Coaching

2012-07-01

"Aldaketa zurkaizten"

 Pertsonen eta Erakundeen Lidergo Berrirako entrenamenduetan espezializatua da Mirari Bereziartua. Zentzu bila dabilenari bere bertsiorik onena lantzen lagundu nahi dio, ikastaro honen bidez.

 
 
Zer zentzu dauka coaching-ak gaur egungo gizartean?
XXI. mendeko gizartean, bizitza ­ulertzeko eta egunerokotasunean jarduteko era aldatzen ari dira. Bizikide­tzan ezaugarri berriak azaleratzen ari dira. Etengabeko aldaketa horrek sor­tzen duen kaosaren aurrean, aukerak erantzukizunez hartzea dagokigu, bai bakarka bai taldean. Gainera, aldaketa etengabea bada ere, aldagai berriekin dator orain, ziztu bizian. Bestalde, ­ezaugarri berri horien artean bada bereziki aipatu beharreko bat: bizitzari begiratzeko era analitikoa erabiltzetik sintetikoa erabiltzera pasatu gara, letretan oinarritutako ikuskera partzialetik ­irudiak giltzarri dituen osotasuneko ­ikuskera erabiltzera, hain zuzen. Sakonetik aldatzera bultzatzen gaitu berrikuntza horrek. Eta, era berean, izugarrizko ezinegonak sortzen ditu zenbaitengan.
Zertarako balio du?
Aldaketaz ari garenean, ezagutza ­ulertzetik haratago joan beharra dago, aldaketa semantikoan soilik ez geldi­tzeko. Hain zuzen ere, desberdin egitera jo behar dugu. Inertzia zaharretatik irtetea eta zentzua biziberri­tzea dagokigu. Gainera, Euska Herriak etorkizuneko erronka berriei ­erantzun diezaien, hor ditugu, besteak beste, euskal curriculumean hartutako konpromisoak. Gizarte osoa hartzen du erronka horrek, bizitza ­osoan eta bere osotasunean: euskal curriculuma eta hor ageri diren bost konpetentziak.
Beraz, nola lagundu trebatzen pertsonei eta erakundeei, aldaketaren erronkari egoki aurre egiteko?
Nola lagundu pertsonari bere bizi­tzan liderra izaten? Pertsoneki lan egiten duen edonori nola lagundu komunikazioa eta harremanak oinarri eta estilo desberdin batean gauzatzen? Nola aldatu erakundeetako buruak, kudea­tzaile izateari utzi eta lider bihur daitezen?
Erronka horiei modu eraginkorrean erantzuteko, bada osotasunean eta gizatasunean oinarritutako laguntza modu bat da coaching-a: politikan, sindikalismoan, hezkuntzan, osasun arloan, kiroletan eta abarretan ezaguna da jada laguntza modu hori.
 
Nori laguntzeko balio du coaching-ak?
Adin eta espezializazio guztietako pertsonei eta erakundeei hobekuntza eta garapena lortzen laguntzeko entrenatzen gara. Horretarako, besteak beste, motibazioa, komunikazioa, konfiantza, oreka pertsonala eta nahien ­adierazpena lantzen dira.
Pertsonen, taldeen eta erakundeen ikuspegi boteretsua sustatu behar dugu, irtenbideak bilatu, gizatasunean eta pertsona guztien ikuspuntu sendoetan oinarrituta. Norberaren kontzientzia, ­izan nahi dugunarekiko erantzukizunezko konpromisoa eta hori lortzeko norberak dituen ahalmenekiko konfiantza indartzea da helburua.
Erakundeetako titularrentzat, zuzendarientzat eta talde profesionalen­tzat egokitzen ditugu gure entrenamenduak, eta gizabanako bakoitza printzipio, estilo eta jardunbide zeha­tzen bidez entrenatzen dugu, entrena­tzaile-coach izateko.
Saioak praktikoak ala teorikoak izango dira? 
Esandakoari barne lotura ematea du helburu gure lanak, eta horretarako entrenatzea. Gizakiok oinez ikasten dugun bezala egiten dugu hori. Ibiliz 
ikasi ibiltzen. Horretarako, beharrezkoa den marko teorikoa modu xumean eta laburrean eskaintzen da, gurasoek txikitan gertutik babesa eta motibazioa ematen diguten bezalaxe. Kasu guztietan, ibili, norberak egin behar du. Beraz, coah-entrenatzaile lana nola egin 
ikasteko, entrenatuz egiten dugu, hasierako pausoak elkarrekin eginez, eta, ondoren, bakoitzak bere bideari jarraituz, lortu arte.tuz, lortu arte.