FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida

2003-12-01
 
 
Eztabaidaren aurkezpena

Lehenbizi egungo eskola denaren balantzea egingo litzateke 1989ko Orientazio Legetik abiatuta, ondoren datozen 10-15 urtetarako izango diren balizko ildo nagusiak erabaki ahal izateko.



Eztabaidaren antolaketa

2003ko azaroaren 17tik 2004ko urtarrilaren 17ra bilera irekiak antolatuko dira, bai azpi departamenduen esparruan, bai ikastetxeetan eta irakaskuntzaren lehenengo mailako zirkunskripzioetan.

Eztabaidagune horietara ahalik eta pertsona gehien erakartzea da xedea. Ez dago, beraz, hezkuntza sistemari soilik legokion barruko eztabaidarik, ezta sistemaren eragileei erreserbatutakorik ere.



Eztabaidaren aroak

Hiru fase izango ditu proiektuak:

* Eztabaida publikoa

* Orientazio Lege baten proiektua

* Parlamentuko aurkezpena



Batzordeak

Eskolaren etorkizunerako eztabaidaren batzordeak bi helburu ditu: alde batetik, 2003ko neguko eztabaida nazionala bultzatzea eta laburbiltzea 2004ko martxorako, eta bestetik datozen 15 urtetarako hezkuntza sistemaren garapen ildoak jasoko dituen txostena egitea 2004ko irailerako.



Lau konpromiso eztabaidarako

1.- Eztabaida bat ekintzarako

Errepublikako presidenteak eta Lehen Ministroak hala nahita, eztabaida diagnostiko bateratu batera bideratutako da biharko eskola eraikitze aldera. Horren emaitza Gobernuak 2004aren amaierarako Parlamentura eramango duen lege proiektuan burutuko da, hala nola neurri zehatz batzuetan.



2.-Denekin eta denentzako eztabaida

Denak, hiritar, guraso, ikasle, hezkuntza nazionaleko langileria oro, iritzia ematera gonbidatzen dira:

* Herrietan antolatuko diren bileretako batera joanez edota gaurtik 2004ko otsaila bitartean eskoletan izango direnetara.

* Edo bestela 2004ko iraila bitartean web gunean ekarpenak eginez eta eztabaidetan parte hartuz.



3.-Eztabaidaren gardentasuna

Eztabaida eta ekarpen guztien laburpenak web gunean emango dira argitara, edozeinek izango duelarik haiek ezagutzeko modua.



4.- Batzorde independentea

Eskolaren etorkizunerako eztabaida nazionalaren batzordea Ikerketa, Gazteria eta Hezkuntza Nazionaleko Ministeritzak bultzatu du, baina independenteki burutuko du bere egitekoa.



Gogoetabaideak

Eskolaren inguruan antolatzen diren bilera publikoek etorkizuneko gogoeta bat egitera gonbidatzen du:

* Zer-nolako eskola nahi dugu datozen 15 urtetarako, eta nola erdietsi hori?

Eztabaida erraztu eta elikatzeko, batzordeak parte-hartzaile guztiei gai batzuen zerrenda proposatzen die, gogoeta beharrezkoa baita posible eta komenigarri diren garapen ildoak definitzeko. Gai denak eztabaidatzea ezinezkoa denez derrigorrezko epe mugatu horretan, eztabaiden antolatzaileek eta dinamizatzaileek 22 gai horietako batzuk aukeratuko dituzte bileretan. Galdera horiek eztabaida nazionalari ekiteko 22 era desberdin eskaintzen dituzte:



1.- Zein dira eskola errepublikarraren balioak eta zer egin gizarteak onar/beregana ditzan?

2.- Zein izan beharko luke eskolaren eginkizunak Europan eta datozen hamarkadetarako?

3.- Zein berdintasunetara jo beharko luke eskolak?

4.- Beharrezkoa al da gazteentzako eta helduentzako hezkuntza banatzea eta lehentasuna ematea lan munduari?

5.- Zer ezagupenezko, gaitasunezko eta jokabidezko arau menderatu beharko lituzkete ikasleek derrigorrezko hezkuntzaren maila bakoitzaren amaieran?

6.- Nola egokitu beharko litzateke eskola ikasleen aniztasunera?

7.- Nola hobetu Lanbide Heziketaren ezagutza eta antolaketa?

8.- Nola motibatu eta lan eginarazi ikasleei era eraginkorrean ?

9.- Zein behar dira izan ikasleen ebaluazioen, noten eta azterketen funtzioak eta ereduak?

10.- Nola antolatu eta hobetu ikasleen orientabidea?

11.- Nola prestatu eta antolatu goi mailako ikasketetarako sarrera?

12.- Nola lagun dezakete gurasoek eta eskolaz kanpoko eragileek ikasleek eskolan arrakasta izan dezaten?

13.- Nola jokatu zailtasun handiko ikasleekin?

14.- Nola eskolatu urritasun handiak edo gaixotasun larriak dituzten ikasleak?

15.- Nola jardun eraginkorki indarkeriaren eta bortxakerien aurka?

16.- Nolako harremana beharko litzateke hezkuntza komunitateko kideen artean, bereziki, gurasoen eta irakasleen artean, eta irakasleen eta ikasleen artean?

17.- Nola hobetu ikasleen eskolako bizi kalitatea?

18.- Hezkuntzaren esparruan, nola definitu eta banatu estatuaren eta lurraldetako kolektiboen arteko ardurak eta rolak?

19.- Beharrezkoa al da ikastetxeei autonomia gehiago ematea eta horrekin batera ebaluazioa egitea?

20.- Nola hobetu beharko litzateke eskolak dituen baliabideen erabilera?

21.- Berdefinitu beharko ote lirateke eskolaren funtzioak?

22.- Nola prestatu, aukeratu eta ebaluatu irakasleak eta nola hobetu beren prestakuntzarako ikasketak?