MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
eta animalia gutxik lortu dute bertako tenperaturara eta ur eskasiara egokitzea.
ahala, desertuko hondar eta harrien artean pezozko eraikuntza txikiak
eta haimak ikusten hasi ginen. Hantxe garatzen da herri sahararraren bizimodua: ikastetxeak, osasun zentroak, ministeritzak... Herri antolatua da, eta bertakoek badakite egunen batean bere lurraldera itzuli eta bizilagunekin
etorkizuna bakean eraikiko dutela.
Sidhamdat Mohamed Lamin Suillem, lagunentzat, alegia denentzat, Sidi, Gazuniako Lanbide Eskolako zuzendaria da. Eskola horrek argi eta garbi erakusten digu nola jakin duten gobernu marokoarrak eragindako erbestera egokitzen alderdi guztietan.
Sidi, kontaiguzu nolakoa izan zen Gazuniako Lanbide Eskolaren hastapena. Noiz ireki zituen ateak eta zein bitartekorekin?
Beharrak bultzata hasitako proiektua da, ez da inoren gutizia izan. Automozioaren adarrean profesionalak prestatzeko beharra geneukan eta horregatik sortu zen ideia 1993-94an. Euskal Herriko ordezkaritza bat etorri zen hona eta haren laguntzarekin zonalde honetan Lanbide Eskola irekitzea erabaki zen, inguruneko produkzio zentroetatik hurbil baitago leku hau. 1994an diseinatu zen eta 1997 hasieran bukatu zen. Lehenengo promozioa 1997-98 ikasturtean atera zen 75
ikaslerekin eta geroztik eboluzioa ondokoa izan da: 1998-99an 83 ikasle, 1999-2000an 75, eta 2000-01ean eta 2001-02an 64. Materialen eskasia dela eta lehen ikasturtean prestakuntza teorikoa soilik jaso zuten eta praktikoa bigarren ikasturtean jaso dute.
Gainera, iaz informatika ikasketekin ere hasi ginen 15 ikaslerekin.
Gazuaniko Lanbide Eskolan 14 irakaslek egiten dute lan.
Ikasketak amaitu ostean, zein irteera dituzte ikasleek?
Gehienak, %80 inguru, euren jaioterrira itzultzen dira, euren Wylalletara, eta zentro publikoetan egiten dute lan. Gainontzeko %20a bere kabuz hasten da lanean eta auto pribatuen parkeko beharrei erantzuten die.
Ikasleak ilusioz ikusten al dituzue? Nolakoa da mekaniko nagusiekin duten harremana?
Praktikak egiten hasten direnean motibatuago ikusten ditugu eta ardura gehiagorekin aritzen dira. Nagusiekiko erlazioari dagokionez, munduko edozein lekutan gertatzen den gauza bera pasatzen dela uste dut; nagusiek praktika asko dute, baina teoria falta zaie, eta are gehiago gaur egun teknologiak daraman abiadura ikusita. Gazteei, aldiz, alderantzizkoa gertatzen zaie; teoria asko dute, baina praktika falta zaie. Hasieran bien arteko talka bat egon ohi da, baina aurrera egin ahala konturatzen dira esperientzia eta teoria trukatzea
onuragarria dela eta osagarriak direla.
Errealitate hori ulertzen ez duenak,
izan nagusia edo gaztea, bere lanbidean porrot egiteko arriskua dauka.
Ikusten al duzue gazteentzat interesgarria, eta aldi berean Saharako errepublikaren garapenerako garrantzitsua izan litekeen adar berririk?
Badago garrantzitsua den arlo bat: energia garbiak deiturikoa, hots, eguzki energia eta energia eolikoa.
Egungo egoeran ustia daitezkeen bitarteko asko dauzkagula uste dugu, eta gainera, etorkizuneko Saharako
Errepublika askerako esperientzia bezala balioko digute. Horrez gain, ez dute ekipamendu askorik eskatzen eta erakargarriak dira gure gazteentzat.
Aholkularitza beharko dugu instalazioan, ekipamenduan eta material didaktikoan. Euskal Herrian arlo horretan diharduten Lanbide Eskolen laguntza oso ongi hartua izango da, noski.
Sarritan joaten zara Euskal Herrira. Zer egiten duzu bisita horietan?
1995ean joan nintzen lehenengo aldiz eta oso lagun onak ditut orduz geroztik. Gure zentroari, eta niri bereziki, izugarri lagundu digute. Elgoibarko
BHIan kudeaketa ikastaro bat jaso nuen. Lagun ugari ditut Elgoibarko
BHIn, hainbat instituzio publikotan, enpresetan, eta noski, Gasteizko Lagunen Elkartean, zeina urteetako lankidetza jarraiaren adibide den.
Horixe da falta zaiguna, hain zuzen ere. Lanbide Heziketan ikusi ditudan esperientziek gure eskolako ekipamenduan eta funtzionamenduan pautak zehazteko balio izan didate. Beti laguntzeko prest zeuden irakasleak topatu ditut. Memento honetan Ikaslani eta Eusko Jaurlaritzari esker Lanbide Eskolekin lan egin dezakegu. Eta kolaborazio horrek jarraipena izango duela bermatu behar dugu.
Ez dugu ahaztu behar desertuaren erdian gaudela eta ezinezkoa zaigula lotura iraunkorrik gabe funtzionatzea. Profesionalen arteko trukea, birziklaia eta behar dugun material suntsigarria oinarrizko elementuak dira gure zentroaren etorkizunerako.
Bide batez, garrantzitsua iruditzen zaigu SAEDren (Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa) egoera politikoa eta etorkizuna aipatzea.
Guk, iraultza hasi zenetik, hasiera-hasieratik, oinarrizkoa eta eztabaida
ezina den premisa bat geureganatu genuen: herri honen etorkizuna geure lurraldean, Saharan, independentzia lortzean datzala.
Goiz edo berandu, dagoena dagoela, etortzen dena etortzen dela, egiten duena egiten duela, herri sahararra independentea izango da. Hala izango den uste osoa dugu, saharar guztiok odolean daramagun ustea da. Txikitzeko edo birrintzeko makina batean sartzen baldin bagaituzte ere, ura eta olioa bezala geldituko gara, banandu ezinak gara.
Denek ulertzen dute. Marraketxen eta mundu osoan bizi direnek dakite
Saharako Errepublikak dagokion lurraldea okupatuko duela eta bere gobernuak beste edozein gobernuk dituen eskubideekin eta betebeharrekin funtzionatuko duela.
Inork ez dezala beste ezer pentsatu eta bere burua engainatu. Independentzia da bide bakarra. Eskubideak ez dira ez eskatu ez ematen, eskubideak eduki egiten dira, eta herri sahararrak etorkizuna erabakitzen duen moduan eta lekuan antolatzeko eskubidea dauka.
Badakigu Euskal Herrian asko garela Timoren ondoren mende honetan independentzia lortuko duen bigarren herrialdea SAED izatea nahi dugunak.. Nola lagun diezazuekegu amets hori egi bihurtzen?
Euskal Herritik mota guztietako laguntza jaso dugu: politikoa, morala,
ekonomikoa... Beti egon zarete herri sahararraren ondoan. Funtsezkoa da laguntza horrek jarraitzea eta gizarte osoa inplikatzea.
Bisitatu gaituzuenok zuen esperientzia transmititu behar duzue eta euskal gizarteari esan behar diozue herri sahararra bere etorkizuna inolako esku sartzerik gabe erabakitzeko eskubidearen alde borrokan ari dela. Munduko herri guztiei dagokien eskubide horri autodeterminazio eskubidea deritzo. Esaiezue gure herriak izan nahi duena izango garela, gure herriak erabakitzen duena.
Hegazkinera igo ondoren berriro
pezozko etxeak eta haimak ikusi nituen, baina beste begi batzuekin. Orain badakit herri horrek independentea
izateko hartu duen erabakiak ez duela atzera bueltarik. Inoiz ere kanporatuak izan behar ez zuten herrialdeko kaleetan sartzen direnean, euren ondoan
egotea espero dut.
Eskerrik asko zuen abegitasunagatik Sidhmdat, Nino, Lamin, Dahman, Hmdeiti, Mustafá, Omar, Nafa eta eskuzabalik hartu gaituzuen guztioi.•