Ipuin multimediak sortzen. “Fabula proiektua”

2001-07-01

Fabula projetua Brighton-eko Unibersitatetik abiatua da duela 2 urte, Viv Edwards-en inguruan (Professor of Langage in Education Reading and Language Information Centre The University of Reading Brighton http://www.ralic.reading.ac.uk). Helburua du hizkuntza gutituak laguntzea. Europa mailako proiektua da eta araberako diru laguntzak baditu. Ideia da eskualde bakoitzean bi hizkuntzetan idaztea ipuin bat. Adibidez, orain arte parte hartzen dutenetan bada euskara eta frantsesera, katalana eta gaztelania, galesa eta angelesa... Ikus web-gunean: http://www.fabula.eu.org

 
 

Hortarako logiciel bat muntatu dute (ez da oraino punttu-punttuan): Fabula maker. Diaporama baten muntatzeko da, eta Fabula reader diaporama horren irakurtzeko.

Biak erabil errazak dira. Gehienik lehen mailako haurrei zuzendua da. Behar dute erakaslearen laguntzarekin ipuin bat asmatu, ilustratu, idatzi. Horretarako, neurri oneko irudiak eta behar den tamainuko idazkia paperean ongi sailkatu ondoan, ordenagailuan grabatzen dira kontalarien ahotsak, eta marrazkiak eta testua numerizatu. Horiek denak ongi altxatu (gorde) eta gero, Fabula maker-i esker aski fite egiten da muntaketa.
Jakin behar da, beraz, irudien numerizatzen, soinuen grabatzen edota ordenagailuan sartzen.
Hori dugu landuko hiru egunez: bakoitzak baldin badu bere ipuina prest, marrazki eta idazki, hobe. Norbaitek gogoan baldin badu liburuxka bat, ongi ikusiko lukeena lan hortarako, ekar dezala. Zer nahi gisaz, nik ere ekarriko dut gaia.
Lehen egunean teknikaren ikasten ariko gara: irudien numerizatzeko oinarrizko gauzak (ongi bereizi hiru logiciel: eskanerra pilotatzekoa, irudiak lantzekoa, eta idazkien irakurtzekoa); jakin helburuaren araberako hautuen egiten eskanerra pilotatzean -zenbat DPI...- eta numerizatuaren gordetzerakoan -jpg, tiff, Bmp...-. Ahotsa grabatzen ere ariko gara: mozten, kopiatzen, kolatzen, goratzen, eztitzen... nahasten.
Bigarren eguna iraganen dugu datu base baten egiten, ongi sailkatuz irudi, ahots, soinu eta idazki, Fabula-an sartzeko prest izan ditezen.
Hirugarren egunean Fabula maker-ekin bakoitzak diaporama bat sortuko du eta CD-ROM batean grabatuko.
Gogoan izan hiru egunez egin lanak eskas aire bat izanen duela nahitaez; ez dugu epe labur hortan "Koko ezin hobeagoak" ipuinaren heineko lanik aterako.
“Koko ezin hobeagoak” ipuina telekargatzen ahal da. CD-ROMa egina izan da eta Ikas-en salgai da bere liburuskarekin (http://www.ikas.org ) . Fabulako lehen proiektu hori Kanboko Errobi ikastolako andereño batzuk landu zuten... Geroztik ere badute elkar lanean egina euskarako eta frantseseko irakasleek, haurrek eta gurasoek “Saingaka ari zen gatua”, laster Internet bitartez eskuratzen ahalko duguna. Fabula proiektua horri buruz ari da: Interneten bitartez ipuin horiek zabaltzen Europako haur guzieri; bakoitzak bere hizkuntzan eginikan ere, denek ulert ditzaten ama hizkuntzan ez bada, estatuko hizkuntzan bederen.
Nahi duenak parte hartu, badu zer egin.