Adimen emozionala: eragina, boterea eta lidergoa

2009-07-01
 
 
Garaiak aldatzen doaz, eta denborarekin, gizartea ere aldatzen doa.
Aldaketak azkarregi datozkigu, eta egun batean baliogarria denak, hurrengoan ez du balio.
Zer egin dezakegu?
Bada, geure burua berritu, jakina.
Aurten egingo dugun ikastaroa guztiz desberdina izango da, edukiei dagokienez eta lantzeko moduari dagokionez.
Landuko duguna ez da soilik partaideek euren ikasleekin lantzeko izango. Hori emaitza bat izango da, besterik ez.
Gure gizarteak gizaki boteretsu eta kementsuak beharko ditu, gero eta gehiago. Eta, edonork gara ditzake botere ahalmena eta lidergoa.
Horregatik, gure helburu nagusia hau izango da:
Partaide bakoitzak dituen ahalmenak (agerikoak eta ezkutukoak) aurkitu eta sakonduko ditu. Eta ez soilik bere lanari begira, baita gizarteari begira ere.
Gizaki boteretsu eta eraginkorra bihurtuko da.
Eta hori egiterakoan, ez dio barne mundua edo bere bizitza inori agertu behar, ez badu nahi.
Baina, ba al dago hori lortzerik hiru egunetan?
Bai. Lan egiteko modu hori frogatua dago, eta partaideek espero dituzten emaitzak  baino emaitza hobeak lortzen dira normalean, edozein pertsona mota izanik ere.
Hori dela eta, taldearen kopurua mugatuko dugu, lan oso berezia eta zehatza delako.
Baina ez pentsa auto-laguntza taldea izango denik.
Umorea, lasaitasuna eta adimena izango dira gure tresnak.
Hona hemen erronka berria:
Ausartuko al zara?