Musika Hezkuntza Berezian

2006-07-01
 
 

Ikastaro honetan, lortu nahi dena zera da: Hezkuntza Berezian esku-hartze musikalaren ikuspegi orokorra eta objektiboa eskaintzea. Horretarako, hainbat lurraldetako hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonengan txertatutako metodologiak hartuko dira kontuan.

Ondoren, hiru testuinguru aztertu nahi ditugu, beraien ezaugarriak desberdinduz: ezaugarri pedagogikoa, didaktikoa eta kokapen fisikoa. Horrela, lehenik eta behin, eskolan aplikatzen diren errekurtso musikalen proposamenak aztertuko dira. Horretarako, Euskal Herriko eta Espainiako eskoletako adin desberdinetako ikasleen musika saioak erakutsiko dira.
Bestalde, musika eskoletan hamar urtetan izandako esperientzia aztertuko da. Bertan, Down sindromea, buru atzerapena, garun paralisia eta autismoa duten pertsonen garapena aztertuko da, alderdi hauek zehaztuz: entzumena, psikolinguistika, tonuen bereizketa, erritmoa eta instrumentua jotzeko gaitasunak.
Azkenik, beste lurralde batzuetako esperientzia anitzak testuinguru eta egoera konkretu batzuetan aztertzeko aukera izango dugu.
Hezkuntza Bereziko ikasle eta irakasleentzat, musikako ikasle eta irakasleentzat eta musika eskolako irakasleentzat bideratutako ikastaroa da honako hau.
Edukiei dagokienez, puntu hauek landuko dira:
- Egungo egoera ezagutzea eta aztertzea: esperientziak, ikerketak...
- Munduan eskaintzen ari diren proposamen metodologikoak ezagutzea.
- Esku-hartzearen helburuak finkatzea: orokorrak eta musikalak.
- Musika esku-hartzearen ezaugarriak, baldintzak eta perspektibak identifikatzea.
- Irakasleen eta ikasleen gaitasunen inguruan eztabaidatzea.
- Musikaren eta beste arloen arteko loturak aurkitu eta aztertzea:
o Arlo psikolinguistikoa
o Entzumen garapena
o Soinuaren ezaugarriak, tonuen eta erritmoen bereizketa
o Motrizitate fina eta interpretazioa: instrumentu bat jotzeko

Erabiliko dugun metodologia praktikoa izango da. Edukiak eta proposamenak eskaintzeko bideoa erabiliko dugu euskarri nagusi moduan. Horregatik, behaketaren prestakuntza, eta gaur egunean gauzatzen ari diren hainbat esperientzien berri azaltzeko eta aztertzeko aukera izango dugu.

Bestalde, eztabaida, oharpen eta gogoeta-jolas dinamika bultzatu nahi dugu, beraz, era aktiboan oinarritutako saioak izango dira.