Ibon DE LA CRUZ: Besteak sendatzeko ahaleman

2013-07-01

“Nahiz eta gizakia oso konplexua izan, oreka lortzeko behar ditugun gauzak oso gutxi dira, eta eskuragarri ditugu”

 

 

 
 
Egunero hainbat eta hainbat arazo ikusten ditugu gure baitan eta besteengan. Medikuaren edo psikologoaren esku-hartzea beharrezkoa dela uste dugu.
Baina hori ez da beti horrela: hainbat eta hainbat arazotan badugu zereginik. Irakasleak garenez, are gehiago.
Badira hainbat ezaugarri eta teknika, eskuragarri daudenak denontzat, geure bizitzan edota besteekin erabiltzeko. Bere emaitza positiboak behin eta berriro frogatu dira.
Hasieran, geure begirada zorroztu egin behar dugu, eta, pixka bat praktikatuz gero, izugarrizko gauzak ikus ditzakegu. Ez da hain zaila: zer begiratu behar dugun jakin behar dugu.
Bigarren pausoa: zer behar den jakin. 
Egia esateko, nahiz eta gizakia oso konplexua izan, oinarri-oinarrian oreka lortzeko behar ditugun gauzak oso gutxi dira, eta eskuragarri ditugu.
Ideiak argi eta garbi izatea funtsezkoa da, eta ideia horiek oso logikoak dira. Ikusiko dugunez, lehendabizi egonezina sentitzen dugu, eta gero, gizarte egoera edo krisia dela uste dugu.
Baina bakoitzak badu bere baitan behar dituen tresna guztiak.
Eta azkeneko pausoa, trebeziak lortzea da. Emozioak aldatzea lan polita da, baina gauza guztiak bezala, teoria ederra izatea ez da nahikoa. Praktikatu egin behar dugu, trebezia horiek automatikoki erabiltzeko. Eta ikasketa-prozesu hori oso dibertigarria izan daiteke.
Mesedez, ahantz ditzagun auto-laguntza talde negartiak. Badaude prozesu dibertigarriak, ilusioz beteak, beste ikuspegi berriak sortzen dituztenak.
Ez dugu mundua aldatuko, noski, baina gure ingurua hobetuko dugu. 
Zer gertatuko litzateke jende guztiak gauza bera egingo balu?