Adimena garatzeko BITak

2002-07-01
 
 

> Adimena garatzeko BITak

ESTALAYO, Victor.

Vegakids Haur Garapenaren Institutuko zuzendaria

A- Ikus-entzunezko estimulazioaren garrantzia haurraren garapenean

1991an Gasteizen egin zen Haur Eskolen I. Nazioarteko Kongresua estimulazioan aditu den Glenn Doman -en hitzaldiarekin hasi zen.
Glenn Doman-ek ziurtasunez esaten du haur guztiak oso azkarrak izan daitezkeela. Baina adimenaren garapena kantitatearen, kalitatearen eta jasotzen diren estimuluen arabera dago.
Ikasketetarako oinarrizkoak diren garuneko bi aldeak ikusmena eta entzumena dira. Irakurtzen eta ikusten dena modu erraz eta gozagarrian ulertzen da bi alderdi horien bitartez. Beraien garapen osoa ezinezkoa da hainbat sekretu ezagutzen ez badira.
Ikusmenezko estimulazio programa on bat:
- lehenbailehen hasten da
- estimulu ugari ematen ditu
- sistematikoa, erregularra eta egunerokoa da
- egunean zehar hainbat aldiz errepikatzen ditu estimulu berak
- egun jarraietan
- baina ez behar dena baino gehiagotan
- eta estimuluak oso motzak dira

B- Adimenaren bit-en metodoa

Adimenaren BITak estimulu ezin hobeak dira eta oso txikitatik hasi eta edozein hezkuntza mailara arte ikus-entzunezko programa zoragarria eraman daiteke aurrera.
Bit-ak giza kulturako, zientzietako eta arteetako edozein alderdi adierazten dituzten irudiak dira eta zuhurrak, intentsiboak, kalitatezkoak, egonkorrak, askotarikoak eta berriak izan behar dute.

Oinarriak

Adin txikiko haurrentzat programa entziklopediko eta ugaria proposatzen da adin horretako haurren bi ezaugarrietan oinarrituz: kuriositatea eta garunean datu laburrak pilatzeko duten ahalmen izugarria.

Teknika

Saio bateko oinarrizko materiala 5-10 BITez osatutako multzoa da, eta saio laburretan distira bezala erakusten dira. Kategoria edo multzoa aipatzen da eta irudiak edo laminak banan-banan erakusten dira bakoitzaren izena esanez.
Horrelako programa sinple batekin hasi eta gero intentsiboagoekin jarrai daiteke, materialaren eta hezitzailearen gogoaren arabera.

Programa

1. eguna: 5 BITeko multzo bat erakusten da 5 segundoko 3 saiotan.
2. eguna: beste 5 BITeko 2. multzoa gehitzen da. Guztira 6 saio.
3. eguna: 3. multzoa eransten da. Guztira 15 BIT 9 saiotarako.
4. eguna: egun honetan 4 multzotako 20 BIT erakusten dira. 12 saiotan.
5. eguna: multzo bat gehitzen da. Guztira 5 segundoko 15 saio eta 75 segundo bakarrik.
6. eguna: BIT multzo zaharrena kentzen da eta berri batekin edo multzo bereko beste 5 BITekin ordezkatzen da. Hortik aurrera egunero gauza bera egingo da.
Gelan jarraipen errazagoa egiteko beste modu bat da multzo berriak astelehenetan sartzea eta hurrengo astean berritzea.

Helburuak

1- Haurraren kuriositatea aprobetxatu eta elikatu
2- Haurraren gaitasun handiena aprobetxatu
3- Bere memoria garatu
4- Bere garuna garatu
5- Bere adimena garatu
6- Zaletasunak sortu

Adimen programak

Adimen programak BIzaharrak erabiltzeko modu berri bat dira, beraiei buruzko informazio berri bat emanez. Hitz edo esaldi labur bat baino ez da esaten: “Txakurrak zaunka egiten du”, “Pikondoak pikuak ematen ditu”, “Elkano Getarian jaio zen”...
Lehenengo adimen programak erakargarria, kuriosoa eta atsegina izan behar du. Adibidez “Bach-ek 23 seme-alaba izan zituen” esatea egokia da, baina ez litzateke egokia izango Bach fugaren maisu izan zela esanez hastea.

Teknika

Multzo pare bat emanez has daiteke, eta laupabostera arte igo. Multzo bakoitzak gehienez bost programa ditu, BIT bakoitzeko bat. Bita erakusten den momentuan erakusten du hori ere, egunean hiru aldiz eta bost egunetan zehar.

Adimena garatzeko BITak

VEGA, M. Rosario.

Vegakids Haur Garapenaren Institutuaren sortzailea

A- Irakurketako Bit-ak

Haurrak jaioberritan funtzionalki itsua da. Ez ditu formak bereizten, apenas bereizten ditu argitasuna eta iluntasuna. Horregatik, honako informazio programa hau komeni zaio:
- Hastapeneko programa: helburua da argiaren isla perfekzionatzea. Logela ilun batean argi bizi bat pizten da segundo batez, gero bost segundotan itzali eta iluntasuna uzten da. Horrela jarraitzen da minutu batez eta egunean 15 aldiz egiten da.
- 2. programa: helburua da inguneak bereiztea. Gela ilun batean sei laukitxodun dama joko taula bertikal handi bat (1,80 x 1,80 cm) argiztatzen da segundo batez eta bost segundoko tartearekin minutu batez. Egunean 15 aldiz egiten da.
- 3. programa: helburua da detaileak bereiztea ingeraden barruan. Haurrari ongi argiztatutako dama joko taularen gainean hamar irudi geometriko erakusten zaizkio, bakoitza kolore batekoa. Neurria 14 x 14 cm eta 4 x 4 cm-koa dute. Bakoitza hiru segundoz erakusten da.
- 4. programa: helburua da hirugarren dimentsioa (estereopsis) eta objektuen distantzia eta posizioa perzibitzeko ikusmenezko konbergentzia garatzea. Gurutzatutako ereduaren gainean lau hankatan ibilbide luzeak egitean datza programa.
- 5. programa: helburua da irudiak eta marrazkiak ezagutzea, eta azkenik, objektu, leku eta pertsona ezagunen argazkiak. Programaren muina da haurrari irudi (Bit) eta argazki asko erakustea.
- 6. programa: helburua da objektuak eta pertsonak adierazten dituzten sinboloak ezagutzea: MacDonald´s-en M, Corte Inglesen irukitxoak, lo egiten duenaren zzz... eta alfabetoko letrak.
- 7. programa: helburua da mezu idatziak ulertzeko gaitasun neurologikoa lortzea. Askoz ere lehenago has daiteke irakurketa programarekin.

Doman-en irakurketa metodoa

Gakoak hiru dira: haurraren adin baxua, letra handia, argia eta lodia, eta azkartasuna, ugaritasuna eta gogo bizia.
Familiako hiztegia: familia, gorputza, etxea, arropa, janariak, ipuinak, jolasak, marrazki bizidunak... Hitz luzeak eta motzak erabil daitezke.
1. urratsa : inprentako letra handiz, lodiz eta gorriz idatzitako hitz solteak: izenak, aditzak, adjektiboak eta adberbioak.
1. eguna: 5 hitzeko multzo bat egunean 3 aldiz 5 segundoko saiotan.
2. eguna: 5 hitzeko beste multzo bat gehitzen da. Guztira 10 hitz eta 6 saio.
3. eguna: beste 3. multzo bat gehitzen da. Guztira 15 hitz eta 9 saio.
4. eguna: 4 multzotako 20 hitz erabiltzen dira 5 segundoko 12 saiotan.
5. eguna: 5. multzoko 5 hitz gehitzen dira. Guztira 5 segundoko 25 eta 15 saio.
6. eguna: egun honetatik aurrera egunero multzo zaharreneko hitzak multzo bereko edo multzo berri bateko hitzekin ordezkatzen dira.

2. urratsa : hitz solte berriak eta hitz bikote berriak: izena eta adjektiboa (baloi gorria); izena eta aditza (Aitor abesten); edo aditza eta adberbioa (etorri hona).

3. urratsa: hitz solte berriak eta 3, 4, 5 eta 6 hitzeko esaldiak
4. urratsa: hitz ezagunekin osatutako kontakizunak, liburua osatzen duten sei laminako esaldi bakar bat idatziz.
5. urratsa: irakurketa independientea.

B- Matematikako Bit-ak

Matematikak errazak dira beren hizkuntza ulertzeko gaitasun neurologikoa garatuz gero. Horretarako gakoak hauek dira: adin baxua, datu argiak eta ugariak.
Oinarrizko materiala: 100 lamina txuri eta gogorretan 1etik 100era zirkulu gorri.
Saioak: 10 segundoko 3 saio egunero.
- 1. hiruhilekoko programa: lehen 5 egunetan 1-10eko multzoak erakutsi ozen, oso azkar eta gogotsu. 6. egunean 1 eta 2a kendu eta 11 eta 12 jarri. 7. egunetik aurrera, bi txikienak beste birekin ordezkatu.
- 2. hiruhilekoko programa: eragiketa aritmetiko bakoitzarekin bi aste pasatzen dira, egunero 10 adibidez emanez. Adibidez: “hiru gehi hiru berdin sei” esan eta 6ko lamina soilik erakutsi. Eragiketa berri bat sartzen denean aurrekoaren adibideak emanez jarraitzen da.
- 3. hiruhilekoko programa: bi astetan 1etik 100erako zenbakiak erakusten dira. Ondoren, zenbakiekin idatzitako eragiketa aritmetikoen hamar adibide ematen dira egunero.