Internet: aplikazio pedagogikoak. Interneten erabilera kritikoa hezkuntzan

2000-07-01

Interneten zabalkunde azkarrak premiazko beharra sortu du beraren erabilera heziketa prozesuan sartzeko. Internet "informazio osoaren paradigma berria" bezala aurkeztu da, eta beraren ezagutza ezak analfabetismo forma berri bat sortzeko arriskua dakar.

 
 

Premiazko egoera horretan, Internet modu akritiko batez sartzen da eduki ditzakeen ondorioen inolako aurreikuspegirik egin gabe. Edozein tresna berrirekin bezala, Interneten erabilera kontrolpean eta izpiritu kritikoz esperimentatu behar da, ukatu ezin diren hainbat abantaila aprobetxatzeko eta ukatu ezin diren beste hainbat arrisku ekiditeko.

Hitzaldi honek irakaskuntzaren inguruan sor daitezkeen alderdi gatazkatsuenei buruz hausnartzeko aukera eman nahi du. Era berean, kriterioak biltzen lagundu nahi du dauzkagun helburuetarako egoki erabil dezagun.

1. Sarrera: Interneten erabilera kritikoa irakaskuntzan

2. Interneti buruzko mitoak eta errealitateak

3. Irakaskuntza prozesuan duen eragina

- Memoria/bilaketa
- Kontzentrazioa/dispertsioa
- Manipulazioa/simulazioa

4. Edukien kantitatea eta kalitatea

- Kalitatea: fidakortasuna eta bermea.
- Kantitatea: bilaketa/aukeraketa.

5. Sozializazioan duen eragina

- Anonimatoa eta pertsonaia birtualak
- Ingurunearekiko isolamendua eta elkartasun birtuala
- Integrazioa eta baztertzea.
- Zaintzea eta kontrol soziala

6. Neurri konpentsatzaileen beharra

Saio praktikoa

Uztailaren 5ean gai bera lantzen jarraituko dugu tailer teoriko-praktiko batean, eta honako gaiak eztabaidatuko ditugu:
- Eztabaida: Internetek hezkuntzan duen eragina.
- Ikasleek Internet erabiltzerakoan dituzten oinarrizko ereduen antzematea: nola, noiz eta zertarako.
- Erabilera egokirako ingurunea definitu eta protokolo bat egin:
- Interneten erabilera planifikatzeko
- Ikasleen sarbiderako gida egiteko
- Arazoak antzemateko
- Emaitzak ebaluatzeko