Afektibitatea eta Sexu Hezkuntza. UHIN BARE, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko programa

2000-07-01

UHIN BARE programa heziketa afektibo-sexualari buruzko programa da, DBH

ko ikasleentzat bideratua, printzipioz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-Osasuna batzorde mistoak eskatuta EHUtik bideratu da. 1996. diseinatzen hasitako programa EAEko bederatzi ikastetxetan jarri da martxan, eta pixkanaka-pixkanaka hedatzen joango da.

 
 

Programa honek dituen helburuak hiru mailatan sailka daitezke. Lehenengo, maila pertsonalean, hiru jomuga ditu: norberari buruzko kontzeptu ona garatzea gizona edo emakumea izateko erari dagokionean, autoestimu maila ona edukitzea bai orokorrean eta bai alderdi sexualean, eta beharrizan afektiboak erregulatzeko eta asetzeko balio duten gizarte trebeziak garatzea.

Hezkuntzari dagokionean, alde batetik, ezagutzak eskuratzea lortu nahi da, gero esperientzia sexuala eta giza esperientzia horietan oinarritzeko; beste aldetik, eskolan gertuketarako esparruak sortzea ahalbidetu nahi da dudak eta arazoak konpon daitezen.
Eta azkenik, gizarte mailan etika pertsonala eta soziala garatzea da helburua.
Azken batean, programa honekin prozesu bat ireki nahi da, sexualitatearen tratamendua normalduko duena, eta programa helburu hori lortzeko bitarteko bat besterik ez da.
Helburu horretara iristeko erabiltzen den metodologia zeharkako da, eta DBHko ikasleei zuzendua izanik, euren garapen psikosexualera egokitua dago. Horrekin batera, irekia da, ikastetxe bakoitzeko errelitatera egokitua izan dadin. Eskolaratzeak irauten duen bitartean gai nagusienen tratamendua ziurtatzen du, eta erabat bateragarria da beste programekin, hala nola hezkidetzari buruzko programekin, autoestimuari buruzkoekin eta abar.
Horrelako programa bat martxan jartzeko zenbait baldintza bete behar ditu ikastetxeak: programa curriculum proiektuan integratzea, gurasoen adostasuna eta parte-hartzea Ordezkaritza Organo Gorenaren bidez, programaren koordinazio taldea egotea ikastetxean, irakasleen prestakuntza eta gutxiengo programa DBHko kurtso bakoitzean lantzea.