Informatika Haur eta Lehen Hezkuntzan: Klik 3.0 multimedia hezkuntza ekintzak sorteko ingurune irekia

2000-07-01

Klik programa informatiko bat da eta hezitzaileei beren multimedia aplikazio propioak sortzea ahalbidetzen die hitz, esaldi, irudi, soinu edo animazioen erlazioak, antolaketak, identifikazioak, bilaketak eta hainbat aktibitate eginez.

 
 

Programa Internetetik jaitsi daiteke libreki, eta euskaraz, katalanez, galizieraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez dago. "El racó del Clic" (http://www.xtec.es/recursos/clic) web gune bat da. Programaari buruzko dokumentazioa eta bitartekoak eskaintzen ditu, eta hainbat herrialdetako hezitzaileen arteko elkarlana bultzatzen du sortutako materialen trukaketaren bidez.

Musika heziketarako baliabide informatikoak

Informazio eta Komunikazio Teknologiek bitarteko ugari eskaintzen dituzte Lehen eta Bigarren Hezkuntzan Musika lantzeko: MIDI musika tresnen kontrola ordenagailu bidez, musika sorkuntza eta analisia lantzeko sekuentziagailu eta editoreak, entzumena eta instrumentala lantzeko programak eta tutoretzak, entzunketa interaktiboak eta abar. Gaur egun Internet mediateka globala bilakatu da eta musika sorkuntza izugarri aurki ditzakegu. Era berean, hezitzaileen arteko harremana eta esperientzien, musika sorkuntzen eta material didaktikoen trukaketa errazten du.