Egoera berezian dauden haurrak

2002-07-01

Eskolari esker egoera berezian dauden haurrak aintzat hartu eta bideratu

 
 

>“Aparatu mental osasuntsuaren funtsa alfa funtzioa betetzen duen eusle onarekin identifikatzea da”

- Hanna Segal-

Buruaren funtzionamendua ulertzeko eredu hau barneratu egin behar denez, eredua lantzen jarraitu behar da, eta ezinbestekoak dira era honetako topaguneak, prozesu bat baita.

Eredu honek eskolan hainbeste aztoratzen dituzten egoerak ulertzen laguntzen digu.
Haur bat kezka iturri bihurtzen denean, eskolak guregana jotzen du. Horrela, behaketak egiten eta ondorengo lanarekin ikertzen hasten gara. Horren bidez, funtzionamendu mental horretaz ulertu dugunarekin, bilguneak sortzen dira, denon artean eztabaidatzeko eta haurra ulertzeko.
Ondorengo urratsa berari dagokion erantzun egokiena ematen saiatzea da.

Funtzionamendu mentala abian jarri behar da eta, horretarako, haurrak amaren beharra du. Bizitzaren hasieran amak eskaintzen dizkio kontentzioa eta bere funtzioak; hala nola, pentsatzeko gaitasuna, ona/txarra bereizteko gaitasuna eta oinaze mentalaren ulermena. Hori guztia da alfa funtzioa. Horrek jartzen ditu abian haurrarengan aipatutako gaitasunak.

Familian, alor honetan hutsegite garrantzitsuak izan badira, gero eskolako ikaste-prozesuan eragina dute: etxean eraiki den erlazionatzeko modu berberaz erlazionatuko d ikastearekin .
Hori dela eta, gure zeregina abian jarri ez diren funtzioak abian jartzea da, dauden gabeziak osatzea, alegia.