Afektibitatea eta Sexu Hezkuntza. Sexualitatea gelan: giza bizipen sexuala irakaslaearen ikuspuntutik

2000-07-01

Zer hedatzen da sexualitateaz Modernitatearen paradoxa bezala? Alde batetik, sexualitatea giza bizipen sexual bezala, arlo pribatuari lotua eta beraz, esperientzia estalia eta erreprimitua. Eta beste aldetik, subjetibotasunari lotua, edo beste modu batera esanda, "objektiboak" uste diren jakintza zientifiko eta esperimentalen aurrean baliorik gabekoa.

 
 

Irakasleak sexu bizipena esperientziaren mailako giza jakintza bezala sartu beharko luke eskolan: norberaren bizipen subjektiboaren eta ezagutza zientifikoaren arteko zubi bezala. Jakintza konplexu eta aberats baten aurrean egongo ginateke, emozio subjektiboen munduarekin erlazionatuko bailitzateke eta jakintzaren objektibitatea intentsitatez beteko bailuke. Azken finean, bizitakoa sentitu ahal izango litzateke (sexualitatea), ondoren ezagutzaren pentsamendura pasa ahal izateko (Adimen Emozionala).