Alexander teknika

2003-07-01

Alexander Teknikak gizakiaren erabilera lantzen du. Gure mekanismo psikofisikoaren erabilera ona bada, funtzionamendua ere ona izango da.

 
 

Ikastaro honen helburu nagusia ikaslearen kontrol kontzientea hobetzean oinarrituko da, bere gorputzaren erabilera hobetu ahal dezan. Hori lortzeko, irakaslearen laguntzaz ikasleak hainbat prozedura ikasi ahal izango ditu bere erabilera eta besteen erabilera aztertuz oreka eta mugimenduen askatasuna lortu ahal izateko. Kontrol kontzientea eta pertzepzio argia edukitzea beharrezkoak dira arnasketa, ahotsa eta gorputzaren erabilera naturala berreskuratu ahal izateko.