Zer esango zenuke irakasleen prestakuntzaren gainean
Irakasleen hasierako prestakuntzan unibertsitateek eta ikastetxeek urte askoan izan duten arazo nagusietako bat aurkeztuko dizuet: campusean eta eskolan eskaintzen diren osagaien arteko lotura falta. Irakasleen prestakuntzan gune hibridoak sortzeko lanak paradigma aldaketa bat adierazten du, irakasleen prestakuntza programen epistemologian; izan ere, ezaguera akademiko eta praktikoak eta komunitateak duen ezaguerak bat egiten dute horren hierarkikoak ez diren irakasleen ikaskuntza modu berrietan. Eskolekin eta komunitateekin lan egiteko bide demokratiko eta inklusiboago horretara jotzea ezinbestekoa dela diot, unibertsitateek beren zeregina bete dezaten irakasleen prestakuntzan.
Maisu-maistren hezitzaile lanean egin dudan karreraren zatirik handienean, etorkizuneko maisu-maistrei eskoletan praktika esperientziak antolatzeko eta horiei eta komunitateei laguntza emateko ardura izan dut; eta, irakasleen hasierako prestakuntzako hezkuntza programetan, irakasle eskolako ikasleen ikaskuntza prozesua ikertu dut. Urte horietan, hauxe izan da niretzat gauzarik zailenetakoa: nire departamentuan energia intelektuala mobilizatzea, irakasle eskolako gure ikasleek beren eskoletan eta praktikaldiko tokietan egiten dutenaren eta irakasle eskolako gainerako hezkuntza programen artean loturak sendotzea.Irakasleen prestakuntzan, campusaren eta praktikaren artean egin izan den banaketa tradizionala
Estatu Batuetan, irakasleen hasierako prestakuntzan nagusitu izan den eredu historikoan, “teoriaren aplikazioan”, ustez, etorkizuneko maisu-maistrek teoriak ikasten dituzte unibertsitatean, eta, horren ondoren, eskolara joaten dira campusean ikasi dutena praktikan jartzera edo aplikatzera.Maisu-maistrek praktikatik eta praktikan ikasi behar dute, eta ez, horrenbeste, praktiketarako, horixe dio gero eta jende gehiagok (BALL eta COHEN, 1999; HAMERNESS et. al., 2005); hala ere, askoz handiagoak dira desadostasunak, maisu-maistrek praktikan eta praktikatik ikas dezaten eta ikaskuntza hori hezigarria eta iraunkorragoa izan dadin zer baldintza behar diren aztertzean.Unibertsitate tradizionaletan, bada irakasleen prestakuntza programetan beti izan den arazo bat: unibertsitate campusean eskaintzen den irakasleen prestakuntzaren, irakasgaien eta praktikako esperientzien arteko lotura falta. Orain, irakasleen prestakuntza programa askok praktikei begira askotariko esperientziak txertatzen dituzte programan zehar, eta, askotan, esperientzia praktikoak eskolaren eta unibertsitatearen arteko halako elkargune batean kokatzen dituzte (adibidez, lanbide garapenerako eskolak, eskola sozialak); hala ere, lotura falta handia dago askotan, campuseko irakasgaietan ikasleei irakasten zaienaren eta ikasle horiek kokatuko diren eskoletako praktikek aldarrikatzen dituzten ikaskuntza aukeren artean, baita lanbide garapenerako eskola edo eskola sozial batzuen barnean ere.Ikerketak argi eta garbi utzi du praktiken esperientziak garrantzi handiko aukerak direla etorkizuneko maisu-maistren ikaskuntzarako, aurrez ikasitako gauzak aplikatzen badakitela erakusteko denboraldi huts bat baino askoz gehiago direla.Zenbait hezitzailek diote praktiketako esperientziek izan behar luketela irakasle eskoletako ikasleen foku nagusia, eta esperientzia horietatik eratorri behar lukeela programaren gainerako zatiak. Laborategi eskolak sortzea ere hartu dute barnean estrategia horiek.Artikulu honetan aztertuko den lankidetza mota maisu-maistren prestatzaileentzat zeregin berriak sortzean oinarrituko da batez ere, bai eta irakasleen prestakuntza prozesuan ezaguera akademikoa, praktikoa eta komunitatearena bateratzeko bideetan ere; eta ez, horrenbeste, irakasleen prestakuntzarako erakundeen egiturazko aldaketa batean.Ezaguera praktikoa eta akademikoa uztartuz, gune hibrido berriak sortzea
Artikulu honetan hirugarren espazioa edo gunea erabiltzen dudanean, irakasleen prestakuntza programetan espazio edo gune hibridoak sortzeaz arituko naiz, gune horietan unibertsitateko irakasleak, eskoletako hezitzaileak eta etorkizuneko maisu-maistren ikaskuntza hobetzeko forma berrien inguruko ezagutza praktikoa eta akademikoa biltzeaz. Campusaren eta eskolaren arteko lotura falta ohikoa izan da, eta ezaguera akademikoa balioetsi da, irakasleen prestakuntzako ikastetxe tradizionaletako eta unibertsitateko ereduetako irakasleen prestakuntzarako ezaguera iturri autoritario modura (SMAGORINSKY, COOK eta JOHNSON, 2003); hirugarren espazioek, ordea, ezaguera praktikoa eta akademikoa, biak, barneratzeko modua errazten dute, horren hierarkikoak ez diren formetan, horrela, etorkizuneko maisu-maistrentzat ikasteko aukera berriak sortu ahal izateko.Mugak gainditzea eta hirugarren espazioak sortzea irakasleen prestakuntzan
Irakasle eskolako ikasleen ikaskuntzari babesa emateko modu sinergikoago baten bidez ezaguera akademikoa eta praktikoa hurbiltzeko ahaleginean, azken urteotan, unibertsitateetako irakasleen prestakuntza programa batzuetan mugak gainditzerakoan ikusi izan diren zenbait modu deskribatuko ditut. Irakasleen prestakuntzan sortzen ari diren espazio hibrido motak argitzea da nire helburua, eta, horretarako, niretzat ezagunenak direnetatik zenbait adibide aipatuko ditut.1. Lehen Hezkuntzako maisu-maistrak eta horien ezaguera campuseko irakasgaietara eta praktiken esperientzietara hurbiltzea
Urte askoan, nahiko ohikoa izan da unibertsitateetan Lehen Hezkuntzako hezitzaileak irakasle laguntzaile modura kontratatzea, irakasleen prestakuntza programetan nahitaezkoak diren irakasgaien atal batzuk edo zati batzuk irakasteko.2. Maisu-maistren praktiken errepresentazioak txertatzea campuseko irakasgaietan
Campusean, irakasleen prestakuntza jardueretara zuzenean maisu-maistrak ekartzearen aurrean, alternatiba bat hauxe da: irakasgai horien barnean maisu-maistra horien praktiken errepresentazioak txertatzeko aukerak sortzea.Lehen Hezkuntzako maisu-maistren praktiken adibideak ekarri beharrean, bada beste aukera bat irakasle eskolako unibertsitate irakasleentzat: Lehen Hezkuntzan eta Bigarrenean, beraiek irakaskuntzan izandako esperientzietatik abiatuta, adibide praktikoak sortzea, eta unibertsitateko irakasgaietan erabiltzea gero adibide horiek.3. Bitartekaritza bidez irakastea eta praktikaren esperientziak
Urte askoan, Lehen Hezkuntzako eta Bigarreneko didaktikako irakasgai guztiak edo horien zati bat eskoletan gauzatu izan dituzte unibertsitateko irakasleek. Irakasgai bat eskola batean emateak ez du esan nahi, berez, irakasgai horrek unibertsitate campusean eskaini den bertsioaren desberdina izan behar duenik. Hala ere, irakasle batzuk eskolan zuten kokapenaz baliatu izan dira, eta modu estrategikoan konektatu dute eskolako metodoei buruzko beren irakasgaia eskola horretako maisu-maistren praktikarekin eta trebetasunarekin.Irakasleen prestakuntzan komunitateetatik ezaguera txertatzea
Campusean eta eskoletan irakasleen prestakuntza ematen den gunetik eskola horiek kokatuta dauden komunitate zabalagoetara hedatzea defendatu izan dute urte askoan etorkizuneko maisu-maistren hezitzaileek.Horrelako irakasleek gogoz esku har dezaten, irakasle seniorrek eta administratzaileek lidergoa hartu behar dute, eta baldintzak sortu behar dituzte, irakasleek beren esku-hartzeagatik eta irakasleen prestakuntza programa eredugarriak sortu eta bultzatzeagatik sariak jaso ditzaten.Garrantzi handia du, halaber, irakasleen prestakuntza programek beren baliabideak jasotzeak erakundeen aldetik, kalitate handiko irakasleen prestakuntza programak, ondo planifikatutako praktikak barnean hartzen dituztenak, emateko. Artikulu honetan deskribatu den lan mota ezin da eskala handian garatu, unibertsitate campusetan irakasleen prestakuntzak askotan izan duen finantzaketa txikiarekin.Irakasleen prestakuntzarekin lankidetzan, eskola, unibertsitate eta komunitatean kalitate handiko praktikak garatzeko finantzaketa lehiakorra emateak --gogoan hartu artikulu honetan aztertutako adibideak-- gaur egun diruak duen erabilera hobetzea ekarriko luke.Askotariko erakunde eta programetan praktika horien garapena eta etengabeko hobekuntza sustatzeko beste modu bat, mugak zabaltzeko eta praktika hibridoak sortzeko, horrelako jarduera moten sorreran oinarritzen diren erakundeak sustatzea da. John Goodlad-ek eta honen kolaboratzaileek 1986an sortutako National Network for Educational Renewal erakundea dugu horren adibide bat.Unibertsitateek aldatzeko eta, maisu-maistren karreren bidez, eskolekin eta komunitateekin gertuagotik eta errespetu handiagoz lan egiteko erakutsi izan duten interes txikiak desilusio handia eragin du (HARTOCOLLIS, 2003). Irakasleen prestakuntzari buruzko epistemologia berri hori mundu osoko joerara hurbiltzeak konplexutasun handia sor badezake ere, hori garaiz egiteko gai ez bagara, irakasleen prestakuntzan oinarritutako unibertsitateak ordezkatuak izan daitezke. Ibilbide azkarra eskaintzen duten programa ugari agertzea edota unibertsitateko irakasleei oso rol txikia esleitzen dieten beste hornitzaile batzuk sortzea (HOLLAND, 2004) ohiko bihurtuko da. Horrek biei, maisu-maistrei eta ikasleei, egingo die kalte, ezaguera modu desberdinen arteko elkarreraginaren bidez sortzen diren ikaskuntza aukeren hedapena egiteke geratuko baita.•