Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
"Urrunetik datorren eta buka ezina den marka" dio beste batek, zeren Euskal Eskolaren berrikuntzan Freineten mugimendua hasieratik agertzen baita:
60. hamarkadan, Jose Antonio Sistiagak, "Taller de Expresión Libre Infantil" delakoa sortu zuen Donostian. Celestinen ekarpen teorikoekin. Ikastolen lehen urteetan ere baziren andereño gipuzkoarrak "Ecole Moderne" delakoak antolatutako ikastaroan parte hartu zutenak (1967 urtean Montalban, Frantziako herrian).
Freineten mugimendutik, soka honen beste tirakada bat hizkuntzarentzat izan zen: euskararen erabilera eta bere aldarrikapena. Euskaratutako lehen liburu pedagogikoak Larresorok (Txillardegik) itzulitakoak dira, Freinetenak hain zuzen ere ("Freinet teknikak lilitegietan", "Berezko irakurpidea"). "Ecole Moderne"ko liburutegikoak ere itzuli izan ziren "Ikastola liburutegia" bildumarako hauek.
Gure herrian, Freineten pedagogia, eskolaren berrikuntzari eta kulturaren defentsari lotua dago, bereziki euskarari.
Jarrai dezagun soka honi tiraka, lehengo eta oraingo soka berbera, amaigabekoa.
Sokatira honetan bildu gaitezen Urnietan, udako Kongresuan.
Zer da Herri Eskolaren Mugimendu Kooperatiboa?
Hainbesteko bidea egin duen eta hain konnotazio desberdinak dituen mugimendu pedagogiko bat deskribatzea gauzak motxitzea da inondik ere. Ideia osatuago bat lortuko da, seguruenik, idazki hau irakurritakoan. Hala ere, eta aurrerapen gisa esan daiteke pertsona-talde bat dela -legez elkarte bezala errekonozituta-, gizarte berri bat lortzeko asmoz, lan kooperatibo, kritiko eta ikertzaile baten bidez, eskola eta hezkuntza-sistema eraldatu nahi dituena. Eskola berri hauxe da herri-eskola deitzen duguna.
MCEP.a (Herri Eskolaren Mugimendu kooperatiboa) ez da talde teknologiko hutsa (talde bera osatzen duten pertsonak berziklatzea, curriculum berriak esperimentatzea, material berriak lantzea, etabar helburutzat duena); harremanezko talde hutsa ere ez da (asmotzat taldea osatzen duten kideen artean adiskidetasunak eta giza harremanak lantzea lukeena...). Ostera baizik, mugimendu soziopedagogiko bat bezala definitzen da, eta bere tradizioz eta egituraz bere baitan hartzen ditu aurreko bi aukeren ikuspegiak; hala ere, funtsean, soziopedagogikoa da, bada.
* Horren lana ez da pedagogista bakarrik
* Eskola eta bertan egiten den lana, bere sustraitua dagoen lekutik banandu-ezinekotzat jotzen ditu
* Bertako kideek ez dute murrizten beren lana ikasgelara bakarrik
* Bere eskolan egiten duten lana, sozietate justu eta harmoniatsuago bat eraikitzeko etengabeko ahalegin bat bezala kontsideratzen dute.
Nork bere burua mugimendu bezala kalifikatzeak suposatzen du, posible dela nork bere burua barne-berritzea eta aldatzea, irekitasuna lantzea eta zabaltzea, guztion artean substratu pedagogiko komun bat egotea bertako kideen artean, baina desberdintasuna egotea ere bai hori praktikan konkretatzeko orduan.
MCEP/HEMK-a beraz, mugimendu soziopedagogiko bat da, osagaiok dituena:
* Ideal bat, "herri-eskola bat", zeina lortzera bideratzen dituen bere ahaleginak.
* Pedagogia propio bat: "Herri-eskolaren pedagogia" edo "Eskola Modernoaren pedagogia", Freinet-en oinarrizko planteamenduetatik jariatua.
* Espainiako Estatuko lurralde-zatirik handienean inplantaturik egotea.
Antolamendu mailan, eskualde autonomikoa duten taldeen konfederazio bat da. MCEP desberdinak, txandakako izaera duen Idazkaritza Estatal batek koordinatzen ditu. Taldeak autonomoak izaten dira beren antolamenduan eta funtzionamenduan. Urtean kongresu edo jardunaldi pedagogiko bat egiten da, ekintzan ikerketa eginez, bere planteamenduak eguneratzen dituena, bai alor pedagogikoan eta bai sozialen, eta elkarren arteko topaketa-leku eta esperientziak biltzeko leku izateko balio duena.
Gainera urtean zehar, beren lan-topaketak antolatzen dituzte tailer desberdinek.
Nazioarte mailan, FIMENen (Eskola Modernoaren Mugimenduen Nazioarteko Federazioan) sartua dago, organizaio hori izaki, munduko hainbat herrialdeetan antzeko mugimendu ugari biltzen dituena.
Jardunaldi pedagogikoen helburu orokorrak
Kontuan izanik Herri-Eskolaren Mugimendu Kooperatiboaren (MCEParen) antolamendua konfederaziozkoa dela eta bertako presta-jarduera na-gusienak txandakakoak direla, aurten Euskadiko MCEP.ari egokitu zaio "Udako XXVI. Jardunaldi Pedagogikoak" antolatzea.
Kooperazioaren bidez eta esperientziak trukatuz, gure hezkuntza-praktiketan sakondu nahi dugu, eta berauen partehartzaile beste irakasle batzuk egin nahi ditugu, Eskola-eredu Kooperatibo eta Herrikoi/Popular batean aurreratzeko asmoz.
Gure antolamenduak, hots Estatu-mailako Tailerretan eta Lurralde murritzagoko Talde eta Mintegietan antolaturik egoteak, bide emango digu ikerketa eta prestakuntza lana bi mailatan egiteko; bata konkretuagoa izango da eta eskolako errealitate desberdinak begiztatuko ditu, bestean, errealitate honetatik aurrera joan nahiko du, baina hori beste errealitate batzuekin trukatu eta kontrastatzean, aurrerapen kreatiboa eta kritikoa sortu nahi izango du. Tailer desberdinek, beharrezkoa den autonomi gradu batekin, proposamen berriak lantzen dituzte Ikastaro desberdinen eran eta hauek bide emango dute ikerketa egiteko taldearen beraren interesen arabera, baina berebat emango dute bide, beren esperientziak eta ikerlanak beste talde eta irakasle batzuei, oro har, erakusteko, hauek haien lan-edukinetan interesaturik daudenean.
Hainbat praktika metodologiko lantzen ditugu, berauek berrikusi eta aberasteko; proposamen berriak biltzen ditugu eta zeharkako gaiak planteatu eta mailaz maila tartekatu nahi izaten ditugu hala nola Hezkuntza Sentimentala eta Morala.
Urteoro antolatzen ditugun jardunaldi hauen helburua da, beraz, kolektibo hau osatzen duten irakasleen artean urtean zehar kezkarik edo ikertu-beharrik handiena sortu duten bloke tematikoak edo alorrak lantzea. Beraz, jardunaldi hauek, tailer bakoitzaren topaleku izateaz gainera eta horietako bakoitzak autonomia bakoitzean daukan funtzionamenduaz gainera, heziketa iraunkor baten zutabe izango dira.
Eskola Modernoa Espainiako Estatuan
Lehen aroa: Freineten mugimendua 1.939 arte
Oraindik bizi den haietako batek laburtzen digu: Josep Alcobé-k, "La Escuela Moderna en España" izeneko idazlanean.
Jesus Sanz-Freinet. Jesus Sanz Herminio Amendros-"Batec"- Redondo-Tapia-Alcobé. H. Almendros-ek "La imprenta en la escuela" itzuli zuen 1.932an eta Revista de PedagogÃa-n argitaratu zuen. Inprenta Eskolan delakoaren Kooperatiba Espainiarraren I. Kongresua, Lleidan. "Kolaborazioa". II. Kongresua Huescan. 1.934an Freinet-ek Escola d´Estiu-n hartzen du parte. III. Kongresua 1.936ko uztailean Manresan egitekoa zen, baina ezin izan zen. Heriotza eta Desterrua. Maisi Frantsesek elkartasuna erakutsi zuten Espainiako gerra bitartean.
Bigarren aroa: 1.964-1.975eko urria
-1.964-1.966: Valentzia, Katalunia eta Euskal Herriko maisu-talde batek, harremanak egiten ditu Hego Frantziako Eskola Modernoko maisu batzuekin.
-1.969: Penintsulako I. Topaketa Freinet-en Teknikei buruz. 50 maisu bildu ziren Santanderren, Katalunia, Euskal Herri eta Valentziakoak batez ere, Santander, Asturias eta Madrilekoak gutxiago zirela. Frantziatik etorritako talde bat ere agertu zen, Arrasateko Kooperatibetako guraso batzuk, eta Josep Alcobé erbestetik itzulita. Elise Freinet-ek, bere senarra hil eta gero, karta bat bidali zuen Frantzian bizi ziren lagun guztien agur on bat bezala, klandestinitatean egin zen lehenengo topaketa hartara. Urte bereko abenduan Koordinazioko I. "stage"a egin zen Valentzian.
-1.970: II. Topaketa Penintsularra Valentzian. 80 maisuk hartu zuten parte, horien artean Frantziako eta Algeriako ICEM-eko batzuk. Eztabaidatuenak eta argituenak izan ziren puntuak: laizismoa, eskola ez-konfesionala eta umearen izpiritu kritikoa.
-1.971: II. Koordinazioko "Stage"a Bartzelonan. FIMEMeko jardueretan parte hartzea erabaki zen; Laia argitaletxeak Freinet-en obrak gaztelerara eta katalenera itzultzeko proposamena egin zuen; gutxieneko arau batzuk sortu ziren talde bakoitzean hainbesteko dispertsiorik izan ez zedin.
-1.971: III. Topaketa Penintsularra Oviedon. Topaketa honek, jendea egiten ari zen dibulgazio-lana azaldu zuen, bada klandestinitatean izan arren, hirurehun maisu bildu zituen Katalunia, P. Valentziano, Santander, Madril eta Asturiastik etorrita. Talde frantses eta italianoko maisuek ere hartu zuten parte, eta dezente lagundu zuten posturak argitzen. "Eskolako arau edo irizpideak" izeneko programa bat aurkeztu zen, hainbat ikuspegi ukitzen zituena, hauek izaki metodo naturala, agintekeriazko eta diziplinazko irizpideak, umearen espresioa, psikologia eskolan, eskola erakunde bezala, Eskolaurreko, OHOko eta Lanbide Heziketako etapak, doakotasuna eta Hezkuntzako Legea.
-1.972: III. Koordinazioko "stage"a Madrilen. MCE italiarreko lagunekin batera antolatua. Formazio zientifiko baten gaiari ekin zitzaion eta eskola-lana ulertzeko modu berri bat mamitu zen; hipotesi batzuk eraiki ziren umearen formazio intelektualari buruz.
Freinet-en teknikei buruzko IV. Topaketa Penintsularra, Mollet-en (Bartzelonan). Klandestinitateak ez zuen utzi taldeak instituzionalizatzen, eta erabaki zen, Valentziako taldeak presta zitzala elkarte-estatutu batzuk, dauden taldeei legezko irudi bat emateko balioko luketenak. Mollet-en karta (Eskola Modernoaren Kartaren moldaketa da).
-1.974: Legezkotzat errekonozitu zen ACIES (Korrespondentzia eta Inprenta Eskolarrreko Elkartea).
-1.975: Urtarrilean, topaketa bitartean, Batzar Nagusia egin zen eta bertan ACIES-eko barne-araudia eta lan-metodoa onestu ziren.
Hirugarren aroa: Kongresuak
-1.975eko Uztaila: Eskola Modernoaren II. Kongresua Bartzelonan, honako ponentziak garatzen dira bertan: Ingurunearen ikerketa eta dokumentazioa, Egunkari eskolarra, OHOko 6.mailako matematika-ikasturte bateko Esperientzia, Psikomotrizitatea, Osasun Eskolarra, Historiaren Irakaskuntza, Irakaskuntza Programatua eta Testu Librea 1. eta 2. Etapan. Tailerretan honako gaiok eztabaidatu ziren: Ikasleen taldedura eta errekuperazio-saialdia eskola estatalean, Korrespondentzia eskolarra, Eskola-porrota, Kalkulu bizia eta Inpresio-Teknikak. Ondorioekin dossier bat argitaratzea erabaki zen.
-1.976: MCEParen III. Kongresua Salamancan. Salamancako deklarazioa; argi eta garbi azaldu zen bertan, ACIESen estatutuen bidez, ordurarte modu labur eta nahaskorrean adierazi izan zen linea ideologikoa (ACIES zen orduan, lehen MCEP zena). Herri-Hezkuntzako Proiektuan lan egiten hasi ziren.
-1.977: Eskola Modernoaren IV. Kongresua Granadan. Herri-Hezkuntzako Proiektuaren Estudioa. Legezko izena hartu zen: MCEP (Herri-Eskolaren Mugimendu Kooperatiboa).
-1.978: Eskola Modernoaren V. Kongresua Santiagon. "Colaboración" aldizkariaren Erredakzio-Kontseilua. Mugimendu Pedagogiko eta Sindikal desberdinekiko Harremanak.
Kongresuek jarraitu egin dute; azkenekoa 1.997an egin zen, Malagan.
Informazioa: Langile ikastola (Hernani)
Tnoa: 943 55 54 23