Txantxa, musika, umorea eta animazioa...

2012-07-01

“Alaitasun, sormen, umore, irudimen eta adiskidetasun mundu bat da jolasa”

 Parte-hartzaileek ongi pasatzeaz gain, haurrekin egiteko jolas-bildumatxo bat ikastea da ikastaroaren helburua. Izan ere, jolasaren bidez garatzen du haurrak garapenerako behar duen guztia. Gainera, eta hauxe da garrantzitsuena, zoriontsu ­izan gaitezke jolasaren bidez.

 
 
Txantxa, musika, umorea eta animazioa... Txantxarien jolasak  ikastaroa proposatu duzue. Zer da, baina, Txantxariak?
Txantxariak euskarazko jolasak zabaltzeko sortu ditugun pertsonaia ba­tzuk dira: musikari talde bat da Txan­txariak, hain zuzen. Lau kidek osatzen dute taldea: Mari Txipi, Arantxa Zabalete, Antxon eta Txantxibiri Kamino. Herriz herri dabiltza, musika joz.
Gogoko dituzte musika eta dantza, baina, bereziki, jolastea gustatzen zaie. Hala, herriz herri dabiltza, eta abesteko, dantzatzeko eta jolasteko hainbat jolas proposatzen dituzte. Herri batera iristean, abestiak eta dantzak proposatzen dizkiete han daudenei. 
"Haurrak jolasa berea du" esaera zaharraren gainetik bizitzak berak dituela bere jolasa, alaitasuna, umorea eta adiskidetasuna diozue zuek. Nola ikus diezazkioke haurrak bizitzari ezaugarri horiek?
Azken urteotan, lan handia egin da euskarazko jolasak biltzeko, sortzeko eta zabaltzeko. Hainbat taldek eta per­tsonak parte hartu dute lan horretan, ­eta lehen emaitzak ikus daitezkeela uste dugu. Duela hamabost urte, euskarazko jolas gutxi ezagutzen ziren, eta transmisioa nahiko txikia zen. Gaur ­egun, irakasleek, aisialdiko hezitzaileek eta guraso batzuek euskaraz jolasteko tresna gehiago ezagutzen dituztela esan genezake. Kalean ere, ohikoago da haurrak euskarazko kantekin jolasten ikustea. Dena den, lan handia dago egiteko oraindik. Euskaraz jolasteko tresnak etengabe transmititu eta zabaldu behar dira, inguruan ditugun beste hizkuntzen indarra oso handia baita. Horrekin batera, jolas berriak sortu behar ditugu euskaraz, eta haurrak sormen horretan trebatu beharko genituzke. Hizkuntza bizia nahi badugu, txikitatik zabaldu behar diegu euskaraz sortzeko aukera, eta, horretarako, oso bide egokia da jolasa. 
Haurrak euskaraz jolasteko tresnak eskainiko dituzue. Zuen ustez haurrek ba al dituzte nahikoa tresna kalean euskaraz jolasteko? Eta, tresnak badituzte, horrek euskararen erabileran eragingo lukeela uste duzue?
Plan zehatzen eta eduki egituratuen lagungarri den zerbait eskaini nahi dut. Idazketaren alde sortzailea lantzean, joko eta dihal izango dute, beraien nahi eta beharretara egokituta.
Aurten eskainiko duzuen ikastaroa praktikoa izango da. Zein motatako jolasak proposatuko dituzue?
Jolasak ikasteko modurik eraginkorrena jolastea da. Beraz, gure ikastaroa oso praktikoa izango da. Ikastaroan parte hartuko dutenek kantatzeko, dantzatzeko, salto egiteko, barre egiteko eta beste hainbat gauzatarako prest etorri behar dute. Aurtengorako, kalean euskaraz jolasteko jolasak ekarriko ditugu: imitaziozkoak, taldean dantza­tzekoak, jausgailuarekin egitekoak, ­abestekoak, animazio-jolas erraldoiak… Ikastaroko parte-hartzaileek ondo pasatzeaz gain, haurrekin egiteko jolas-bildumatxo bat ikastea da gure helburua.