Bigarren Hezkuntzan euskararen erabilera nola sustatu: Eskola eta aisia bat eginik

2000-07-01
 
 

Egitasmoaren abiapuntu teorikoa

- Orain arte hezkuntza formalari egotzi zaio hezkuntzaren eginbeharra eta ez formalari arreta txikia eskaini zaio. Baina, urtean zehar haur edo gazteek gune ez formaletan formaletan baino denbora gehiago igarotzen dute; beraz, horien heziketarako ezinbesteko garrantzia dauka hezkuntza ez formalak.
- Hizkuntzari dagokionez ere, badauka bere eragina hizkuntz jarrerak finkatzerakoan, zenbait balio gune ez formaletan garatzen baita.
- Eskolan hizkuntzaren ezagutza jasotzen dute, eta kasu batzuetan motibazioa ere bai. Haatik, erabilera "akademikoa" da eta denbora aldetik oso laburra (entzun, irakurri eta idatzi egiten da, baina hitz egin?).
- Motibazioa ere jasotzen dute, baina kasu guztietan ez da positiboa: derrigorrezko hizkuntza (batzuentzat ez oso familiarra) ikasgai bat da (zenbaitetan gainditu gabe gelditzen dena), ez zaio arrazoi berezirik ematen erabilerarako... Komunikaziorako tresna dela jakin behar dute, eta jarrera izanarazleak bereganatu.
- Ondorioz, ikastetxeak bakarrik, orain arte bete dituen funtzioekin, zailagoa izango du euskararen normalkuntza lortzea.

Helburuak

Helburu nagusia
Aisialdia, euskararen normalkuntzarako tresna gisa, eskolara eramatea. Zergatik aisialdia?
1.-Hizkuntza "ez akademikoa" garatuko delako, beste gune batzuetan ere erabiltzeko aukera emanaz (ezagupena/erabilera).
2.-Ondo pasatuz egingo delako lan hori, eta euskarari garrantzia emango diolako (motibazioa/jarrera) modu aberats batean bultzatuz.
3.-Ikastetxetik kanpo (edo eskolaz kanpo) euskara erabiltzeko aukerak emango dizkielako gazteei: aisialdiko ekintza berriak aurkeztuz eta horietan parte hartzeko gune euskaldunetara bideratuz.

Helburu zehatzak

1.-Aisialdia eta Eskola bat eginik, proiektu berdin bat bultzatzea eskolan euskararen normalizaziorantz abiatuz.
2.-Gaur egungo ikastetxeko ikasleen euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioa aztertu.
3.-Ikasle taldeen ezaugarrien arabera ahalik eta interbentzio plan pertsonalizatuena egokitu.

Proiektuaren txertatzea ikastetxean

Aisialdiaren eta eskolaren arteko ezberdintasunak lan metodologian
- Helburu eta ekintzen arteko harremana, beste modu batean ikustea. Metodologia ezberdintasuna.
- Haur zein gaztetxoekin harreman informala (aisialdian).
- Eskola orduetako dinamikaren apurtzea (ikasle batzuek astoratu egiten dira).
Lan metodologia ikasleekin
- Errealitatearen azterketa
- Diagnosia
- Ikas unitateak
- Irakasleekin ekintzen kronograma egin.
- Ebaluaketa
Lan metodologia irakasleekin
1.- Motibazio saioa + proiektuaren metodologiaren azalpena:
- Hizkuntza tailerra
- Proiektuaren metodologiaren azalpena
- Aisialdiaren funtsa
- Proiektuaren garapenaren pausoak
2.- Koordinazio bilerak
- Hasierako bilerak
- Taldearen ezaugarriak alderatzeko bilera
- Ebaluaketa bilera