Informatika Haur eta Lehen Hezkuntzan: A tailerra. Ordenagailua hezkuntza baliabidea Haur Hezkuntzan.

2000-07-01

Haur Hezkuntzan ordengailuak baliabide bezala erabiltzeko hainbat kontzeptu jakitea komenigarria da, eta tailer honetan horixe jorratuko dugu. Horretarako, ondorengo urratsak emango ditugu.

 
 

1. Tailerraren xedea: zergatik erabili ordenagailua hezkuntzan? Haur Hezkuntzan egokia al da ordenagailua erabiltzea? 10 arrazoi ordenagailua hezkuntzan erabiltzeko:

1- Gaur egungo gizartean informatikak daukan garrantzia begi bistan dago. "Informatika etorkizuna da" esatetik, "Informatika orainaldia da" esatera pasa behar dugu. Eskolak ezin dio bizkarra eman egoera horri, bizitzako tresna arrunta baita.
2- Ordenagailua liburua baino gertuago dago gaur egungo informazio iturrietatik. Horrek esplikatuko luke ordenagailuak sortzen duen haurrenganako erakarpena.
3- Ordenagailuarekin aritzea alderdi ludikoarekin erlazionatzen du ikasleak. Ikaslea "jolastera doa" eta ez "ikastera".
4- Ordenagailua ez da inoiz haserretzen, izugarrizko pazientzia du eta momenturo animatzen du ikaslea.
5- Ordenagailuak momentuan ebaluatzen du, akabo ilarak eta itxaron beharrak. Programa ona bada, ikasle bakoitzeko datuak gordeko ditu eta irakasleak edozein momentutan ikasle baten emaitzak jakiteko aukera izango du, eta baita progresioa ere.
6- Informatika gelako antolaketa dela medio, taldeko lana suspertzen da arrakastaz.
7- CD-ROMaren zabalpenarekin, informazioa jaso eta antolaketa lanak errazten zaizkie ikasleei. Apal osoa okupatzen zuen hiztegi entziklopedikoaren garaia amaitzen ari da.
8- Ordenagailuaren aurrean rolak aldatzen dira batzuetan. Gelako azkarrena ez da zertan ordenagailuaren aurrean azkarrena izan behar. Intuizioak garrantzi handia du programa batzuk erabiltzerakoan (batez ere programa ezezagunak badira).
9- Irakaslearen idatzizko lana erraz dezakeen tresna da ordenagailua. Azterketak egiteko, kartelak, notak... Dena den, ikasi arte eta ikasi eta gero alferrik galtzen den denbora hobe ez aipatzea.
10- Internet. Izan behar duzuen hurrengo ikastaroaren gaia da hau. Internetek iraultza suposatuko du epe motzean, eta honen aplikazioak zabalak dira hezkuntzan. Gure pentsamendua eta idatzizko hizkuntza aldatuko ditu eta baita ikasteko modu berriak ekarri ere, dudarik gabe.

2. Klik

El Racó del Klik eta bestelako programak ikusiko ditugu.

3. Aplikazioak aztertu

4. Metodologia

Metodologia aukeratzerakoan irizpide metodologiko hauek hartuko ditugu kontuan:
a.- Ordenagailua erabiltzeko tokia
- Informatika gela
- Ordenagailuaren txokoa (ikasgelan bertan)
- Liburutegia.
b.- Ikasleriaren antolaketa
- Denak batera
- Denak txandaka
- Batzuk bakarrik
c.- Ikasleriaren taldekatzea
- Banaka
- Bikoteka txandaka
- Bikoteka batera
- Hirunaka
d.- Ikasleei uzten zaien iniziatiba maila
- Programaren erabilpen zuzendua
- Programaren erabilpen erdi-zuzendua
- Erabilpen askea
e.- Erabilpenaren momentua
- Txokoen orduetan
- " Ordenagailua tokatzen denean"
- Programak lantzen duen arloaren orduan
- Errefortzu edo errekuperazio orduetan
- Orduz kanpoko ekintzen ordutegian
- Jolas orduetan
- Etxean
f.- Jardueraren helburua
- Gai bat aurkeztea
- Motibatzea (saria)
- Kontzepturen bat argitzea
- Gai bat zabaltzeko jarduera osagarriak egitea
- Errefortzua
- Errekuperaketa
- Jolastea
- Lan bat egitea (testuak idaztea, kartelak sortzea, zerrendak, taulak...)
5. Klik-en ebaluaketa sistema
6. Aplikazioak aztertu
7. Aplikazioen aukeraketa kriterioak, ebaluaketa..., ikasleen autoebaluaketa...
Kasu honetan programen ebaluaketa orria eta programak ebaluatzeko irizpideak ikusiko ditugu.
8. Ordenagailuaren erabileraren txertaketa plangintzan
Plagintzan honetan programaketa baten eredua ikusiko dugu, eta horri egokitutako programaketa orria ere bai.
9. Programa komertzial batzuen azterketa
Talde handian bildurik zenbait programa komertzial aztertuko ditugu.
10. Aplikazioak aztertu
11. Solasaldia, galderak... aztertutako guztiaren inguruan