Klik sakontzea

2002-07-01

Hiru Klik programa ezagutu ondoren, bere erraietan murgiltzeko ordua ailegatu zaigu, duen mamia ateratzekoa, alegia.

 
 

Materiala berria sortzea izango da hiru egun hauetako helburu nagusia.

Horretarako beharrezkoak diren tresnak landuko dira:
- Irudi prozesatzaileak (moztu, murriztu, aldatu...).
- Soinuaren tratamendua: wav, mid, mp3...
- Animazioak egiteko programak: mugimendua eta soinua artxibo berean bateratzeko.
Mailaz maila banatuta, ikasleen liburuetatik ateratako 350 ariketa eskaneatu izango dituzu zure esku.
Burututako ekintzekin paketeak prestatu ahala, baliabiderik erabilgarrienak garatuko ditugu:
- Testuak lantzeko aukerak, grabaketak barne.
- Aurkezpenak egiteko teknikak: irudien posizioak, mezu ezkutuak...
- Laguntza artxiboen kokapena, beste programa batzuei loturik: bideoak, txostenak...
- “avi” ezarketa: mugimenduaren eta soinuaren arteko lotura egiteko.
- Paketeak exekutagarri bihurtu: ikonoz baliatuz.
- Ikasleak ere sortzaile.
- “javaklik” proiektu berrian bainu bat hartzea.
Eta hori guztia elkarketaz, hizki zopaz, buruhausgarriz, testu ariketez... blaiturik.