Dibortzioa eta eskola: banaketa kasuetan, jokatzeko irizpideak
:: Banaketak sortzen dituen aldaketak mingarriak dira helduentzat, eta are larriagoak seme-alabentzat. Haur baten bizitzan oso zati garrantzitsua da bi edo hiru urteko ezegonkortasuna eta larrimina, batez ere txikia denean.
Dibortzioak haurrengan eragiten duen inpaktuan garrantzia duena ez da soilik adina; zoriontasunik ezak, ziurgabetasunak eta egonkortasun emozionalik ezak ondorio larriak, eta askotan atzeraezinak, ekar ditzakete haurren osasun fisikoan eta psikikoan. Banaketak familia egitura aldatu egiten du, haurrak gurasoetako batekin gelditzen baitira elkarbizitzen. Orokorrean, haurraren sozializazio prozesuak errazten dituen oreka hori galtzen denean, arrisku bat sortzen da: banaketa prozesuak modu egokian ez burutzea. Banatutako gurasoen seme-alabei gehiago kostatzen zaie egoera itzulezina dela onartzea aita edo ama hil zaien haurrei baino. Adiskidetzearen fantasiak sortzen dira haurren psikearen sakonean, eta sarritan ez dira desagertzen eurak gurasoengandik bereizi eta etxetik alde egiten duten arte. Gaizki eramandako banaketa baten ondorioak, askotan zera bihurtzen dira: delinkuentzia jokabideak, jokamolde desbideratuak, ikasteko zailtasuna, gehiegizko sentsibilitatea, edota senideekiko eta orokorrean bere inguru guztiarekiko harreman txarrak. Bestalde, haur eta nerabe askok banaketaren aurrean izaten duten erreakzioa “estresdun haurrak” gisa izendatu da. Egoera horrek nahi ez diren portaerak sortzen ditu. Nerabezaroan, nerabeak guraso baten aurka jar daitezke aurrez aurre. Bata zoritxarreko ikusten dutela esanez, bestearen alde jartzen dira. Guraso lerrokatzearen sindromea oso ohikoa da gaizki eramandako banaketetan, eta seme-alabengan izan ditzakeen ondorioak oso larriak dira. Banaketak familia egituraren kolapsoa dakar, eta haurrak bakarrik eta beldurtuta sentitzen dira. Une horretan garrantzitsua da profesional egoki baten esku-hartzea. Eskolatik, profesionalek orientatu eta lagundu egin dezakete ikasleon adierazpen ezkorrei aurrea hartzen, gatazka horiei aurre egiteko baliabide egokiak hartuz gero. Haur hauek besteengandik desberdinak dira, baina horrek ez du esan nahi beste kategoria batean sartu behar direnik, baizik eta banaketaren ondorioz bizitu duten esperientzia kontuan hartu behar dela. Beste behin ere, eskolako profesionalek erronka handi bat dute, familia arazoen eta dibortzioen aurrean babesa eman ahal izateko. Horregatik, proposamen honek hordagoa botatzen die eskola erakundeei, beren ikasmaila guztietan haur zein nerabe hauen sozializazio prozesuan lagun eta indar dezaten, betiere kontuan izanda ikasleok, gurasoen banaketa dela medio, familia haustearen esperientzia bizitzen ari direla edo bizi izan dutela. Banaketa egoeran dauden aitei eta amei eman behar zaien informazioari dagokionez, irakasleek, zuzendariek eta eskolako gainerako kideek badute erantzukizun profesionala, eta gai hori ere landuko da ikastaroan.Helburuak
Ikastaro honetan zera lortu nahi da: - Esku hartzeko irizpide argiak eta zehatzak definitu, eskolak positiboki parte har dezan banaketa gatazkatsuetan. - Eskolentzat gai honen bueltan dagoen araudia ezagutu. - Tutoreek eta irakasleek bizitzen dituzten egoera arruntenetarako, ekintza protokolo baten oinarriak planteatu, garatu eta definitu. - Dibortzio gatazkatsuetan tutoreen eta irakasleen erantzukizunari eta inplikazioari mugak jarri. Metodologia Horretarako erabiliko den metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango da. Gutxieneko alderdi teorikoak ikusiko dira, eta gero hainbat kasu planteatuko dira aztertzeko. Diziplinarteko ikuspegia erabiliko da; hots, alderdi psikologikoa, juridikoa eta soziala aztertuko dira.:: Banaketak sortzen dituen aldaketak mingarriak dira helduentzat, eta are larriagoak seme-alabentzat. Haur baten bizitzan oso zati garrantzitsua da bi edo hiru urteko ezegonkortasuna eta larrimina, batez ere txikia denean. Dibortzioak haurrengan eragiten duen inpaktuan garrantzia duena ez da soilik adina; zoriontasunik ezak, ziurgabetasunak eta egonkortasun emozionalik ezak ondorio larriak, eta askotan atzeraezinak, ekar ditzakete haurren osasun fisikoan eta psikikoan. Banaketak familia egitura aldatu egiten du, haurrak gurasoetako batekin gelditzen baitira elkarbizitzen. Orokorrean, haurraren sozializazio prozesuak errazten dituen oreka hori galtzen denean, arrisku bat sortzen da: banaketa prozesuak modu egokian ez burutzea. Banatutako gurasoen seme-alabei gehiago kostatzen zaie egoera itzulezina dela onartzea aita edo ama hil zaien haurrei baino. Adiskidetzearen fantasiak sortzen dira haurren psikearen sakonean, eta sarritan ez dira desagertzen eurak gurasoengandik bereizi eta etxetik alde egiten duten arte. Gaizki eramandako banaketa baten ondorioak, askotan zera bihurtzen dira: delinkuentzia jokabideak, jokamolde desbideratuak, ikasteko zailtasuna, gehiegizko sentsibilitatea, edota senideekiko eta orokorrean bere inguru guztiarekiko harreman txarrak. Bestalde, haur eta nerabe askok banaketaren aurrean izaten duten erreakzioa “estresdun haurrak” gisa izendatu da. Egoera horrek nahi ez diren portaerak sortzen ditu. Nerabezaroan, nerabeak guraso baten aurka jar daitezke aurrez aurre. Bata zoritxarreko ikusten dutela esanez, bestearen alde jartzen dira. Guraso lerrokatzearen sindromea oso ohikoa da gaizki eramandako banaketetan, eta seme-alabengan izan ditzakeen ondorioak oso larriak dira. Banaketak familia egituraren kolapsoa dakar, eta haurrak bakarrik eta beldurtuta sentitzen dira. Une horretan garrantzitsua da profesional egoki baten esku-hartzea. Eskolatik, profesionalek orientatu eta lagundu egin dezakete ikasleon adierazpen ezkorrei aurrea hartzen, gatazka horiei aurre egiteko baliabide egokiak hartuz gero. Haur hauek besteengandik desberdinak dira, baina horrek ez du esan nahi beste kategoria batean sartu behar direnik, baizik eta banaketaren ondorioz bizitu duten esperientzia kontuan hartu behar dela. Beste behin ere, eskolako profesionalek erronka handi bat dute, familia arazoen eta dibortzioen aurrean babesa eman ahal izateko. Horregatik, proposamen honek hordagoa botatzen die eskola erakundeei, beren ikasmaila guztietan haur zein nerabe hauen sozializazio prozesuan lagun eta indar dezaten, betiere kontuan izanda ikasleok, gurasoen banaketa dela medio, familia haustearen esperientzia bizitzen ari direla edo bizi izan dutela. Banaketa egoeran dauden aitei eta amei eman behar zaien informazioari dagokionez, irakasleek, zuzendariek eta eskolako gainerako kideek badute erantzukizun profesionala, eta gai hori ere landuko da ikastaroan.Helburuak
Ikastaro honetan zera lortu nahi da: - Esku hartzeko irizpide argiak eta zehatzak definitu, eskolak positiboki parte har dezan banaketa gatazkatsuetan. - Eskolentzat gai honen bueltan dagoen araudia ezagutu. - Tutoreek eta irakasleek bizitzen dituzten egoera arruntenetarako, ekintza protokolo baten oinarriak planteatu, garatu eta definitu. - Dibortzio gatazkatsuetan tutoreen eta irakasleen erantzukizunari eta inplikazioari mugak jarri. Metodologia Horretarako erabiliko den metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango da. Gutxieneko alderdi teorikoak ikusiko dira, eta gero hainbat kasu planteatuko dira aztertzeko. Diziplinarteko ikuspegia erabiliko da; hots, alderdi psikologikoa, juridikoa eta soziala aztertuko dira.