Teknologia berriak: "Arbel elektronikoaren" magia <br /> Guztion helmenean dagoen berrikuntza

2003-01-01
"Kultura berriak prestakuntzan exijitzen zituen baldintzak eta tresna teknologiko berriak hezkuntza inguruneetan izandako aplikazio masiboa kontuan izanik, LOGSEU-2005ek curriculum edukien erabateko berrikuntza eta antolamenduari eta didaktikari dagokionez ikastetxeetako aldaketa sakonen garapena adierazi zuen Europako Batasun osorako.
 
 
Gela guztiek zuten "arbel elektronikoa", proiekzio kanoi elektroniko batez osatutako sistema alegia, arbel zuri batean gainean bideora, TB antenara
eta Internetera konektatuta zegoen multimedia-ordenagailu batetik sortutako irudiak erreproduzitzen zituena. Bideo-kamera txiki bat ere bazuen (webcam), baita eskanerra eta inprimagailua ere. Azpiegitura horrekin (5.000 euro/gelako inbertsioa egitea eskatzen zuena), irakasleek eta ikasleek elkarrekin batera ikusi ahal izaten genituen bideo, telebista, disko optiko edo Interneteko web orrietako irudiak, testuak eta soinuak; dokumentuak eta argazkiak eskaneatu eta erakutsi ahal izaten genituen, eztabaidetan eta bideo-hitzaldietan parte hartu, informazio horietako edozein inprimatu edo grabatu eta abar.
Eskolak ez ziren lehengoak bezalakoak. "Azalpenezko" eskolak emateko joera handiagoa zuten irakasleek ere Interneten aurkitzen zituzten informazio eguneratuak aurkeztu ohi zituzten sarritan, grafiko eta irudi adierazgarri eta erakargarriekin, eta gainera landutako gaiekin zerikusia zuten web orriak bilatzera eta gelan iruzkintzera animatzen gintuzten. Irakasle "berritzaileenek" partaidetza maila handiko dinamikak antolatzen zituzten gelan, aurretik liburutegian eta "lan eremu autonomoetan" egindako lankidetzazko lanetan oinarrituta. Lan eremu horietan taldeentzako mahaiak eta Internetera konektatuta zeuden ordenagailuak genituen, ordutegi jakin batzuetan erabili ahal izaten genituenak "guardiako" irakasle-aholkulari taldearen laguntzarekin. Eta on-line kredituak ere egiten genituen, 12 urtetik aurrera curriculumean barne hartzen zirenak eta mundu guztiko erakunde homologatuek eskaintzen zituztenak.
Multimedia material horiek (prentsako gaurkotasunezko albisteak, ospe handiko erakundeen eta espezialisten web orriak...) sarritan gelan ikusi eta
iruzkintzen genituenez, eskolak motibagarriagoak izaten ziren eta gaurkotasunari lotuagoak, ondoren gure kasa orri horiek berak eskolako edo etxeko sarbide puntuetan arakatzera bultzatzen gintuzten galderez betetakoak. Azkenean, mundu erreala eta eskolako mundua bat eginda; irudien mundua eta hitzaren mundua!
Ikastetxe bakoitzak ordenagailu "zerbitzari" bat zuen, "eskolako intraneta" kudeatzen zuena. Horrela, ikasleek eta irakasleek posta elektronikoko helbide bana genuen baita diskoko espazio bat ere (disko birtuala), bertan gure web orriak kokatu ahal izateko
eta Internetera konektatutako edozein ordenagailutik atzitu ahal izaten genituen lan fitxategiak biltegiratzeko. 8 urte genituenetik guztiok genuen gure "web pertsonala", eta bertan gure zaletasunak aurkezteaz gain irakasleak on-line gainbegiratu ahal izaten zituen eskolako lan batzuk egiten genituen. Horrez gain, eskolako zerbitzariak "disko konpartituaren" espazioak ere eskaintzen zituen kurtso bakoitzeko, irakasgai bakoitzerako, eta eratzen ziren lan-taldeetarako, horrelakorik eskatuz gero. Horrela, lankidetzazko lanak errazago garatu ahal izaten ziren.
Bestalde, "ikastetxeko web-a" ezinbesteko tresna bihurtu zen gure eguneroko lanerako eta aldi berean mundura irekitako atari bat da, ikastetxea eta bertan burututako jarduera guztiak biltzen zituena: bertako azpiegitura fisikoak, ikastetxearen hezkuntza proiektua (IHP), antolamenduaren egitura, irakasleak, ikasleak, irakasgaien programak, prestakuntza materialez eta
orientazioez beteta zeuden irakasleen web orriak, asteko ordutegiak, jarduerak, ikasleen lan batzuk, eztabaida-foroak, gurasoentzako informazioak, gurasoekin izandako tutoretzak, tramite administratiboak eta abar". (Apuntes del futuro)

Proposamenaren esparrua
Nahiz eta batzuetan hezkuntzaren munduak beste sektore gehienek baino inmobilismorako joera handiagoa duelako topikoa azpimarratzen dugun, irakaskuntzan (baita kudeaketan, materialak garatzen, ikerlanean...)
eman ditudan 35 urteak gainbegiratzen ditudanean, hezkuntza maila guztietan, dagozkion eremu guztietan, aldaketa progresiboak eta sakonak (gizarteak eboluzionatu ahala) izan direla ziurtatu ahal izaten dut: materialetan
eta azpiegituretan, antolamendurako eta kudeaketarako formuletan, metodologia didaktikoetan, balio sisteman, curriculumaren helburu eta edukietan, ikasleen profiletan... eta Erreformarekin, hezkuntza sistemaren egitura orokorrean ere aldaketa sakonak
egin dira. Aldaketa horietara guztietara egokitzeko izugarrizko ahaleginak
egin behar izan dituzte irakasleek, sarritan egoera jakin batzuei aurre egin behar izan dietelako, horretarako berariazko prestakuntzarik eta beharrezko gutxieneko baliabiderik izan gabe, gainera.
Oraingo egoerari buruzko ikuspegi sinple baina errealistak agerian uzten du baldintza egokiak izanez gero (behar bezalako zuzendaritza, behar adina baliabide, ondo prestatuta eta motibatuta dauden irakasleak, planteamendu pedagogiko eguneratuak...) gauzak bide onetik doazela eta orokorrean prestakuntza ona eskaintzen dela; eta, aitzitik, zirkunstantzia horiek gabe, gauzak bide okerretik doaz. Bi muturren artean eskala bat ezar genezake eta ikastetxe guztiak kokatu. Neurri handiagoan edo txikiagoan, kalitatezko irakaskuntza
emateko ezinbesteko faktore horietako batzuk ez izateak eragozten digu askotan ikastetxe batzuei beste batzuetan garatzen diren "praktika egokiak" ezagutaraztea.
Hala, praktika egokiak hedatzeko ohiko zailtasunak alde batera utzita, eta sarrerako fikzioaren (?) ildotik, ondoren jarduerarako proposamen bat agertzen da ikastetxe guztietan aplika daitekeena . Berrikuntzaren hazi antzeko bat da, eta irakaskuntzaren metodologiak eta irakasteko eta ikasteko prozesuak nabarmen berritzea ahalbidetu, ikasleen eta irakasleen motibazioa areagotu, eta ikaskuntza esanguratsuak eta gaur egungo gizartearekin bat datozenak lortzeko bidea errazten du. Argumentuak oraindik amaitzekotan dagoen azterlan batek eskainitako datuetan oinarritzen dira. Hauxe da azterlanaren izenburua,"arbel elektronikoa hezkuntza testuinguruetan"(MARQUÉS,2OO2b), eta bertan ateratako behin-betiko ondorioak Kongresuan aurkeztu dira.

Proposamenak honela izena du: "arbel elektronikoa gela guztietan"
Ikastetxeetara eta Hezkuntza Administrazioetara zuzendutako jarduera-proposamena hauxe da: ikastetxeetan inbertsio-plan bat ezartzea, pixkanaka gela GUZTIAK "arbel elektronikoaz" hornitzen joateko aukera emango duena. Arbel elektronikoa sistema teknologiko bat da, Internetera konektatuta dagoen multimedia ordenagailu batez eta kanoi elektroniko batez osatua, gelako ageriko leku batean arbel
edo pantaila zuri baten gainean irudiak proiektatzeko.
Behingoz, aurrerago argumentatuko dudanez, geletan besterik gabe
baliabide teknologiko bat izateak
, irakasleentzako hasierako orientazio saio labur batekin batera irakasteko eta ikasteko prozesuak pixkanaka berritzera bultzatzen gaitu, irakasle GUZTIENGANA hedatzen den berrikuntza izanik . Zalantzarik gabe, araua justifikatzen duen salbuespenetako bat da; jakin baitakigu teknologiak berez hezkuntzan ez duela inolako berrikuntzarik bermatzen orokorrean.
Sistema osoak 5.000 euro/gelako balio du gutxi gorabehera, baina irakasleen eta ikasleen jardueretan eta jarreretan aldaketa positiboak bultzatzeko eta katalizatzeko duen ahalmen handia, azterlanaren lehenengo emaitzek adierazitakoarena arabera1 (MARQUÉS,2002b), nahikoa da inbertsioa justifikatzeko. Hona hemen arbel elektronikoan integratzen diren osagai nagusiak:
- Multimedia ordenagailu bat, DVD, bozgorailu eta mikrofonoarekin.
- Ordenagailuaren konexioa Internetera, abiadura handikoa (ADSL, klabea).
- Ordenagailuaren konexioa telebistako antena batera.
- Proiekzio kanoi elektronikoa,
ahal bada sabaian kokatua, eta urrutiko aginte batez pizten dena, "botoi gutxirekin" eta erabiltzen erraza (hain funtzionala ez den baina merkeagoa den alternatiba pantaila handiko bi monitore edo telebista izango lirateke, estrategikoki kokatuak ikasleek ahalik eta ondoen ikus ditzaten).
- Mahai gaineko eskaner bat.
- Koloretako tinta-injekziozko inprimagailu bat.
- Webcam txiki bat, tarteka bideo-hitzaldiak egiteko aukera emango duena, baita argazkiak, objektuak edo sekuentzia txikiak zuzenean proiektatzeko edo digitalizatzeko ere (gardenki-proiektorearen eta opaskopioaren ordezkoa izan daiteke).
- Magnetoskopio sinple bat, bideoen eta telebistako programen grabazioen erabilera didaktikoa ahalbidetuko duena.
- Arbel zuri bat edo pantaila bat. Arbel zuria bada hobeto, proiektatzen ari diren irudien eta testuen gainean oharrak idazteko aukera ematen duelako.
Alde handiarekin, sistemak duen
osagairik garestiena proiekziorako kanoi elektronikoa da. Hala eta guztiz ere, bere prezioa nabarmen murriztuko litzatekeela uste dugu Hezkuntza Administrazioek fabrikatzaileekin akordioak ezarriko balituzte, geletako premietara propio egokitutako modelo bat diseinatzeko.
Gaur egun, ikastetxe batzuetan dagoeneko gelak arbel elektronikoez hornitzeko hasitako prozesua geldoa denez, eta azpiegitura horiek erabiltzeko irakasleek egindako eskariak gero eta handiagoak direnez, kasu batzuetan sistemaren oinarrizko elementuak ezartzea erabaki da (ordenagailua, proiekziorako kanoia eta abar), alboko geletara eramateko "armairu mugikor" batzuetan sartuta. Hala ere, orain lantzen ari diren azterlanak eskainitako datuen arabera, hori ez da aukera egokia besteren artean arrazoi hauengatik: material batzuen hauskortasuna (bereziki proiekziorako kanoia), kableak luzatu eta konektatzeak eta deskonektatu eta biltzeak sortzen dituen arazoak, Interneterako konexio arazoak..., irakasleentzat azpiegitura horiek atezainari eskatu behar izateak edo bila joan behar izateak adierazten duen deserosotasuna...
Beraz, geletan instalazio finkoak
egitea gomendatzen da eta, gela guztiak sistema horretaz hornituta egon artean, ikasleak mugiaraztea irakasleari arbela elektronikoa erabiltzea oso komenigarria dela iruditzen zaionean; horretarako, aldizkako plangintza eta koordinazioa besterik ez da behar, baliabide honen aurrean interesa erakutsi duten irakasleen artean. Espazio libreak dituzten ikastetxeetan, espazio horietako bat arbel elektroniko batez horni dezakete baliabideen gela balitz bezala (librea eta guztien helmenean). Hori ezinezkoa bada, gela irakasle/kurtso bati esleituko zaio sistema hori etengabe erabiltzea aurreikusten duenean, baina beste irakasle batek arbela erabiltzeko puntualki eskatzen badu hark gela uzteko konpromisoa hartuz gero, ordea.

Irakasleen prestakuntza eta aholkularitza etengabea
Ezarritako helburuak lortzeko kontuan hartu behar den funtsezko alderdi bat, sistemak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu ahal izateko irakatsi
eta ikasteko prozesuak berritu eta hobetzeko tresna gisa, irakasleen prestakuntza egokia eta beren jardunaren hasierako segimendua dira.
Arbel elektronikoa erabiltzeko behar diren ezagutzak gutxienekoak izan arren, azpiegitura horiek ikastetxeetan ezartzen hasteko garaian komeni da irakasle guztiei prestakuntzarako saio bat eskaintzea ; saio horretan, sistemak eskaintzen dituen aukerak aipatuko dira (dokumentu hau baliagarria
izan daiteke sarrera gisa) eta web orri batzuen zerrenda biltzen duten liburuxkak banatuko dira, baita irakasgai bakoitzerako beste multimedia baliabide batzuk ere. Baliabideen zerrenda hori web orri batean ere barne hartuko da, bertatik irakasleek lotura edo esteka guztiak zuzenean atzitu ahal izateko
eta, nahi izanez gero, osatu egin dezakete aurkitzen dituzten beste web orri batzuen helbideekin. Jakina, horren guztiaren erakustaldi praktiko bat
egingo da gela batean, arbel elektroniko bat jarriz. Prestakuntza eta segimendurako bilera/mintegi batzuk egiten badira, bereziki lehenengo urtean, errazagoa izango da irakasleentzat irakaskuntzaren eszenatoki berri horretara egokitzea
eta Interneten aurkitu diren eta hezkuntzaren ikuspegitik balio handia duten edukiak elkarrekin banatzea, eta horrela sistemak eskaintzen dituen aukerei etekin handiagoa aterako zaie, aldaketa metodologikoa berekin ekarriz.

Hezkuntzaren eremuan eskaintzen dituen aukera batzuk
Arbel elektronikoa gelan ikusteak bakarrik lanerako modu berriak sorrarazten ditu, ikasleak ikastetxean bertan edo etxean Interneterako sarbidea izanez gero sendotzen joango direnak. Gaur egun, familia espainolen ia %30k du Interneterako konexioa etxean, eta ehuneko hori etengabe hazten ari da, gainera. Ikastetxean Intranet izateak, irakasleek eta ikasleek karpeta pertsonalizatu bat eduki ahal izateko eta bertan beren apunteak eta lanak biltegiratzeko (Word, Power Point...), areagotu egiten ditu arbel elektronikoaren aukerak , edozein unetan material horiek gelan aurkeztu edo erabilia ahal izango direlako (irudi asko edo bideoak biltzen dituztelako "handiak" izan arren), Internetera konektatu behar izanik gabe.
Irakasleak, bereziki hasiera batean orientazioa eta dagokien irakasgairako web orri interesgarrien gida jaso badute, azkar hasiko dira sistema ezagutzen eta didaktikoki erabiltzen. Ikasleak oso pozik eta parte hartzeko gogoarekin
agertuko dira hasieratik. Izan ere, eskola, ikaskuntzak eta ezagutzen eraikuntza (azkenean) guztien partaidetzarekin egingo dira.Orain hori guztia errazagoa da guztiontzat.
Informazioaren eta teknologia berrien (batik bat Internet) gizarte honek "irakaskuntzaren paradigma" berri baterantz garamatzala ikusita (ikus, adibidez http://dewey.uab.es/pmarques/nparadig.htm ), arbel elektronikoa bere tresna nagusietako bat da.
Gelan arbel elektronikoa erabili eta aprobetxatzeko aukera didaktikoak
anitzak izan arren, oinarrizko lau erabilera identifika ditzakegu:
- Irakasleen erabilera : irakasleek ikasleei emandako azalpenak eskaintzen dituzten web orrien proiekzioetan oinarritu ditzakete: irudiak, eskemak, bideoak, ikuspuntuak, prentsa digitaleko albisteak, erakunde eta enpresen aurkezpenak... Eta, jakina, bideoak, CD euskarrian dauden materialak edota telebistako programak ere proiektatu ditzakete.
- Ikasleen erabilera : ikasleek, gelan landuko diren hurrengo gaiei buruz
irakasleak emandako informazioa jaso ondoren, beren kasa bilatu ahal izango dituzte web orriak eta gaiekin zerikusia duten bestelako baliabideak, eta
ikaskideei aurkeztu ahal izango dizkiete, irakasleak horrelakorik eskatzen duenean.
Horren bidez, Interneten informazioa bilatzeaz gain eta informazio hori guztia irakurri, ulertu eta baloratzeaz gain, ikasleek web orri horien edukia eta lantzen ari diren gairako duen interesa ikaskideei azaltzeko aukera izango dute. Irakaslearen zeregina entzutea izango da, edo hala badagokio ikasleen azalpenak zuzentzea edo osatzea.
- Irakasleek eta ikasleek batera egindako erabilera : adibidez, aldez aurretik prestatu den eztabaida baten testuinguruan, horretarako irakasleek eta
ikasleek Interneten datuak bilatu dituztelarik, beren argumentuak justifikatzeko.
- Ordenagailuaren txokoa : sistema informatikoa (ordenagailua, inprimagailua, eskanerra eta abar), gelako leku zehatz batean kokatua, informazio iturri gisa eta komunikatzeko bide gisa
erabili ahal izango dute ikasleek
eta irakasleek behar duten guztietan. Kasu batzuetan dokumenturen bat lantzeko ere erabili ahal izango da, baita
irudiak digitalizatzeko, inprimatzeko eta abar ere. Kasu jakin batzuetan ikasle-taldeek programa didaktikoekin lan egiteko erabili ahal izango dute.
Eskura duten informazioa irakasleek disko gogorrean jarri dutena izango da, baita gelako liburutegiko CDak (beharrezkoa izanez gero ikastetxeko liburutegian ere maileguan eska daitezke) eta, noski, Interneterako sarbidea ere.
Hortik aurrera aukerak amaigabeak dira, eta guztiak erakargarriak bai irakasleentzat bai ikasleentzat. Adibidez, lehen hezkuntzako etapan eta DBHko
irakasgai batzuetan, prentsa elektronikoak eskaintzen dizkigun albisteak gainbegiratuz has dezakegu egunero eskola, eta ondoren ikasleekin batera gertatzen dena iruzkindu, galderei
erantzun, beste egunkari batzuk zer dioten ikusi, Interneten informazioa zabaldu, gatazken sorburuak bilatu, eztabaidatu, erreferentziazko balio sistemari buruz iritziak eman... Ez al da balio handikoa hezkuntzaren ikuspegitik? Ez al da motibagarria ikasleentzat, gaiak ondo aukeratuz gero edo haiei aukeratzen utziz gero? Ez al dugu jarduerarekin gozatuko, kontuan izanik gertatzen denari buruz "egunean
egoteko" aukera emango digula gainera?
Baina oraindik ere gehiago aprobetxatu dezakegu gero eta hedatuagoa den teknologia hau. Albisteak egunero aurkeztuko dituzten ikasleekin egunero talde desberdin bat eratzea erabaki dezakegu, Interneten agertzen diren goizeko albistegietan eta prentsako titularretan oinarrituta. Orain, gure zeregina gainbegiratzea, eztabaida bultzatzea, orientatzea... izango da, eta azkenean gure ustez nabarmentzea komeni den albisteen gainbegiraketa lana
osatzea. Zein urruti geratu den ikasleak betiko gai berei buruz betiko eskola magistralen hartzaile pasibo hutsa zireneko garai hura!
Beste adibide bat, orain aniztasunaren tratamenduari buruz. Gogora ekar dezagun irakasle guztiek web orrien gida antzeko liburuxka bat jaso dutela dagokien irakasgaia emateko. Informazio horrekin, eta irakasle bakoitza nabigazio orduak metatu ahala ezagutzen joango den baliabideekin, gaiak arbel elektronikoa erabiliz aurkeztean gaurkotasunari buruzko adibide eta
erreferentzia ugari erabil ditzake. Multimedia baliabide horien aniztasunak,
ikasleen motibazioa piztu eta arreta mantentzeaz gain, guztien interesekin bat etortzeko aukera emango digu.
Gainera, informazioa eta autozuzenketa ariketak eskaintzen dituzten web orriak erakutsi ahal izango ditugu, ikasle jakin batzuei kontsultatzea
iradokiz, eduki batzuk zabaldu edo
errepasatu ditzaten. Helmenean ditugun baliabideen ugaritasunak erraztu egiten du (azkenean!) aniztasunaren tratamendua eta ikasleen ikaskuntzak ezagutzaren eraikuntza pertsonalerantz hobeto bideratzeko aukera ematen digu.

Arrakastaren arrazoiak: arbel elektronikoaren magia
Arbel elektronikoaren magia irakasle guztiek oso gogoko dutelako sortzen da. Pixkanaka, eskaintzen dituen aukera ugariak ezagutzen hasten dira eta aldi berean irakaskuntzarako metodologia berriak probatzen; horregatik neurri handiagoan edo txikiagoan, BETI berritzen dira irakasteko eta ikasteko prozesuak . Hona hemen arrakasta horren
arrazoiak:
- Arbel elektronikoa oso erraza da erabiltzen Berehala ikasten da hasteko beharrezkoa den guztia . Gaur egun nork ez daki nabigatzen? Gaur egun nork ez du nabigatzen ikasi nahi? Nork ez du ordubete baino denbora gutxiagoan nabigatzen ikasten?
- Berehala hel gaitezke informaziora . Ez da beharrezkoa materialak prestatzen denbora gehiegirik ematea. Nahikoa da material horiek Interneten daudela jakitea. Eta eskolaren aurretik kontsultatzen badira, gustukoa eta aberasgarria izan ohi da material horiek gainbegiratzea.
- Teknologia garbia da eta ez du arazorik sorrarazten . Beharrezkoa izanez gero teknologia hori gabe ere lan egin dezakegu, hau da, behin edo behin sistema ez badabil edo Internetek arazoak ematen baditu. Eskola arbel elektronikorik gabe ere eman daiteke besterik gabe, lehen egiten zen bezala.
Hain sinplea eta segurua den sistema teknologiko horren aurrean, informatikako gelara joatea askoz ere konplikatuagoa eta estresagarriagoa da informatikako ezagutza handirik ez duten irakasleentzat. Ugariak izan daitezke saioan zehar gerta daitezkeen gorabeherak: ondo funtzionatzen ez duten ordenagailuak, birusak, bat-batean ez dabiltzan programak, konfigurazio
arazoak, askatzen den kableren bat, "informatikaz asko dakien" ikasleren baten bromak eta abar.
- Ikasleen arreta eta motibazioa handiagoak dira eta interes handiagoa erakusten dute irakasgaiaren aurrean. Eskolan diziplina eta lan giroa mantentzea zaila gertatzen den inguruneetan ere gatazka gutxiago sortzen da. Ikasleak erosoago sentitzen dira telebistaren ikus-entzunezko munduaren aurrean daudenean, beren bideo-jokoekin kontzentratuta edo Internetetik era ludiko batean nabigatzen. Eskolan lantzen diren gaiak gehiago hurbiltzen dira aurretik izan dituzten esperientzietara. Errazagoa zaie berria dena lehendik dakitenarekin lotzen Ikaskuntza esanguratsuagoak egin ditzakete .
- Ikasleek zeregin aktiboagoa dute eskolako jardueretan. Askoz ere gehiago parte hartzen dute, autonomia gehiago dute, baita aukera gehiago ere gaur egungo gizartean hain garrantzitsuak dire gaitasunak garatzeko , adibidez: informazioa bilatu, baloratu eta aukeratzea, lankidetzazko lanak egitea, beren argumentuak argi eta garbi aurkeztea eta abar.
- Irakaslee autoestimazio profesionala handitu egiten da : eraginkortasunez erabiltzen dituzte teknologia aurreratuak, hobetu egin dute irakaskuntza lana, hobeto prestatzen dituzte ikasleak... Denborak aurrera egin ahala, aukera metodologiko berriak ezagutzen dituzte baita aplika daitezkeen baliabide berriak bezain ugariak ere (batez ere Interneten).
Etengabe ikasten dituzte gauza berriak , web orriak bisitatuz eta eskolan
iruzkinduz. Gogoko dituzte eta dibertigarria iruditzen zaie. Dagoeneko amaitu da monotonia ikasleentzat baita irakasle batzuentzat ere.
Arbelel ektronikoak berritzeko,
ikasleak motibatzeko, ikaskuntza
esanguratsuagoak sustatzeko, ikasleen aniztasunari erantzun ahal izateko... eskaintzen dituen aukerak amaigabeak dira. Zenbait kasutan, irakasleek ahalegin osagarri handiak egin beharko dituzte (gardenkiak egitea, apunteak, material didaktiko interaktiboak), baina orokorrean arbel elektronikoa erabiltzen ez dute denbora gehiago eman beharko beren lanean. Sagua ukituz besterik gabe, Interneteko liburutegi
unibertsala eskura izango baitugu eskolan. Ez al zaizue errealitate bihurtutako ametsa iruditzen?
"... Eta irakasleek Internet integratu zuten beren irakaskuntza lanean, eskolan horretarako azpiegitura egokia eskueran zituztelako ,Interneten edukiak eta aukerak ezagutzen zituztelako (etxean ere erabiltzen zuten komunikatzeko eta informazio desberdina eta beren irakasgaiari buruzkoa bilatzeko) eta hori egin beharra zegoel uste zutelako ... denboren dinamika". (Apuntes del futuro).

BIBLIOGRAFIA
- AREA, Manuel: Educar en la sociedad de la información, Declée de Brouwer, Bilbo, 2001.
- CABERO, Julio (argitaratzailea): Nuevas tecnologías aplicadas a la educación, Síntesis, Bartzelona, 2000.
- DE PABLOS, Juan: "Nuevas tecnologías, educación y entretenimiento" in Comunicación y Pedagogía, 172 (2001), 25-31.
- FERRÉS, Joan; MARQUÉS, Pere (Koord.): Comunicación
Educativa y Nuevas Tecnologías, Praxis, Bartzelona, (1996-..).
- GALLEGO, D.; ALONSO, C. : El ordenador como recurso didáctico, UNED, Madril, 1999.
- MAJÓ, Joan; MARQUÉS, Pere: La revolución educativa en la era Internet, CissPraxix, Bartzelona, 2000.
- MARQUÉS GRAELLS, Pere: "Usos educativos de Internet: ¿la revolución de la enseñanza?" in Comunicación y Pedagogía, 154 (1998), 37-44.
- MARQUÉS GRAELLS, Pere: Hezkuntzako teknologiari buruzko web orria: http://dewey.uab.es/pmarques kontsulta (2002/4/15), (2002a).
- MARQUÉS GRAELLS, Pere: "La pizarra electrónica en los contextos educativos" (oraindik egiten ari diren ikerlana), http://dewey.uab.es/pmarques/pizarra.htm kontsulta (2002/4/15), (2002b).
- REPARAZ, Charo; SOBRINO, Ángel; MIR, José Ignacio: Integración curricular de las NNTT, Ariel, Bartzelona, 2000.
- SANCHO GIL, Joana Mª : "Educación en la era de la información" in Cuadernos de Pedagogía, 253 (1996), Bartzelona.
- SANCHO, Joana Mª et al.: Apoyos digitales para repensar la
educación especial, Octaedro, Bartzelona, 2001.