriturik daude.



Nola eta non lor daiteke material hau?

Ohiko liburudendetan edota TAFOR argitaltetxean (tel: 943 320528 edo i.etxeberria@euskalnel.net).