Bideoa: editatzen ikasteko, Pinnacle Studio programaren bidez

2009-07-01
 
 
Beste osagaiekin batera, bideo digitala material didaktiko moduan erabil daiteke. Horretarako, ordea, azken teknologiak eta erabilpenak ezagutu behar dira, eta hori da ikastaroan landuko duguna. Bideo digitalaren edizioa eta DVDa nola egiten diren ikusiko dugu.
Horretarako, edizio digitala egiteko behar diren bitartekoak erabiltzen ikasiko dugu; bereziki Studio programa, eta horren osagarriak. Gainera, edizioa errazagoa izan dadin grabazio zuzena nola egin daitekeen ikusiko dugu. Planoaren morfologia aztertuko dugu, hau da, erreportaje edo dokumental batean erabiltzen diren planoak, plano orokorretik hasi eta zehaztasun planora arte. Grabazioa nola antolatu edo planifikatu ikusiko dugu, hori oso garrantzitsua baita edozein ikus-entzunezkoetan.
Studioren bitartezko Edizio Digital Ez Linealak, nahasketa mahai tradizionala, ediziorako sistema digital baten bidez konektatutako bi bideorekin ordezkatzea ahalbidetzen du. Aldi berean, post-produkzio ona egiteko behar den guztia eskaintzen du: trantsizioak, filtroak eta abar.
Edizio Digital Ez Linealak, hots, editatzeak, edo Studiorekin lan egiteak, zera dakar: lehenik eta behin, bideoak, argazkiak, audioak, animazioak eta abar lortzea. Bigarren urratsean, elementu horiei guztiei forma emango zaie editaiaren bitartez. Kontuan hartu behar dugu zenbait elementuri trataera berezia eman beharko zaiela: formatu aldaketa, filtroak, ukituak... Azkenik, behin elementu guztiak nahastutakoan, esportatu egingo ditugu, edo beste modu batera esanda, nahi dugun sistemara aterako ditugu: DVD zintara edo avi artxibora, gero aurkezpen multimedia batean sartzeko.
Azken emaitza, edizioan jartzen den interesaren eta ahaleginaren araberakoa izango da. Studio programa zabala da, beste “plug-in” batzuetara irekia dago. Modu horretan, “plug-in” egokia aurkituz gero, bertsio estandarrean irudikaezinak diren gauzak egin daitezke.
Studion, lehen zatia da gogorrena; hots, lanerako irizpide teknikoak ezartzea. Baina, hori guztia jakin beharra dago. Gainerakoa, nahasi samarra izan litekeen arren, dibertigarria, ulerterraza eta praktikoa da: trantsizioak egitea, planoak kentzea, filtroak ezartzea, espazioak animatzea...
Edukiak
Ikastaroan landuko diren edukiak hauek izango dira:
- Planoaren morfologia: plano orokorra, plano amerikanoa, plano erdia...
- Grabazioaren antolaketa
- Nola grabatu
- Proiektuak sortzea:
               * Proiektuaren antolaketa
* Proiektu berria ireki
* Proiektu baten osagaiak
* Proiektuaren egitura
* Proiektua gorde
* Zer dira klipak, sekuentziak, planoak...
- Bideoarekin irudiak hartzea:
* Bideoaren atzemate txarte              lak
* Hardware eta softwarearen bidezko ulertzea
* Atzemate iturriak zehaztea
* Atzemandako bideoa gordetzea
- Bideo kanalak:
* Bideoaren kanaletan stream sartzea
* Irudi finkoak sartzea
- Bideoaren editaia eta muntaia:
* Editatzeko erreminten erabilpena
* Mozketa
* Lekuz aldatzea
* Denbora doitzea
* Desegitea
* Inserto delakoaren bidez editatzea
- Filtroen erabilpena
- Gardenkien erabilpena
- Soinu kanalak
- Izenburuak
- Proiektuak esportatzea
- Bideo formatuak:
* Formatu motak
* Bideo euskarriak