Alexander teknika eta ahotsaren berreziketa

2002-07-01

Ikastaro honetan ahotsaren berreziketa landuko dugu, eta horretarako Alexander teknikaz baliatuko gara.

 
 

Hiru egunetan zehar lortu nahi diren helburuak hauek dira:

- Ahotsaren erabilera aztertzea arazo arrunten zergatia esperimentatu ahal izateko.
- Tentsio eta interferentziak non kokatzen diren ikustea, batik bat zergatik sortzen diren eta nola lortzen den gelditzea, betiere ahotsaren erabilera egokia aurkitu dezagun, eta horren bidez ahotsaren zuzenbide eta intentsitatea.
- Nola landu gehiegizko tentsioa eta beldur eskenikoa.
- Ahotsaren askatasuna edukitzea: erabilera onak funtzionamendu ona dakarrelako.

Metodologia eta programa

F. M. Alexanderrek (1869-1955) ahotsaren arazoak gainditu ahal izateko teknika hau sortu zuen bere buruarekin erlatasun arazoa aztertu zuenean. Hasieran, bere teknikari“Arnasketa eta bokale berrezierako metodo berria” izena eman zion.
Ikastaro hau lantzeko moduan arnasketa-bokale berreziketan oinarrituko gara.
Horretarako, talde eta bakarkako klaseen bidez, Alexander Teknikako printzipioak aurkeztu eta ahotsa-arnasketarekin erlazionaturik dauden prozedurak landuko dira. Ezaguera praktikoak esperientzia sentsorialaren bidez ulertuko dira.
Kontrol Primarioaren ezaguera landuko dugu; hau da, burua-lepoa eta bizkarrezurraren artean dagoen erlazio horren ezaguera eta kontrol primarioaren erabileraren hobetzea ahotsa eta arnasketa indirektoki hobetu ahal izateko.
Ikastaroaren egitarauan printzipalki ahotsaren erabileran oinarrituko gara, kontrol primarioa hobetzeko helburuarekin.
Taldeko eta bakarkako lanean tentsioak landuko ditugu kontrol kontzientearekin batera Alexander Teknikako prozedura zehatzen bidez.