Ahots mintzatuaren erabilera egokia

2009-07-01
 
 
Ikastaroan ahots mintzatuaren erabilera egokiaren garrantziaz hitz egingo dugu:
Gaur egun, medikuntzan, onartuta dago arazoak ekiditeko, prebentzio neurriak hartzea ezinbestekoa dela.
Ahotsari dagokionez, neurri horiek prestakuntza egokia eta, behar denean, miaketa egitea hartzen ditu bere baitan.
Ahotsa lan-tresna bihurtzen denean, arreta berezia jarri behar zaio erabilera desegokiak sor ditzakeen lehen zantzuak antzemateko.
Urtetik urtera ahotsaren gaineko arazoen kopurua handitzen doa zarataren eta ingurune kaltagerrien eraginez, zein ohitura desegokien ondorioz.
Ahots osasuntsuak komunikazio egokiagoa sortzen laguntzen du.
Gaur egun disfonia egoki bideratzeko ikuspegi osoa erabili behar dugu: zer garrantzia duen gorputzaren jarrerak, nola erabiltzen ditugun ahotsaren parametroak, zer eragin duten ahotsean gure egoera fisikoak eta psikikoak, zein den gure inplikazio maila... Horiek guztiak, ezagutu eta kontuan hartu beharreko gaiak dira ahotsari buruz ari bagara.
Galdera horiek guztiak erantzun zabala izan behar dute eta gorputzaren funtzionamendu osoan oinarritu behar dute: ikuspuntu bakanak ez du egoera egoki bideratzen.
Ikastaroaren helburua ahotsa nola erabili behar den jakitea da. Horretarako, norberak bere ahotsa ezagutuko du; ahots osasuntsuak eta ahots patologikoak bereizteko zer egin behar den ikasiko du; prebentzio mekanismoak landuko ditu eta ahotsari buruz dituen zalantzak eta proposamenak aurkezteko aukera izango du.
Burutuko diren saioetan teoria eta praktika uztartuko ditugu.