Eskolak bakarrik ezin... Familiak bakarrrik ezin...

2001-07-01

Ikuspegi sistemikoak dituen abantailak adieraztea ez zait erraza. Ikuspegi sistemikoak azaltzen diguna zera da: erlazio sistemen gorabeherak. “Ez dago errudunik edo denok gara errudunak nerurri batean”.

 
 

Indibiduoaren garapenean gehien eragiten duten bi sistemak familia eta eskola direla onartu arren, oraindik asko falta da bi sistemak elkarrekin lan egiteko.

Azkenaldian familiak asko aldatu dira eta hezkuntza sistemak neska-mutilari laguntza eskaintzen jarraitu behar du bere heziketa eginkizunean. Eskola eta familiaren arteko elkarlana zein eraginkorra den egiaztatzen ari gara. Ikaslearen arazoak familia-eskola kontestu bikoitzean aurkitzeko gaitasunak lan bateratua egitera eraman gaitu, errudunak bilatzea alde batera utziz.
Eskolak arazoak aurkitzen ditu eta jatorria eta kausa familiari egotzi diezazkioke; familiak, bere aldetik, eskolari, ordura arte egoera hori ez zelako sortu. Zenbat eta gehiagotan esan familiak ez duela laguntzen, orduan eta gutxiago lagunduko du. Zenbat eta erru gehiago egotzi eskolari, orduan eta gutxiago onartuko du.
Ikuspegi sistemikotik “zergatik” galdera (lineala, kausa-ondorioa) “nola” galderak ordezkatzen du, hau da, “nola” sortzen den arazoa, eta ez “zergatik”.
Pentsamolde sistemikoak kontestua kontuan hartzen duen portaera indibidualari egiten dio erreferentzia.
Sistemen teoria orokorrak eredu linealarekiko alternatiboa den marko teorikoa eskaintzen du, zeinak kausak bilatzen dituen ondorioak azaltzeko.
Arazoak atzemateko dauden diferentziak argituko ditugu, nola gertatzen diren pentsatuz zergatik gertatzen diren baino.