Ipuinak bizi-bizian

2003-07-01

Irudia, ahotsa eta musika sagu klik baten menean.

 
 

Ikastaro honetan ikasle bakoitzak ipuin multimedia baten eraikuntzan parte hartuko du eta ipuin erabilgarri batzuk etxera eramaten ahalko ditu CD-ROM batean. Ipuin horiek prest ezarriko dira ordenagailuan ikusteko eta entzuteko gisan.

Erabiltzailea jaun eta jabe izanen da: nahi duenean klikatuz entzun edota ikusiko du ipuinaren segida.
Zati batzuk gogoz ikasteko erraztasuna eskainiko da; “Gogo Erabilketa”ri buruzko gogoeta bat hasiko da azken parte hau egiterakoan.

Nola?

Ekoizpenaren ontzeko, programa hauek erabiliko dira, jendeak nahi duenaren arabera:
- Macromedia director
- Power Point
- Klik
Beren funtzio arruntenetan erabiliko dira, edozein heinetako parte-hartzaileri egokia izanen zaion moduan.

Iturriak:

Ipuinak osatzeko hainbat iturri erabiliko dira:

Irudiak:

- Parte-hartzaileei aitzinetik eskaneatutako zenbait ipuin proposatuko zaizkie, Xirristako ipuin batzuk edo Gexan Lantzirirenak.
- Parte-hartzaileak bereak landu nahi baldin baditu, ekar ditzala, bertan erabakiko da nola moldatu eskanerren eta astiaren arabera.
Irudiak lantzeko PhotoShop programaren funtzio arruntenak erabiliko dira.

Soinua:

- Xirristako ipuinak, jadanik grabatuak, eskumenean izanen dira;
ordenagailuan sartu eta zatitu egin beharko dira gero datutegian gordetzeko.
- Parte-hartzaileak nahi badu, Lantzirirenak edo norberaren ipuinak grabatuko ditu.
Horretarako, Wave studio edo Sound Forge erabiliko dira.
Lehen egunean, adibide batzuen bitartez, epe labur baten barne zer egiten ahal litzatekeen ikusiko dugu “Gogo erabilketa” (Gestion mentale) kontuan hartuz eta programa hauekin: Macromedia director, Power Point eta Klik.
Datu base bat nola egiten den ikasi eta fitxategiak prestatuko ditugu. Eta baita zenbaketari buruzko urrats beharrezkoenak erakutsi eta apuntatu ere.
Era berean, hotsen hartzeko teknika aurkeztu eta gomendioak egingo dira. Ondoren, ipuinak hautatuko ditugu taldeka (kondairako protagonisten kopurua gogoan, baita ere ikastaldiko epe laburra; dena den, norberak berea egiten ahalko du ipuin laburra hautatzen baldin badu.).
Bigarren egunean lehenik bezperan gomendatutakoak gogoratuko ditugu. Gero, lanari lotuko gatzaizkio eta hiru tailerretan aldizkatuz arituko gara hotsen hartzen , irudiak prestatzen, “diaporama” abiatzen Macromedia, Klik edo Power Pointekin, beti “gogo erabilketa” gogoan.
Hirugarren egunean ikusitako programa horiei buruzko jakitatea berriz gogoratu eta laburbilduko dugu: diaporama ondu, lanak CD-ROM batean ezarri eta CD-ROM hori kopiatu, bakoitzak ukaiteko gisan.