Afektibitatea eta Sexu Hezkuntza. Hezkuntza afektibo-sexuala

2000-07-01

Afektibitatea eta Sexu Hezkuntza izeneko ikastaro honetan bi lan izango ditut nik; alde batetik, aurkezpen teoriko bat egitea, eta bestetik, tailer baten ardura.

 
 

Lehenengoan afektibitatea eta sexu hezkuntzaren egungo egoera izango dugu mintzagai. Gai horren inguruan gizartean eta hezkuntzan dauden kontraesanak aztertuko ditugu. Ondoren, hezkuntza arlora mugatuz, heziketa afektibo-sexuala gelan nola landu daitekeen ikusiko dugu. Alde batetik, errealitatea eta irakasleriaren perfila aztertuko ditugu. Eta bestetik, hezkuntza afektibo-sexuala integratzeko estrategia errealen analisia egingo dugu. Hezkuntza afektibo-sexuala integratu nahi badugu, zehar lerroen berrazterketa egin behar da, Berrikuntzarako Prozesu Kolektiboen bidez landu behar baita.

Nire bigarren interbentzioan, hots, tailerrean, gure heziketa afektibo-sexualerako programa aurkeztuko dut, HARIMAGUADA Programa. Duela 15 urte hasi ginen aipatu programa lantzen eta gaur egun nahiko finkatua dagoen esperientzia izateaz gain, etengabe eraikitzen ari den proiektua da. Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako programa da. Hori dela eta, gazteen sexualitatearen ezaugarri eta faktore esanguratsuenak ikusiko ditugu. Ondoren, HARIMAGUADA Programaren edukia ezagutu ahal izango duzue, eta horren barruan: Hezkuntza Afektibo-Sexuala irakasteko arrazoiak, Hezkuntza Afektibo-Sexualaren eredu biografikoa, edukia, metodologia, materialak, integrazio estrategiak eta gurasoekiko lana.
HARIMAGUADA Programa, planteamendu informatzaile eta moralista soilen aurrean, saiatzen da ikaslea bera izan dadin bere sexu ezagutza eraikitzen duena, izaki sexudun bezala positiboki kontsidera dezan bere burua, eta bestekiko harreman ganoradunak era ditzan, atseginak eta generoaren elementu diskriminatzailerik gabeak.
Metodologikoki ikerketaz bustitako eredu didaktikoa proposatzen dugu. Bai ikasleek eta bai irakasleek paper benetan aktiboa jokatu behar dute programazioaren garapenean. Programa lan hipotesi bezala hartu behar da, eta progresiboki kontestualizatzen, kontrastatzen eta gelako beharrei eta posibilitateei erantzunak ematen joango da.
HARIMAGUADA Programa Gazteen Sexualitatearen Atentzioa eta Hezkuntza Plan Kanariarrraren barruan kokatzen da. Plan hori saiatzen da Hezkuntza, Kultura eta Kirola, Osasuna eta Kontsumoa, eta Lana eta Gai Sozialak Kontseilaritzen lanak koordinatzen, eta elkarlan berriak martxan jartzen.