Garunaren eskuineko aldearekin marrazten ikasi

2009-07-01
 
 
Eskolan gutako askori txirula jotzen irakatsi ziguten, jarraibide gutxirekin: non eta nola ezartzen diren hatzak, nola jo behar den nota bat edo bestea… Eta, ia beste ezer gabe, gure melodia ulergarri bihurtzen da. Baina, hatzak posizio zehatz batean jarrita, sol edo re jotzen dugula erakutsi izan ez baligute? Nik bakarrik ez nukeen sekula asmatuko.
Bada, horixe da marrazketarekin gertatzen dena. Inork ez digu jarraibiderik eman nora eta nola begiratu behar dugun edo zeri erreparatu behar diogun jakiteko. Errealitatea bera da guztiontzat, baina identifikatzen eta interpretatzen jakin behar dugu. Sinesten duguna ikustera ohituta gaude, eta ez ikusten duguna sinestera.
Ikastaroan horixe landuko dugu: epaitu gabe begiratzeko eta zehaztasun gehiagorekin ikusteko jarraibideak eskainiko dira, marraztu ahal izateko eta marrazkiaren bidez ikusten duguna ulertzeko (sormen artistikoa beste kapitulu baterako utziko dugu).