Atxikimenduaren inguruan: eskolatze egoki baten bila: Atxikimenduaren sentimendutik autoerregulaziora

2000-07-01

Atxikimenduaren sentimendua, sentimendu guztiak bezala, haurraren eta amaren irudiaren arteko erlazioaren dialektikan esperimentatzen diren emozio guztien arabera sortzen da.

 
 

Erlazio horren motibazioa behar biofisikoak sortzen du. Haatik, erlazioa egituratzen doan heinean, motibazioa konplexuago eta aberatsago bihurtzen da, instintuzko oinarri bioenergetikoa mantendu egiten da, eta desiozko egitura agertzen da. Desioa motibazioaren alderdi psikikoa da, objektua eratu arte ez da existitzen. Orduan, objektuarekiko kontaktua desia daiteke. Hasieran desioa motibazioaren osagai bioenergetiko instintualarekin betea dago, batez ere. Objektua desio da beharrak asetzeko, eta ez du axola objektuak zer behar eduki ditzakeen. Desioa osasuntsua da, maitasunaren emozioan oinarritzen da, topatzearen plazerrean, objektuarekiko kontaktuan. Horrek eskatzen du egoki pasatzea objektuarekiko behar bioenergetikoaren asetzetik lortutako plazerretik erlazio psikologikoaren plazerrera. Horrela sortzen da atxikimendu sentimendua; horrek funtzio bat du subjektuaren garapen psikoafektiboan, historia bat dauka eta integrazio biopsikologikoaren garapen bat du ahozko etapan. Objektuarekiko maitasun asimetrikoan oinarritutako sentimendua da. Subjektuarentzat objektu hori bera zaintzen duena eta segurtasuna ematen diona da. Haurrak bere presentziaren beharra du egituratzeko, falta daitekeela nabaritzen badu larritu egiten da, eta poliki-poliki objektuarenganako esker sentimendua azaleratzen du objektua present baldin badago eta bere amatasun funtzioa betetzen badu.

Klabe reichiarrean atxikimendu sentimendua ahoa eta begiaren funtzioarekin lotua dago. Hau da, egoera eskizoparanoidetik eskertza sentimendura pasatzen da egoera depresibotik pasaz. Horrek haurrak blokeatu gabe atal batzuk edukitzea ahalbidetzen du, hots, energia zirkulazio erraza izatea, zeinak atal zerbikala, torazikoa, diafragmatikoa eta abdominala indartzen dituen atal pelbikora iritsi arte, eta defentsa narzisistak edo masokistak sorrarazi gabe. Haurraren nia ongi eboluzionatzen da eta indartsu geratzen da. Aldi berean, sozializatu egiten da, hirugarren batekin erlazionatzen da, familia taldearekin, eta ama objektuarekin duen erlazioak uzten dion heinean, bere desioen egituran sartzen diren haur taldeekin. Bidenabar, garapen psikoafektiboari dagokion ahozko etapatik etapa genitalera pasatzen da.
Atxikimenduaren sentimendua eskertza sentimenduarekin elkarbizitzen da garapen mesedegarri batean. Bien arteko dialektikatik subjektuaren benetako autonomia sortzen da. Klabe reichiarrean dialektika hori luzea da, atxikimendu sentimenduaren sortzetik etapa genitalera arte, hau da, ahoskotasunaren zati handi bat. Garai horretan haurra jarrera aldetik hiperdependientea agertzen da garapen psikoafektibo egokia eduki ez duten haurrekin konparatuz gero. Azken horiek izaera egituratzen doaz, baina gorputz blokeoekin, defentsa mekanismoekin, uztearen beldurrarekin, depresioekin... eta ondorioz, independentzia erreaktiboa mina, frustrazioa, hutsunea... ezeztatzeko modu bat izan daiteke.
Autoerregulazioa benetako autonomiari lotutako osasun prozesua da. Eta nola adierazten dira dialektika horiek sozializazio taldean? Hitzaldian prozesu osasuntsua eta patologikoa azalduko dira, eta horiek ulertu ondoren, sozializazio osasuntsua eta eboluzio patologikoaren kasuan birsozializazioa bultzatuko dituen eskola jarduerarako pautan eragingo dugu.