VIGOTSKI: Heziketarako eszenatoki berritzaileak sortu: egunerokotasuna ikuspegi soziokulturaletik

2000-07-01

Aurkezpen honen helburua da hausnartzea ea neska-mutilek eskolatik at egituratzen duten ezagutza aintzat hartzen duten heziketarako eszenatoki berritzaileak sortzen lagun dezaketen zenbait printzipioren gainean. Horretarako, psikologia soziokulturalaren ekarpenetara hurbiltzen gara. Berau Vigotskiren lanetan inspiratzen da eta beste berriago batzuen lanetan ere bai, batez ere Mike Cole eta Barbara Rogoffen lanetan, biak dira psikologoak eta hezkuntzarekin eta giza garapenarekin lotutako arazoak landu dituzte ikuspegi etnografikotik.

 
 

Eszenatoki hauek argi azaltzen dituen kontzeptua ekintza sistema da. Ekintza sistema bezala ulertzeak esan nahi du gizakiaren praktikak elkarlotuta daudela tresna, arau eta bizitza ereduekin. Eta aldi berean, aurrez dauden instituzio sozialetan kokatuta daude. Bestalde, ingurune hauetan gertatzen diren aldaketak bertan bizi diren pertsonen aldaketekin eta instituzioetako aldaketekin lotuta daude.

Aurkezpen honetan geletan haurrekin eta irakasleekin zuzenean landu eta parte hartu dugun "ekintza sistemak" aurkeztuko ditut, eta batez ere ikuspegi bikoitzetik: bata, eskolako ohiko lanei bide berriak bilatuz, eta bestea, geletan komunikabideak erabiliz. Bereziki sistema hauetan interesgarriak diren alderdietan behatuko dugu, adibidez: eskolako irakasleen, orientatzaileen eta ikerlarien arteko elkarlana, eszenatokien antolaketa, tresnen funtzioa, harreman sozialak eta abar.
Esperientzia konkretu hauetatik abiatuz, gure lanaren oinarri diren printzipio teoriko batzuk azalduko ditut. Hau da, teoriatik abiatuz aztertuko dugu gure praktika. Horretarako, kulturaren kontzeptua sakonduko dugu eta hortik abiatuko gara eguneroko ezagutzaren eta eskolako ezagutzaren arteko erlazioa aztertzeko. Batez ere tresna "idealek" eta "materialek" bideratutako kultura interesatzen zaigu. Kultura bitartekaritza horrek garapen eta aldaketa eredu bat inplikatzen du, eta aurreko belaunaldikoen ekintzak orainaren zati garrantzitsu bezala pilatzen dira.