Familia berriekin lan egitera eta ulertzera behartuta gaude

2002-07-01

“Gurasoak ez badira inplikatzen, eskolak ezin du ezer egin”

“Ez dago ezer egiterik, gurasoak banandu egin dira...”
“Aita ez dugu ezagutzen, ez da inoiz eskolara etorri...”

 
 

Familiarekin kontaktuan dagoen profesionalak behin eta berriz entzun eta errepikatzen ditu esaldi horiek; litekeena da batzuetan inpotentzia sorraraztea, irtenbiderik ez dagoela pentsaraztea pentsamendua blokeatuz eta horrekin, aldaketak egiteko aukerak itxiz.

Gai honi buruzko hiru egunetako ikastaroan ideiak eta esperientziak trukatuko ditugu familiaren soziologoek eta orientatzaileek egindako azken lanetan oinarriturik. Familia eta eskola barrutik ezagutzen lagunduko digute.
Familia aldatzen ari da; hori ez du inork zalantzan jartzen. Gizartea aldatzen ari da; horretan ere ez dago zalantzarik; baina familiaren aldaketa gizartearen aldaketaren ondorio da. Ahaztu ezin duguna zera da: gutako bakoitza familia dela eta gizartea dela. Beraz, aldaketa horien azterketa guztioi dagokigu.
Gaur egungo gizarte modernoko familia ereduak anitzak dira eta familia patriarkalaren erdu klasikoak indarra galdu du. Hala ere, bere indarra leku askotan antzematen da oraindik, non indartsua egin den eta errotuta jarraitzen duen.
Aipatu beharrekoa da kasu askotan aitatasuna (aitak eta amak) gero eta erantzuleagoa dela. Gaur egun erantzukizun handiagoz izaten dira seme-alabak: zenbat, noiz, nola... eta duela urte batzuk ez bezala zaintzen dira. Baina... gero eta seme-alaba gutxiago daude.
Beste behin ere eskola eztabaida gune da. Eskolak familiarekin lan egiteko eta kolaboratzeko beharra dauka; eta hori dela eta, beharrezkoa da prestakuntza zehatza edukitzea. Eskolak horretarako ere prestatuta egon behar du; eredu tradizionalaren eta familia tradizionalaren krisia ulertzeko eta alderdi positiboak ere badituela ikusteko. Heziketa testuinguruan esku-hartu aurretik, eredu sistemiko batetik ulertu behar da, irakurketa anitzeko eredutik. Logikoa da eskola estresatzea familia ereduen aniztasunaren aurrean. Horren aurrean,, sistema itxi bezala funtzionatzeko arrisku du. Hori dela eta, ezin da ahaztu heziketak interakzioan eta trukean oinarritu behar duela.
Ikastaro honetan familia bere aniztasun osoan landuko dugu abordatze sistemiko eta zirkularraren bitartez.