Eutonia. Gorputza eta sentsazioak

2001-07-01

Eutonia hitza (grekerako eu=ona, bidezkoa, harmoniatsua, eta tonos=tonua, tentsioa hitzetik datorrena) 1957an sortu zen harmoniatsuki orekatutako tonizitatearen ideia adierazteko, zeina etengabe eta zehaztasunez uneko ekintzara edo egoerara moldatzen eta egokitzen dagoen.

 
 

ren arteko erlazio estuak ezagutzen ditugu, kontzienteki edo inkontzienteki. Gure gorputzaren espresioak zuzenean horien menpe daude, bai jarrerak eta mugimenduak, eta bai arnasketa eta ahotsa.

Gaur egungo ikerketek garunaren tonuaren eta aktibitatearen arteko erlazio estuak eta etengabeko interakzioak frogatu dituzte. Jarreraren tonua, sistema neurobegetatiboa eta erregulazio fisiologikoen multzoa gure psikearekin estuki lotuta daude. Horrela, modu ezberdinen bidez, gorputzean gure nortasuneko alderdi inkontzientea eta kontzientea adierazten dira. Edozein asaldatzek gure gorputzaren egoera aldatzeaz gain, portaera eta kontzientzia egoera ere aldatzen ditu.
Orduan, ulergarria da tonizitatearen eraginez gizakiaren alderdi guztietan eragitea. Oinarri horren gainean erlaxazio metodo ugari eratu dira.
Haatik, metodo horien helburua oreka eta tonuaren jaitsiera lortzea den heinean, erlaxazioaren zentzuan eutoniaren xedea da interesatuari tonu egokia lortzeko aukera ematea, baina ez erlaxazio eta atseden egoera bati soilik, baizik eta bizitzako egoera guztiei.
Gainetik bada ere, ikastaro honetan eutoniaren bitartez gaitasun hori zein bidetatik lortzen den ikusiko dugu. Gure praktikak zera erakusten digu: azaleko eta sakoneko sentsibilitatearen garapenaren bitartez lortzen dela sistemetan kontzienteki eragitea. Sistema horiek normalean oharkabekoak izan ohi dira, eta tonu eta oreka neurobegetatiboa erregulatzen dute.
C. G. Jung-ek aktibitate psikikoa lau funtziotan banatu zuen eta bere ikuspegi psikologikotik eutonian funtzio horietako bat garatzen da, zehazki, sentsazioa, zeinak “benetan present dagoena ezartzen duen”. Intuizio funtzioarekin batera Jungek “irrazionala” deitu zion. Bestetik, pentsamendua eta sentimendua izango lirateke arrazionalak (1).
W. Jamesek, giza portaera aztertu ondoren, zera ondorioztatu zuen: “gizakiaren gehiengoa ez dago bere gorputzean, ez bere ardatzean, ez bere erdigunean”. (2)
Winnicott pediatrak eta beste autore batzuk hau pentsatzen zuten: “lo egitea edo gorputzarengandik bereiztea egoera arrunta da gure kulturan”.
Azken finean eutoniak gorputzean eta sentsazioetan esna egotera gonbidatzen du, bizitzako hainbat egoeratan “orainaz eta hemengoaz” kontziente izatera. Horregatik, baliagarria da egunerokoa bizitzeko.
Interesgarria izango liteke gelako “laborategian” egiten dugun lana gure eguneroko bizitzara pasatzea.
Praktikan bi kontzeptu hartzen dira kontuan: “ukimena” eta “kontaktua”. Eta gorputzeko hainbat atalen pertzepzioan eragiten da.