Informatika Haur eta Lehen Hezkuntzan: B tailera. LHko 1. Ziklorako erabilgarriak diren programa informatikoak

2000-07-01
 
 

> Ikastaroaren xedeak

Ordenagailuaren erabilera eskolan
1.- Ordenagailua eskolan zertarako erabil dezakegun aztertzea
- Ofimatika lantzeko.
- Internetek daukan informazioa bilatzeko eta komunikatzeko aukerak aprobetxatu eta garatzeko.
- Hezkuntzarako baliagarriak izan daitezkeen programa informatikoak curriculumera egokitzeko.
2.- Ordenagailua nola erabil dezakegun aztertzea
- Gela bakoitzean hiru edo lau ordenagailu jarriz eta errotazioak eginez (helburua: informatika beste gaiak eta lanak prestatzeko tresna litzateke)
- Ordenagailu gelara joanez (helburua: informatika bera, ikasketaren xedea litzateke).
- Aurreko bi aukerak bat eginez, hau da, informatika gelaz gain, ordenagailuak geletan edukiz (horrela aurreko bi helburuak landuko lirateke).
3.- Etorkizuneko proiektua (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Plana)

Haurrarekin erabilgarriak diren programak ezagutzea

- Instalatzen jakitea.
- Erabiltzen ikastea.
Lehen ziklorako aipatzen diren programa hauek, askotan Haur Hezkuntzarako baliagarriak dira, eta baita 2. edo 3. zikloetarako ere. Are gehiago, ikuspegi eraikitzaile batetik abiatzen bagara, oso zaila izango da Klikeko programak ziklo honetarako edo besterako katalogatzea. Gaur egun 1. eta 2. ziklorako egindako zenbait programa gure eskolako haurrek Haur Hezkuntzan erabiltzen dituzte.
1.- Euskara lantzeko programak:
- Txanogorritxu, Zazpi antxumeak, Marilitxar, Hiru txerrikumeak eta Bremengo musikariak, eta Peru eta Otsoa.
+ Lau programa hauek oso antzekoak dira. Ipuina ikusi eta entzun ondoren, jarduera ezberdinak proposatzen dira, (elkarketak, puzzleak, irakurketa idazketa...). Txanogorritxurena kenduta, beste hiruak soinu txartela behar dute. Zenbakiekin ere zenbait ariketa badituzte.
+ Bremengo musikariak eta Peru eta Otsoak, musikako zenbait atal lantzeko ere balio dute.
- Euskal hiztegia landuz
+ 18 atal edo gai ezberdinetan (janariak, animaliak, hiria...) banatutako hitzak eta irudiak erlazionatzeko.
+ Hitzak osatzeko aukera ere ematen du.
- Ikasgelako gauzak
+ Hasieran irudia klikatzerakoan objektuaren izena esaten digu ahotsez.
+ Orokorrean aurreko programaren oso antzekoa da, baina ikasgelako objektuei mugatua.
- Animalien izenak
+ Aurrekoen antzekoak, baina animalien munduari buruzkoak.
+ Puzzleak egiteko aukera ematen du.

- Baserria eta Fruituak eta Barazkiak

+ Bi programa hauek ere aurrekoen oso antzekoak dira; bakoitzak bere gaia lantzen du.
+ Berezitasun bezala, programa hauek euskaraz egoteaz aparte, ingelesa lantzeko aukera ematen dute.
2.- Ingurunea lantzeko Klik programak
- Animaliak
+ Animaliek egiten dituzten orroak ezagutuko ditugu bakoitzaren gainean klikatuz gero.
- Horretaz aparte, puzzleak, irudia eta hitza erlazionatu... eta bestelako ariketak egiteko aukera ematen digu.
- Irakurri eta ulertu
+ 12 gai ezberdinei lotuta, irakurketa eta idazketa lantzeko ariketak.
3.- Matematika lantzeko programak
- Haur eta Lehen Hezkuntzarako matematika
+ Matematika ariketa sinpleak, errazegiak agian, baina heziketa berezirako egokiak.
- Problemak hasiera zikloan
+ Batuketa eta kenketa ariketak (10 arteko eragiketak).
- Zenbaketa ariketak
+ 0-10 artetik hasita, 400-1.000 arteko eragiketak.
- Zenbakiekin jolasean
+ Hemen ere 10 arteko eragiketak lantzen dira.
- Euroa: zer da hori?
+ Euroa ezagutarazteko programa. Zenbait atal baliagarriak dira, beste batzuk, berriz, zailagoak, dezimalak eta lantzen baititu.
- Zenbakien izenak
+ Zenbakia eta beraien izena erlazionatzeko. 1etik 1.000 bitarte (ordinalak eta kardinalak lantzen ditu).
- Zenbakien deskonposaketa
+ 0tik 10era zenbakiak deskonposatzeko ariketak.
4.- Musika lantzeko
- Goian aipaturiko Bremengo musikariak eta Peru eta Otsoa.
- Brittenen gazteentzako orkestra gida.
+ Musika, testua eta irudien bitartez, orkestra bateko atal ezberdinak ezagutarazten dizkigu.

Interneten dauden orri hezgarrien berri ematea.

Eskolarako ezagutzen dugun softwarearen berri ematea zerrenda baten bitartez .