Matematikaren historia eta filosofia

2003-07-01

Matematikaren historia eta filosofia. Interdiziplinarietatea hobetzeko urratsa.

 
 

Eskolan erakusten diren gaiak sailkatzeko unean ohikoa da "Letrak" eta "Zientziak" kategoriak erabiltzea. Sailkaketa horren ondorioa horren da sakona irakasleek beraiek beraien buruak atal bateko zein bestekoren parte ikusten dituztela. Hamaika bider egokitu zait entzun behar izatea: "Aizu barkatu, ni letrasekoa naiz" Matematikarekin zerikusia zuen kuestioren bat atera bezain pronto. Adierazpen horren bidez giza-jakintza guztiz dauden isolaturik bi munduen artean banatu egiten dela dagoen uste hedatua bideratzen da.

Baina banaketa hau berria da, 200 urte baino gehiago ez ditu, eta zientzien kasuan arrazoi punturen bat du ere (XVII mendearen geroztik Zientziak hartzen duen bidea eta orduarte zuena guztiz bait dira desberdinak) Matematikaren kasuan ez du inolako zentzurik.
Ezagutza matematiko oinarrizkoa oso da aintzinakoa eta azaldu zenetik oso gutxi (ia ezer) aldatu egin da. Baina ez hori bakarrik, ezagutza horren justifikazioa (teorizazioa) urte asko ditu. Matematika “maiuskularekin” sortu zutenak beraien burua filosofotzat (egiaren zaleak) zuten eta gaurko ikuspegitik begiratuz “letrasekoak” ziren. Thale, Pitagora, Plato, Arsitotele, Euklide, Arkimede horra hor kultur grekoaren gailur ezagunenak. Den denak “matema-zaleak” ziren eta kasu askotan gaur erakusten ditugun ezagutzaren sortzaile zuzenak. Baina ez da hor zerrenda bukatzen eta, ezazugenenak bakarrik aipatze arren, izen ospetsu gehiago aipatzea ez da zaila: Galileo, Descartes, Newton, Leibniz, Laplace, ........ Zaila da oso Matematika ezagutzea nola sortu zen eta zein funtsa teorikoan oinarritzen den jakin gabe.

Gaur egun ohikoa da esatea Matematikaren irakaskuntzaren helburu nagusiena ikasleek problemak ebazteko duten gaitasuna garatzea dela. Baina esan ohi ez dena bide hori bera izan dela Matematikaren beraren garapenak bultzatu egin duena . Matematika garatu egin bada, neurri handi batean bederen, problemak ebazteko beharra eranginda izan da. Matematikaren historiak interesa du, ikuspegi horretatik begiratua, kultur desberdinetan izan dituzten problemen aurrean zer-nolako erantzunak aurkitu dituzten erakusten digutelako. Matematikaren historia, hortaz, garrantzitsua da gutxienez bi arrazoiengetik: a) Matematika bera, era esanguratsu batez, ikasteko asko lagun dezakeelako ( dakiguna nondik datorren esaterakoan zein problemaren erantzuna den argituko digulako) eta ;b) giza-kulturaren barruan kokatzeko balio duelako; hots; jakintza matematikoa kultur jakinen barruan eman egiten dela eta kultur molde horietatik kanpo ulertzea ezinezkoa dela ohartarzi egiten digulako. Gizarte jakin batek Matematikari buruz jakin duena ezagutu gabe nekez baiezta daiteke bere kultur ondarea ezaguna zaigula. Matematikariak gizarte ondore kulturala zabaldu duten pertsonak dira eta, gorago esan dugun bezala, zaila da oso kultur bat ezagutzea pertsonai hauen aportazioak ezagutu gabe.

Matematikaren historia eta filosofia ezaguztea komenigarria da Matematika hobe erakusteko; baina ez horretarako bakarrik. Matematikaren historia eta filosofia ezagutzea komenigarria da filosofia eta historia bera hobe erakusteko. Matematikaren historia eta filosofiaz jardutea bilgune egokia izan daiteke bestela horren mundu isolatuetan bizi diren “letraseko• eta •zientzietako” irakasleentzat.