Haurrentzako masajea

2009-07-01
 
 
Haur bakoitzaren garapen fisikoa eta emozionala, eta familian bertan eta familiaren eta eskolaren arteko egokitzapen prozesuak ikusiko ditugu.
1.- Gizartean aldaketak izan dira eta gidoiak ere aldatu dira azken urteetan. Lehen, haurrek ezer sentitzen ez zutela esaten zen, adimena kanpotik eraikitzen zela. Gaur egun, aldiz, ikusten dugu, bizitzak zentzua errazago topatzen duela, bizitza bera hasieratik zentzumenetara zabaldu bada. Hor topatuko ditugu integrazioaren pedagogiaren eta adimen emozionalaren oinarriak.
2.- Beharrezkoa da gure haurrak errespetuz haztea. Gurasoek eta Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako irakasleek konpromiso handia dute bide horretan.
3.- Lotura afektiboen garrantzia ere aipatu behar dugu: oinarrizko erreferentzia izango den pertsona izango dugu alde batetik, eta horrek hezitzailearekin duen lotura ere ezinbestekoa izango da. Konfiantzaren gakoak aztertuko ditugu eta gizakiarentzat 0 eta6 edo 7 urte arteko garaiak duen garrantzia ikusiko dugu. 
4.- Egoteko eta ulertzeko erak, egoteko eta arreta jartzeko erarekin zerikusia du. Komunikazioaren modulatzaileak erabiltzen ikasiko dugu: nola gerturatzen garen, nola ukitzen garen, nola hitz egiten diegun eta bat-bateko mugimendu eta adierazpen askatasuna nola errazten dugun.
5.- Familiaren eta eskolaren arteko komunikazioaren garrantzia aztertuko dugu, eta Usurbilgo esperientzia ikusiko dugu. 
6.- Eskolak leku arrotza izateari utziko dio, eta gurasoek eta irakasleek espazioa hartzen dute ikasgelan.
7.- Familia girotik inguru sozialerako integrazioak mailakatua izan behar du.
8.- Konplizitatea: gurasoek lasaitasuna, konfiantza eta segurtasuna dute irakasleengan. Gurasoen artean eta irakasleen artean ere, komunikazioa hobetzen da.
9.- Giza sistemen ekologia. Sare sozialek eta komunikazioak garrantzi handia dute oraina eta etorkizuna eta estres egoerak aldatzeko, eta norbanakoen baliabideak eta baliabide komunak optimizatzeko, bai gure barnean, bai etxean, eskolan, herria edo hirian.
  10.- Irakasleak pertsonalki eta profesionalki hobeto sentituko dira. Pedagogia zentzuz aplikatuko dute, hau da, haurra ezagutuko dute eta haurrek (0-3 urte bitartean) beren hazkuntza prozesuan dituzten beharrak ezagutuko dituzte, eta zertan lagundu behar dieten jakingo dute. 
1. eguna: UKITU
2. eguna: SENTITU
3. eguna: KOKATU
UKITU+SENTITU=KOKATU