Heriotza heziketan: galerak zentzu hezitzailean

2003-07-01
 
 

> Bizitzarako hezi: galera, heriotza eta doluaren pedagogiarantz

PLAXATS, M. Antonia. Psikoterapeuta eta “Educar para la vida, educar para la pérdida, la muerte y el duelo en la escuela” mintegiaren koordinatzailea Rosa Sensaten

Hirugarren aldiz zuen artean egongo naiz Hik Hasiren Udako Topaketak direla eta. Oraingoan ere oraindik orokorrean, eta hezkuntza arloan ere bai ondorioz, zailtasun handiak dituen gai baten inguruko hausnarketa egitera animatu nahi zaituzte.

Galera esanguratsuen aurreko dolu prozesuen gainean hausnartzen jarraituko dugu. Galera orokor horien artean heriotzak leku berezia hartu ohi du.

Ez da gauza berria onartzea gaur egungo mendebaldeko gizartean oraindik zaila suertatzen zaigula haurrei eta nerabeei doluan laguntzea.
Zergatik lantzen da sexualitatea hezkuntzan eta ez galerak eta heriotza?Balioak, jarrerak, sentimenduak, sufrimenduaren inguruko ekintzak, galera, heriotza edo dolua oso gutxi aztertzen dira giza errealitateko beste dimentsioekin alderatuz gero. Pertsonen arteko harremanetan eragiten duten sustrai humanistikoko zenbait ikasketetako curriculumetan alboratu egiten dute. Esate baterako magisteritzan, pedagogian, psikologian, psikopedagogian...
Gure lan taldea ikuspegi holistikoan oinarritzen da; mundua ulertzeko ikuspuntu global eta integratzailea da. Sistema biologiko, psikologiko eta sozial guztiak elkarren artean lotuta dauden azpisistemekin osatuta daudela ulertzen du, eta guztiek zatien batuketa baino handiagoa den osotasuna osatzen dute. Ikuspegi hori gure gaira egokituz zera esan nahi du: pertsona batek galera bat sufritzen duenen, bere adina dena delako izanik ere, normalean bere dimentsio guztietan eraginda gelditzen dela.
Galera : zergatik sentitzen dugu hainbeste galera? Gizakia erlazionatu egiten da eta afektibitate maila desberdina duten loturak sortzen ditu, zeinak aldi berean loturaren balorazio positiboa edo negatiboa inplikatzen duen. Balorazioa aldagai arrazionalen, emozionalen eta soziokulturalen multzo batean oinarritzen da. Horrela, zentzu subjektiboan galera bat daukagunean mina sentitzen dugu. Gogoaren mina da, eta beraz, hunkiberatasuna: tristura, beldurra, kulpa, haserrea, inbidia...
Modu horretan, kontzienteki edo inkontzienteki, pertsona batek galera baloratzen duen dolu horretara iristen gara. Doluaren prozesuan galera baten aurrean bat-batean gara daitezkeen prozesu arrazionalak, emozionalak, erlaziozkoak eta izpiritualak aurkitzen dira.
Noski, beharrezkoa da dolua konplikatzea ekiditea, eta horregatik, pertsonalki gure taldean doluaren eraldaketa osasuntsua deitzen diogu horretara bideratu behar dugu. Zauri hunkigarria orbaintzeko bitarteko egokiak jartzea esan nahi du horrek.
Era berean, galera esanguratsu bakoitza eraldaketa sortzaile baterako aukera izan daiteke, prozesuan dauden aldagai bio-psiko-sozialak integra baldin baditzakegu.

Hil ala biziko garrantzia duten beste gauzekin gertatzen den bezala, haur edo nerabe batek galera esanguratsu baten aurrean dituen erreakzioak aldagai ugariren pilaketaren baitan egongo dira: nerabearen garapen egoera, bere izaera, bere ingurunearen lehenaldiae eta orainaldia (familiakoa, kulturala, azpikulturala, bere erreferentziazko taldea...) pertsona bezala garatzen ari den heinean galera, sufrimendua eta heriotzaren inguruan jaso dituen eta jasotzen ari den mezu inplizituak eta esplizituak.

Beste galera motak

IZAGIRRE, Patxi. Psikoterapeuta eta Ekintza ikastolako psikologoa

Doluaz hitz egiten dugunean heriotzaz eta bere inplikazio psikologikoaz gogoratu ohi gara batez ere. Bi urte daramatzagu topaketa hauetan gai horiek nola landu hausnartzen, eta iaz San Telmo Museoan egindako maleta didaktikoa ere ikusi genuen.

Aurten urrats bat gehiago emateko asmoa dut, eta horretarako, azken saioan beste galera motei nola heldu ikusiko dugu. Batez ere gurasoen banaketen eta horiek haurrengan duten inplikazioaren inguruan hausnartuko dugu. Dolu egoera batean lehen helburua bizitzari zentzu berri bat aurkitzea dela esaten dugu. Era berean, aitarekin edo amarekin banaka egoteak ere frustrazioa eta sufrimendua sor ditzake.

Kasu konkretuak aztertzea gustatuko litzaidake, modu horretan eguneroko jardunean topatzen ditugun zailtasunak bateratuz.
Porrotaren eta nahi dugun hura lortu ezinak sortzen duen frustazioaren ideia barneratu behar dugu, nahiz eta gauzak ondo egin eta logikaz zoritxar batek ez zukeen gertatu behar. Bizitzak bi aurpegi ditu eta bakarrari so egiteak, politenari, gure orientazio zentzua atrofiatzen du minaren eta etsipenaren aurrean. Gure ikasleen galderei entzuten baldin badiegu eta bizitzan integratzen baldin baditugu, frustrazioei aurre egiteko prestatuko ditugu.
Esperientziak trukatzeko gogoz eta motibatuta dagoen taldearekin topo egitea espero dut denok aberas gaitezen. Talde dinamikak egingo ditugu bakoitzaren intimitatea osoki errespetatuz.