Isabel Celaa da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu berria.

2009-06-03
 
 
Kargua “arduraz” beteko duela eta oposizioan dauden alderdiekin “akordioak lortzeko borondatea” duela azaldu du Celaak. Fernando Buesa Hezkuntza sailburu izan zen garaian, sailburuorde izan zen Celaa eta Filosofian, Ingeles Filologian eta Zuzenbidean lizentziatua da. Sailburuordea Marian Ozcariz izango da, Marisol Esteban Hezkuntza Administrazioko sailburuorde lanetan arituko da, David Urzainki Lanbide Hezitako sailburuorde gisa arituko da, Pedro Luis Arias izango da Unibertsitate arloko sailburuordea eta Javier Nogales Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Kabineteko zuzendari nagusia izango da.