Power Point

2003-07-01

> Microsoft-Office bildumak eskaintzen duen PowerPoint aplikazioa, multimedia aurkezpenak egiteko aukera ematen duen programa indartsua da. Ideiak erraz antolatzen, sendo ilustratzen eta profesionalki komunikatzen laguntzen du. Aurkezpenak ikus-entzunezko bitarteko garrantzitsuak izan daitezke hainbat eskola jardueratan. Bereziki erabilgarriak dira jendaurreko ahozko aurkezpenak nahiz idatzizko idatziak egin behar direnean.

 
 

Multimedia aurkezpenen arloa asko aurreratzen ari da. Hori dela eta, diapositiba digital eta animatuak eraikitzea uste baino lan erosoagoa eta ludikoagoa da. Microsoft PowerPoint ideiak antolatzeko, ilustratzeko eta egoki garatzeko tresna eraginkorra da. Gelan aurkezpenak egiteko balio du, era hunkigarrian komunikatzera iritsiz. Fitxategi berean testua, irudiak edota eskemak elkar daitezke. Gure adierazpenak aurkezpen hauekin lagunduta egiten baditugu, gure azalpenek arrakasta handiagoa izango dute.

Honelako diseinu aplikazio gehiago dago merkatuan: PowerPoint honetatik hasiz Harvard Graphics eredura irits gaitezke, Corel Presentations ed Lotus Freelance , adibidez. Bakoitzak bere alde onak eta txarrak izango ditu. Egungo estandarra aurkezten dugun hau izango da. Izan ere, zerbait baduPowerPointek bere alde zerbait badu, erabiltzeko duen erraztasuna da. Horren ezaguna denWorden erabiltzaile arruntena ere, berehala egingo da aplikazio honetara eta laster batean benetako multimedia ekoizpen osoak sortzen ikusiko dugu.
Oro har, aplikazio hauek era bertsuan egituratzen dira. Aurkezpena eraikitzeko nahi hainbat diapositiba edo lamina sor ditzakegu. Lamina horiek euskarri mota askotarikoetan finka daitezke: gardenkiak izan daitezke, edo diapositiba arruntak, eta, jakina, pantailan edo proiekzio bidez aurkez daitezke. Orri horiek sekuentzia bat osatuko dute –sarritan, zenbait ibilbide ere aurreikus daitezke- eta proiektatzeko tresna batez ikusiko ditugu. Aurkezpenek, maiz, oso gidoi ezagunak jarraitzen dituzte eta lana aurreratu nahirik aurrediseinu eta txantiloi ugari eskaintzen dira. Baina, gogoa izanez gero, nahi duguneraino eraman dezakegu gure sormen gaitasuna.
Eta zergatik da interesgarria PowerPoint irakaskuntzan?

Arbel elektronikoa

Oso gutxi izango dira arbelik gabe eskola ematen dakiten irakasleak, gehien-gehienok zerbait zirriborratzeko beharra dugu etengabe. Eta hala ere, ezin dugu denok esku oneko marrazkilariak izan, eta are gutxiago bat-bateko diseinatzaile eraginkorrak. Eredua aurretik egitea kalitatearen berme bilaka daiteke; garbitasuna, antolakuntza, hausnarketa...
Oinarri-oinarrian e-arbela proiektagailu bati lotutako ordenagailu multimedia bat da. Horrez gain, hainbat gehigarri txertatzen jarrai dezakegu. Oso interesgarria litzateke, adibidez, nolabaiteko sare lotura izatea Internet bidezko hainbat zerbitzu zuzenean eskaini ahal izateko. Era berean, lagungarria litzateke DVD irakurgailua izatea; horrela bat-batean arbela bideo zerbitzu bilakatzen dugu -batez ere ekipoak bozgorailu indartsuak baldin baditu-. Beste zentzu batean, izugarri praktikoa da proiekzioa ohiko arbel zuri baten gainean burutzea. Horri esker, errotulagailua aurkezpen birtuala dinamikoki osatzeko baliabide bihurtuko dugu. Hornitzeko ditugun aukerak kontuan hartuta, makina ibiltariak izango direla aurreikusi beharko dugu, eta ondorioz, ordenagailu hori eramangarria baldin bada, hainbat hobeto.

Eta ikasleak zer?

Irakasleak bere lanerako erabil dezakeen bezalaxe, ikasleek ere etekin handia atera diezaiokete. IKT alfabetatze egokira iritsiz gero, egin behar izaten dituzten ekoizpenak –beren lan eta txostenak- paperezko euskarria gainditu eta sarritan multimedia produktuak izatera irits daitezke. Gai baten inguruko aurkezpena prestatzeak eskolak betidanik oso interesgarritzat jo izan dituen hainbat zeregin aplikatzera bultzatzen gaitu: zerbaiten inguruko informazioa bilatu, laburtu, eskematizatu, gidoiak eta hizketaldiak prestatu...