Photoshop:irudiak hobetzeko eta egokitzekoprograma osatuenetakoa da

2006-07-01
 
 

Photoshop eguneroko irudiak hobetzeko eta egokitzeko erabil dezakegun programa osatuenetakoa da.

Teknologia Berrien erabilerak hainbat tresna digitalen ezagutza eta menperatze maila egoki bat exijitzeaz gain, software (programa) egoki bat ezagutzera ere behartzen gaitu.
Horretarako aukeratutako programa Photoshop izango da.
Irudia tratatzeko programa profesional baten aurrean egon arren, era erraz eta azkarrean soluzio izugarriak ematen dizkigu ikastetxeko eguneroko lanetarako.
Ikastaro honetan Photoshopek dituen oinarrizko aukerak ikusi eta landuko ditugu.
Horretarako, Photoshop programa ardatz hartuta, ikastaro honetan zera ikasiko dugu:
- Sarrera: lan tokia ezagutu
- Irudiaren erresoluzioa eta neurria (inprimatu, weberako edo aurkezpen baterako)
- Esploratzailea
- Paleta nagusienak ezagutu
- “Erremintak” ezagutu
. Pintzela, “makil magikoa”, “klonatzeko tanpoia”, selekzio erak, lazoak...
- Artxibo motak: psd, jpg, gif, bmp (ezaugarriak)
- Kapak: erabilera eta aukerak
- Testua landu
- Kolorearen tratamendua: distira, kontrastea, kurbak, zuzenketak...
- Filtroen erabilera
- “Akzioak”

Ariketa praktikoak

- Eskaneatu (erresoluzio egokiak)
- Irudi baten pisua aldatu (weberako egokitu)
- Irudi bati fondoa kendu
- Irudi desberdinekin muntaiak egin
- Web galeriak egin
- Argazki zahar bat berritu
- Begi gorriak zuzendu
- Kartelak eta iragarkiak egin
- Argazki bat hobetu: kolorea, argitasuna, enfokea...
- Pertsona baten azalaren itxura gaztetu
- Txuri-beltzeko irudi bat koloreztatu
- Argazki baten tonu desberdinak lortu: sepia...
- Tutorial desberdinak ezagutu:
. Estilo desberdineko testua sortu: suaren itxura duten letrak, urrezkoak, kristalezkoak, izotza itxurakoak...
. Irudiak deformatu
. Pergaminoak egin
. Testura desbedinak sortu
. Eztanda bat sortu
. Tximista bat sortu
- Photoshopi buruz Interneten dauden hainbat helbide ezagutu (trukoak, efektuak, tutorialak, foroak...)