Teknologia berriak: Internet gela barruan?

2002-06-01
Zer da Internet eta zertarako balio du? Zertarako erabil dezakegu hezkuntzan? Gela barruan sar al daiteke? Artikulu honetan eta hurrengoetan galdera hauei erantzuten saiatuko naiz.
 
 
Orain arte daukagun datu-baserik handiena Internet da. Interneten ia nahi dugun informazio guztia lor dezakegu, eta bestalde, zerbitzu pila bat eskaintzen dizkigu. Jarraian aurkezten den zerrendan Interneten erabil ditzakegun zerbitzu batzuk agertzen dira:



- www (World Wide Web): hau da gehien erabiltzen den zerbitzua. Honen bidez gero aipatuko ditudan zerbitzu guztietara hel gaitezke. www-ren bidez informazio dexente lor dezakegu (http://www.eurosur. org/spa/educacio.htm).



- Berri taldeak : iragarki taula baten antzekoak dira. Interneten bidez idaztea nahiz irakurtzea posiblea da:

-http://www.eibar.org/

zerrenda/besteak.html

-http://www.pangea.org/

personasenaccion/educacion.

html#noticias

-http://averroes.cec.

junta-andalucia.es/news/

news.php3

-http://biblioteca.uam.es/

paginas/Profesorado/

enl_educacion.html

-http://100cia.com/news/



- Bideo hitzaldia : honen bidez beste lagun batzuekin hitz egin dezakegu gure pantailan ikusten ditugun bitartean. Horretarako web kamera bat erabili behar dugu. Zer da web kamera? Ordenagailuan konektatzen dugun kamera txiki bat. Honela, beste leku batean dagoen pertsona baten hitzaldia ikus eta entzun dezakegu. Irudi zehaztasun egokia lortzeko, ordea, konexio ona eduki behar dugu.



- Bilatzaileak : Interneten hainbeste informazio dago non bilatzaileen erabilera beharrezkoa bihurtu den. Bilatzaileak informazioa bilatzeko tresnak dira. Hainbat motatako bilatzaileak dauzkagu: gaikakoak, orokorrak eta abar. Horiekin arazoa konponduta zegoela zirudien, baina ez da hala izan, orain bilatzaile gehiegi sortu baitira, eta hori ere arazo bilakatu da. Ondorioz, bilatzaileen bilatzaileak sortu dira. Horiek gai bati buruzko bilatzaile egokienak bilatzen dituzte.

-http://www.buscopio.com (bilatzaileen bilatzailea)

-http://www.aurki.com

-http://www.google.com

-http://www.ole.es

-http://www.ozu.es

-http://www.yahoo.es



- Eztabaida zerrendak : gai bati buruz interesatuak daudenek izena ematen dute eta taldeko guztiek besteen iritziak eta erantzunak posta elektronikoz jasotzen dituzte. Horrela, bai irakurtzeko bai idazteko aukera daukate. Eztabaida zerrendei esker lan talde asko sortzen ari dira.

-http://www.rediris.es/list/

tema/tematic.es.html

-http://ued.uniandes.edu.co/

servidor/em/Listeduc.html

-http://members.tripod.com/

DE_VISU/discusion.html

-http://www.geocities.com/

SiliconValley/5766/page9.htm



- Foroak : foroetan jendeak bere galderak uzten ditu eta sartzen direnek erantzuteko aukera dute. Edonork parte har dezake, bai eta idatzitako galderak eta erantzunak irakurri ere. Ia edozein gairi buruzko foroak aurki ditzakegu.



- FTP (File Transfer Protocol): fitxeroak (dokumentuak, softwarea eta abar) ordenagailuen artean aldatzeko sistema bat da. Normalean logina eta gakoa beharrezkoa da. Dena den, ftp batzuetan login anonymous edo guest idazten badugu eta gakorik ez, sartzeko aukera ematen digute.



- Posta elektronikoa : posta elektronikoari esker gure mezuak bidaltzen ditugun helbidera berehala iristen dira. Ohiko posta baino abantaila gehiago ditu. Alde batetik azkarragoa da, eta baita merkeagoa ere. Gainera, posta gutxiago galtzen da bidean. Posta elektronikoak argazkiak, dokumentuak eta abar bidaltzeko aukera ere ematen du. Abantailarik handiena, dena den, ekonomikoa da. Mezua pertsona bati edo ehun pertsonei bidaltzeak, lau lerroko mezua bidaltzeak edo mila orriko lana bidaltzeak, prezio bera du, informazio digitalak ia ez dauka pisurik eta. Interneten bidez posta elektronikoko kontu bat sortzeko aukera ere badugu.

-http://www.euskalerria.org

-http://www.hotmail.com

-http://www.latinmail.com

-http://www.mixmail.com

-http://www.biwemail.com/

src/login.php



- Telnet : gure ordenagailutik beste ordenagailu bat erabil dezakegu telneti esker. Beste ordenagailuarekin konektatu eta gero, ordenagailu hark baimena eman behar digu erabili ahal izateko. Gaur egun programa batzuei esker, beste ordenagailu bat konpon dezakegu fisikoki dagoen lekura joan gabe. Adibidez, nire ordenagailutik Erroman dagoen ordenagailu bat konpon dezaket biak Interneten bidez konektatuta baldin badaude.



- Txat guneak : txat guneak telefonoak bezalakoak dira, baina hitz egin beharrean idatzi egiten da. Mezu bat idatzi eta beste pertsonak berehala irakur dezake bere ordenagailuan, eta bueltan erantzun. Kontuan izan behar dugu ikastetxeek eskuarki tarifa finkoa daukatela eta gaur egun posible dela telefono moduan erabiltzea; mikrofonoa eta bozgorailuak soilik behar ditugu. Zer esan nahi du horrek? Prezio berean hitz egin daitekeela ordenagailuaren bidez Mutrikun edo Kuban dagoen pertsona batekin. Hau da, konexio ona izanez gero, ikasleek Ingalaterran dauden beste ikasleekin hitz egin dezakete eta ikastetxeak ez du diru gehiago gastatuko Interneten bidez informazioa bilatzen aritzen badira baino.



Interneten zerbitzuak gelan

Orain arte Internetek eskaintzen dizkigun zerbitzuak ikusi ditugu. Baina zertarako erabil ditzakegu zerbitzu horiek hezkuntzan?

o Proiektu kooperatiboak egiteko: beste eskolekin proiektu kooperatiboak heda ditzakegu. Adibidez, kultura desberdinak lantzeko, hizkuntzen ahoskera eta ortografia lantzeko, irakasleek arazo berdinak daukatenean elkarri laguntza emateko, irtenbideak bilatzeko eta abar.



o Eskolaren, gelaren, irakasgaiaren web orria egiteko. Nire ustez, hau oso garrantzitsua da. Ikastetxearen web orriaren bidez gurasoek ikastolako berriak, emango diren hitzaldiak eta abar irakur ditzakete. Ikastolako aldizkaria ere hor jar daiteke. Gelaren web orrian ebaluaketen datak, egin behar diren lanak, noiz izango diren hurrengo ibilaldiak, urtebetetzeak... ager daitezke. Irakasgaiaren web orria egiten badugu, apunteak, beste web orri interesgarriekiko loturak... jar daitezke.



o Txat guneen bidez, beste zentroetako ikasleekin eztabaidak, lan kooperatiboak eta abar burutzeko.



o Lanak dokumentatzeko: irakasleek informazio gehiago aurkitzeko aukera daukate. Ikasleek bere lanak egiterakoan informazio gehiago bila dezakete ordenagailuan eskolako liburuetan baino. Adibidez, Nasak daukan orrian (http://www.nasa.gov) ikasleek aurreko orrialdean agertzen diren argazkiak lor ditzakete bere lanetan ipintzeko.



o Software didaktikoa lortzeko: Interneten badaude programak jaisteko aukera ematen duten orri batzuk:

-http://www.softonic.com

-http://www.twocows.com



Programa pila bat lor ditzakegu orri horien bidez. Programa bat jaitsi baino lehen begiratu egin behar dugu ezaugarrien artean ea Freeware ala Shareware jartzen duen. Software bat Freeware izateak nahi dugun denbora guztian erabil dezakegula esan nahi du; Shareware ipintzen badu, ordea, erabiltzeko epea amaituko zaiola esan nahi du; hau da, hamabost egun edo hilabeteren ondoren, nahiz eta programa hori erabili nahi izan, ordenagailuak ez ditu utziko. Beste batzuetan, Shareware jartzen duenean softwareari aplikazio batzuk falta zitzaizkiola esan nahi du. Orduan, programa mota bat gustukoa badugu Freeware bertsioa lortzen saiatu beharko dugu.



o Beste material didaktikoak lortzeko: Interneten bidez material didaktiko asko ezagut dezakegu. Adibidez, beste lekuetan erabiltzen diren programa didaktikoak, material digitala eta abar.



o Tutoretza telematikoa egiteko: aukera hau unibertsitaten erabiltzeko oso egokia izan daiteke. Ikasleek ez daukate tutoretza orduetan bulegora joan beharrik eta beste batzuk ez daukate joateko aukerarik ere. Gaur egun ikasle askok ikastearekin batera lan egiten dute (ikasleen bizitza ez da hain erraza eta). Horregatik, posta elektronikoa edo txat gunea erabiltzea ez zait ideia txarra iruditzen.

o Beste lekuko irudiak linean ikusteko: munduko leku pila bat "bisita" ditzakegu web kameren bidez, hau da, beste leku batean orain gertatzen ari dena ikusteko aukera daukagu. Leku batzuetan kamara kontrolatzeko eta argazkiak ateratzeko aukera ere badugu. Adibidez, irudi hauek Interneten daude:

-http://www.la-concha.com/

camext.htm

-http://www.fallsview.com/

CamControl/ModemControl.shtml

-http://www.earthcam.com/usa/

newyork/timessquare/

-http://www.sasinet.com/docs/

europavista/docs/italia/roma.htm

-http://www.paratype.com/

camera/default.htm



o Egunkariak irakurtzeko: ia egunkari guztiek web orria daukate. Honela, batzuk eta besteek gai bati buruz esaten dutenaren konparaketa egin ondoren, hedabideei buruzko hausnarketa bat egin dezakegu ikasleekin. Nola azaltzen da berri bera egunkari desberdinetan? Zein motako analisiak egiten dira egunkari bakoitzean? Orain dela sei urte, zer esaten zuen ez dakit nork gai bati buruz eta zer esaten du orain? Nori buruz hitz egiten dute egunkari batzuek eta nori buruz ez dute inoiz hitz egiten? Egunkarien helbideak nahiko erraz aurkituko dituzue bilatzaile baten bidez.

o Irratia entzuteko: era berean, irratiek ere web orriak dituzte. Beren web orriek irratia entzuteko aukera ematen digute eta zenbaitek aurreko egunetako programak entzuteko aukera ere bai.



-http://www.irratia.com/sintonia/

-http://www.eitb.com/euskara/

programak/programa.asp?id=EI

-http://www.eitb.com/euskara/

programak/programa.asp?id=RE

-http://www.eitb.com/euskara/

programak/programa.asp?id=RV

-http://www.eitb.com/euskara/

programak/programa.asp?id=EG

- http://www.cadenaser.es

- http://www.los40.com/#



o Telebista ikusteko: telebista ere ikus daiteke Interneten bidez. Oraingoz kalitatea nahiko txarra da, baina gero eta hobeago izango dela suposatzen da. Egunkarietan bezala, berezko bilatzaileak dituzte gai bati buruz informazioa lortzeko eta, batzuk ikusteko aukera ere bai.



- http://www.eitb.com/euskara

-http://www.a3n.tv/

mEntrada.asp

- http://www.rtve.es/tve/

- http://www.telecinco.es/



Uste dut nahikoa duzuela udan praktikatzeko. Ea datorren kurtsoan ikasten jarraitzen dugun. Animo eta ondo izan. •