Musikoterapia:musikadunak, musikazaleak eta musikagileak garenontzat

2006-07-01
 
 

Pilulak baino CD sendagarri bat erostean ote datza kontu hau? Edo agian elkarrekin soinu egiterakoan sortzen den erresonantzia emozionala ote dugu botika berria? Erantzuna, maisu-andereño, musikari edo azken melodia eranskorraren txistuzale sutsu hori, erantzuna –Bob Dylan-ek zioskunez- haizeak daroa.

Baina haizeen orraziatik ez oso urrun, ikastaro praktiko honetan, hain zuzen ere, abagune aparta izango duzu gure soinuak komunikatu egiten duela konturatzeko: ea, jakingo al zenuke zure giltzak soinuz soilik begiak itxita ezagutzen? Eta atea nola itxi duen eta bere urratsen arabera, nor sartu berri den etxean? Era berean, soinu-giro hutsez antzemango al zenituzke lekuak, egoerak, pertsonak…?
Musikoterapiak dioskunez, hizkuntza emozionala dugu musika, hots, gure psikismoaren partitura.
Eta partituraz ari garelarik, honatx ikastaroaren gps-a:

Bat-batekotasuna landuz

- Sormen soinu magmak: aulkiz, kaxez, eztarriz, musika tresnez...
- Sormen oihartzunak.
- Sormen melodiak: plakaz eta kanikaz, txirulaz, txistuz...
Entzumena landuz
- Entzumen kinetikoa: tai-txia, tangoa, baltsa, rocka...
- Entzumen tonikoa: besarkaterapia, masaje musikalak...
- Entzumen bibroakustikoa: giza txalaparta, dutxa fonikoak, akorde besarkadak...
- Entzumen akustikoa: hots paisaiak, bidaia musikalak, bereizketa tinbriko eta tonalak...

Erritmoa landuz

- Gorputz perkusioa: matematika polirritmikoa, desfaseak, elipsiak...
- Zapatarritmia mayumana.
- Mahairritmiatik danborretara.

Ahotsa landuz

- Arnasketa-proiekzio teknikak.
- Fonazio-entonazio teknikak.
- Jolas prosodikoak: izen amildegia, puxikaz...

Partitura landuz

- Drama partiturak: filmetako soinu bandak.
- Ikono partiturak: somatogramak, collagefoniak.
- Notazio partiturak: ostinatoak mekano eran, erritmogramak mila tinbrez.
- Pentagrama lurrean, horman, velcroz eta velledan.
- Melodia eta harmonia Boomhackers tutuz.