Komunikazioa hobetu estresetik aske

2009-07-01
 
 
Nola komunika naiteke besteekin, nire buruarekin lanpetuta banabil beti?
Egia da askotariko eskaeretara egokitu behar dugula, kanpokoetara zein barnekoetara. Askotan, eskaera horiek gehiegizkoak dira, gure egokitzeko gaitasuna gainditzen dute, eta hainbat nahaste eragiten dituzte, bai fisikoak eta baita psikologikoak ere. Horrek besteekin komunikatzeko prest egotea galarazten digu.
Eguneroko tentsioetatik askatzeko eta gure barruan espazio berria aurkitzeko helburuarekin proposatu da ikastaroa.
Testuinguru horretan, buruaren eta gorputzaren arteko harreman estua esperimentatzeko aukera izango dugu, baita horietan eragiteko gaitasuna ere. Gainera, hitzezkoa ez den komunikazioa landuko dugu: “Pertsona batek hitz egiteari uko egin diezaioke, baina ezinezkoa zaio gorputzarekin ez komunikatzea”. Komunikazioaren alderdi afektiboa bizitzen ere saiatuko gara, besteekiko entzumena eta sentiberatasuna garatuz.
Nola bideratuko dugu?
Gorputz eta Emozio Adimenaren bitartez. Gure komunikazioa hobetu nahi badugu, komunikazioan parte hartzen duten beste elementu batzuk kontuan hartu behar ditugu, hizkuntzatik haratago dauden elementuak: gorputza eta emozioa.
Ikastaroaren edukiaren barnean, norberaren arloan eta profesionalean erabil daitezkeen bitarteko baliagarrien ikasketa dago. Teknika horiek bakarka eta talde dinamikan praktikatzen dira.
Mugimendu desazeleratua, gorputz jarrera, arnasketa eta asmoa elkartuz bideratzen da bakarkako lana. Horrek burua norabide batean zentratzen laguntzen du, hiperazelerazioa, erasokortasuna, irrika, gogorik eza, zalantza eta abar baztertzen laguntzen du, eta ulermena, tolerantzia, sormena eta horrelako ezaugarriak agerrarazten ditu.
Bestalde, talde dinamikako lanaren ezaugarriak dira integratzeko gaitasuna eta taldean sortzen duten sentiberatasuna. Musika, mugimendu kontzientea eta intentzioa erabiliz BIZIPENA bideratzen da saioetan. Bizipena presentziarekin bizitzen den istantea eta, aldi berean, izate guztiarekin konektatzen gaituena dela esan daiteke.